Segurtasun Saila

Jokoko Izapidetzeak

Joko makinak

  • Joko makinen Homologazioa / Inskripzioa

    120/2016ko Erregelamenduan araututako jarduerak garatzeko beharrezko material, sistema, makina, terminal, software-material, eta tresna guztiek homologatuta eta Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatuta egon beharko dute. Betekizun bera bete beharko da horiek guztiak fabrikatzeko, ustiatzeko, merkaturatzeko eta lokaletan jartzeko.

  • Joko makinen ez-funtsezko aldaketa

    Aldaketa ez da funtsezkotzat hartuko baldin eta ez badie eragiten –zuzenean edo zeharka– joko-programaren parametroei; esaterako, jokoaren abiadurari, irabazien planari edota jokoaren garapenak berezko dituen bestelako ezaugarriei.

  • Joko makinen funtsezko aldaketa

    Sistemaren joko-programari eragiten dion aldaketa hartuko da funtsezko aldaketatzat. Funtsezko aldaketa egiteko baimena eman ahal izateko, aldez aurretik homologatu egin beharko da, interkonexio-sistema homologatzeko ezarritako prozeduraren arabera.

  • Joko makinen proba komertziala

    Fabrikatzaileak eta interkonexio-sistemak ematen dituen enpresa batek, adostasunean, Jokoa Arautzeko Agintaritzari eskatu ahal izango diote, Jokoaren Erregistro Nagusian behin betiko erregistratu behar izanik gabe, interkonexio-sistema modelo jakin baten proba komertziala egitea, interkonexio-sistemaren fidagarritasun komertziala aztertzeko.

  • Joko makinen prototipo proba

    Fabrikatzaileak eta interkonexio-sistemak ematen dituen enpresa batek, adostasunean, Jokoa Arautzeko Agintaritzari eskatu ahal izango diote, Jokoaren Erregistro Nagusian behin betiko erregistratu behar izanik gabe, interkonexio-sistema modelo jakin baten prototipoen proba egitea, interkonexio-sistemaren fidagarritasun teknikoa aztertzeko.

Interkonexio-sistemak

Euskal Autonomia Erkidegoko edo, haien araudiak hala ahalbidetzen badie, beste autonomia-erkidegoetako establezimendu bereko edo hainbat establezimenduko makinak, dela sariak ematen dituzten jolas-makinak dela ausazko makinak, elkarrekin konektatzea ahalbidetzen duen sistema.

 

Beste joko-elementu batzuk homologatzea

  • Beste joko-elementu batzuk homologatzea

    120/2016 Erregelamenduan araututako jarduerak garatzeko beharrezko material, sistema, makina, terminal, software-material, eta tresna guztiak homologatuta eta Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatuta egon beharko dute. Betekizun bera bete beharko da guzti horiek fabrikatzeko, ustiatzeko, merkaturatzeko eta lokaletan jartzeko.

 

  • Joko-lokala eraberritzeko baimena

    Baimena ematen da joko-lokalaren barne banaketa aldatzeko eta joko-lokalean obrak egiteko, hau da, joko aretoan, apustu-lokalean, bingoan edo kasinoan, betiere aldaketa horrek handitu edo txikitu egiten badu lokalaren azalera erabilgarria, halakotzat hartuta normalean bezeroak erabil dezakeen azalera osoa: joko eremua, ostalaritza zerbitzu osagarriaren aldea, komunak, sarbideen barrualdeko ate ondoak, langileentzat soilik ez diren igarobide eta eskailerak eta egoera normalean bezeroek erabiltzeko diren eremu guztiak.

  • Joko-lokaletako langileen zerrenda jakinaraztea

    Jokoaren enpresa operadoreak zerbitzura dituen langileen zerrenda jakinarazten dio Jokoa Arautzeko Agintaritzari. Zerrenda horretan, langileen identifikazioa eta kategoria edo zereginak zehaztuko ditu. Enpresaren langile-zerrendan aldaketarik egonez gero, horren berri ere ematen dio Jokoa Arautzeko Agintaritzari.

  • Joko-aretoa apustu lokal bezala gaitzea edo desgaitzea

    Apustuen enpresa operadoreak, joko-aretoaren titularraren adostasunarekin, joko-areto bat apustu-lokal bezala gaitzeko edo desgaitzeko baimena eskatzen du.

  • Eskualdatzaileak joko-lokalaren baimena eskualdatzea

    Joko lokalaren titularrak baimena eskatzen du Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari joko lokala eskualdatzeko.

  • Eskuratzaileak joko-lokalaren baimena eskualdatzea

    Joko enpresa eskuratzaileak onartzen du eskualdaketa.

  • Joko-areto baten izen komertziala aldatzea

    Joko-areto baten jabeak lokal horren izen komertzialaren aldaketa eskatzen du.

  • Joko lokalei eta jendaurreko ikuskizun edota jolas jarduerako lokalei buruzko dokumentazioa aurkeztea

    Joko lokalen eta Ikuskizun publiko edota jolas jarduerako lokalen titularrek joko eta Ikuskizun zuzendaritzari aurkezten diote, lokalei dagozkion dokumentazioa (Lizentziak, txostenak, instalazioen berrikuspena, autobabesa, asegurua edo beste batzuei dagokiona hain zuzen), beti ere Joko eta Ikuskizun Zuzendaritazk lokal horien ikuskapena egiteko eskumena badu.

  • Joko-lokal baterako sarbidea kontrolatzeko sistema instalatzeko baimena

    Sarrera ukatzeko eskubidea kontrolatzeko sistemak jarri behar dituzten lokalek lokal horietara sartu nahi duten pertsonen datuak egiaztatzeko sistema informatikoa izan beharko dute.
  • Joko-lokal bat behin betiko itxi eta jarduera amaitu

    Joko-lokal baten jabeak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari jakinarazten dio lokal hori behin betiko itxiko dela. Horretarako, prozedura hau egin aurretik, lokal horretan joko-makina aktiboaren baimenik ez dagoela ziurtatu behar da.

Enpresa bati Jokoaren Erregistro Orokorrean operadore gisa (A, B, C edo P), joko-enpresa gisa (kasinoa, bingoa, aisialdikoa, joko-aretoa, lokala) inskripzioa kudeatzeko prozedura.

Jokoaren Erregistro Orokorreko inskripzioak, aldaketak eta ezeztapenak

Akziodunen osaera aldatzen duen enpresa fabrikatzaile, inportatzaile edo merkaturatzaileak osaera berria jakinarazten dio Administrazioari.

  • Zozketa baimentzeko eskaera. Ausazko konbinazio bat egiteko erantzukizunpeko adierazpena

    Zozketen baimenak

    Zozketa joko-modalitatean, ondasun edo zerbitzu bat edo batzuk (aldez aurretik zehaztuta daude, eta ez dira eskudirutan) zozketatzen dira hainbat pertsonaren artean. Pertsona horiek, aurretiaz, txartela edo billetea eskuratu dute, zenbateko bakar eta jakinekoa, korrelatiboki zenbakituta edo beste sistemaren baten bidez bata bestetik bereizita. Jaulkitako txartelen guztizkoak, gutxienez, zozketatutako gauza, ondasun edo zerbitzuen balioa estali behar du.

    Ausazko konbinazio bat egiteko erantzukizunpeko adierazpena

    Zozketa-mota hauek dira: edozein baliabide eta euskarri erabil daiteke, baita telematikoa eta elektronika ere; produktu edo zerbitzu baten publizitatea edo sustapena egiteko da, ez beste ezertarako; dena delako ondasun edo zerbitzu hori kontsumituz ordaintzen da; saria izan daiteke dirutan, espezietan edo zerbitzutan; jendeak doan parte hartzen du, eta ez dago gainpreziorik edo inolako prezio gehigarririk, erabiltzen den prozedura edo sistema edozein dela ere.

  • Kasinoetako txapelketak

    Kasino batean txapelketa bat egiteko baimena eskatzeko prozedura, 120/2016 Dekretuaren 127. artikuluaren arabera.

  • Prozedura orokorra

    Prozedura hau bakarrik erabili eskatzeko berariazko prozedurarik ez dagoenean 

Arazoren bat edo intzidentziaren bat izanez gero, deitu Zuzeneaneko 012 telefonora

012 telefonoari buruzko informazio gehiago

Azken aldaketako data: