Osasun Saila

Hipertentsioa - Tratamendua

Galderak Erantzun laburtua Erantzun osoa
Zein dira paziente hipertentsoaren PAren xede-zifrak?
Paziente hipertentsoaren kontrolari dagokionez zein dira neurri ez-farmakologikoen onurak, dieta hipokalorikoa, beste dieta mota bat?
Paziente hipertentsoaren kontrolari dagokionez zein dira neurri farmakologikoen onurak, potasioaren osagarriak?
Paziente hipertentsoaren kontrolari dagokionez zein dira neurri ez-farmakologikoen onurak eta arriskuak, alkohol gutxiago hartzea?
Paziente hipertentsoaren kontrolari dagokionez zein dira neurri ez-farmakologikoen onurak eta arriskuak, fakea hartzea?
Paziente hipertentsoaren kontrolari dagokionez zein dira neurri ez-farmakologikoen onurak/kalteak, kaltzioaren osagarriak?
Paziente hipertentsoaren kontrolari dagokionez zein dira neurri farmakologikoen onurak, Magnesioaren osagarriak?
Paziente hipertentsoaren kontrolari dagokionez zein dira neurri ez-farmakologikoen onurak, omega 3?
Paziente hipertentsoaren kontrolari dagokionez zein dira neurri ez-farmakologikoen onurak, gatza gutxitzea?
Paziente hipertentsoaren kontrolari dagokionez zein dira neurri ez-farmakologikoen onurak, kakaoa?
Paziente hipertentsoaren kontrolari dagokionez zein dira neurri ez-farmakologikoen onurak, ariketa fisikoa egitea?
Paziente hipertentsoaren kontrolari dagokionez zein dira lehenengo aukera gisa erabilitako farmakoen onurak?
Zein dira aukerako hipertentsiboak?
HTAren terapia konbinatu farmakologikoa: zer da eragingarriagoa dosia handitzea, beste hipertentsibo batzuk gehitzea? Elkartze bat edo bete bat?
Zein da oso adineko pazientearen (>80 urte) tratamendu farmakologiko antihipertentsiboaren eraginkortasuna? Zein dira adineko paziente hipertentsoaren xede-zifrak?
Zein dira paziente hipertentsoen PAren xede-zifrak nefropatia diabetikoa eta ez-diabetikoa duen HTAren aukerazko tratamendu hipertentsiboan?
Zein da nefropatia ez-diabetikoa duen HTAren aukerazko tratamendu hipertentsiboa?
Zein dira paziente diabetiko hipertentsoaren PAren xede-zifrak?
Zein da paziente diabetikoen aukerako tratamendu hipertentsiboa?
Zein da nefropatia diabetikoaren aukerako tratamendu hipertentsiboa?
Zein da ezker bentrikuluko disfuntzio sistolikoagatik gutxiegitasun kardiakoa duen hipertentsoaren aukerako tratamendu antihipertentsiboa?
Zein da kardiopatia iskemikoaren HTAren aukerako tratamendu antihipertentsiboa?
Zein da garuneko hodietako istripua izan duen hipertentsoaren aukerako tratamendu antihipertentsiboa?
Zein da Asma edo BGBK (biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa) duen pazientearen tratamendu antihipertentsiboaren pauta?
Zein da klaudikazio intermitentea duen pazientearen aukerako tratamendu antihipertentsiboa?
Zein da ezker bentrikuluko hipertrofia duen pazientearen aukerako tratamendu antihipertentsiboa?
Eraginkorra da kronoterapia HTAren tratamenduan?
Tiazida motako diuretikoetatik, zein da aukerakoa HTAren tratamendurako?

* Berrikuspen-data: 2015ko iraila

  • Tratamenduaren helburua erikortasuna/hilkortasuna eta arrisku kardiobaskularra gutxitzea da.
  • Beharrezkoa da modu indibidualizatuan baloratzea paziente jakin baten tratamendu-planak arrisku baino onura gehiago eragin dezakeen. Proposaturiko estrategia da ondoko egoeren aurrean, HTAren (lotura KPGren diagnostiko-atalera) estadio-maila xede-organoa zenbateraino dagoen erasana, edo arrisku koronarioa, oinarrizko arrisku gehien duten pazienteak aukeratzea.
  • Neurri ez-farmakologikoak hipertentso guztiei proposatu behar zaizkie.
  • Tratamendu farmakologikoa honako egoera hauetan hasi beharko litzateke:
    • Adinekoak > 80 urte, ahul ez daudenak (zifrak > 160/90 mmHg).
    • Diabetikoak (zifrak ≥ 140/90 mmHg).
    • Gaixotasun kardiobaskularra (zifrak ≥ 140/90 mmHg).
    • Lesioa xede-organoetan (mikroalbuminuria, erretinopatia grado III/IV maila, HVI) (zifrak ≥ 140/90 mmHg).
    • 2 eta 3 estadioetan dauden pazienteak.
    • 1 estadioan arrisku koronarioa duten pazienteak (REGICOR taulak) ≥ %10 %.

Xede-zifrak hauek dira PAS < 140 eta PAD < 90 mm Hg nahiz eta indibidualizatu behar diren adinaren, aurretiazko PA zifren, eta pazienteak jasotzen dituen beste tratamendu batzuen arabera. Adineko pazientea (> 80 urte), ahul ez dagoena, honako zifra hauek PAS < 150 y PAD < 90 mm Hg

* Berrikuspen-data: 2013ko urtarrila

Oro har, gomendioak herritar guztientzat berdinak dira:

  • Dietan gatza gutxitzea.
  • Ez da beharrekoa dietatik kafea eta kakaoa kentzea.
  • Alkohola neurriz hartzea. Astean 17 unitate baino gutxiago hartzen duten gizonek eta emakumeek astean 11 unitate baino gutxiago hartzen duten emakumeek ez dute zertan ohitura horiek aldatu.
  • Dieta mediterraneoa gomendatzen da, oliba-olioa eta fruitu lehorrak.
  • Gehiegizko pisua duen paziente hipertentsoak dieta hipokalorikoa egitea gomendatzen da.
  • Ariketa fisikoa egitea, intentsitate aerobikoa pertsona bakoitzari egokitua.
  • Gehiegizko pisua duten pertsonek ariketa fisikoaren eta dieta hipokalorikoaren bidez pisua galtzea.
  • Gantz-azidoa eta omega 3 asko duten elikagaiak gomenda daitezke, hala nola, arrain urdina.
  • Ez da gomendatzen magnesio edo kaltzio osagarririk.

Lehentasunezkoa da tabakoa erretzeari uztea.

* Berrikuspen-data: 2013ko iraila

HTA ez konplikatua

Gidaliburuaren aurreko edizioari dagokionez ez dago aldaketa esanguratsurik, ez bada AEBI gehi kaltzio dihidropiridinikoen antagonisten konbinazioa, horiek aholkatuta daude arrisku kardiobaskular handiko pazienteen hipertentsiboen konbinazio gogokoen gisa.

  • Koerikortasunik gabeko lehen lerroko HTAren terapia gisa, gomendatzen da tiazida motako diuretiko bat aukeratzea, dosi txikitan edo kaltzioantagonista bat, edo AEBI bat; kontuan hartuta, kontrako ondorio indibidualen profila, kostuak eta baita pazientearen lehentasunak.
  • Kostu gutxiko ARA IIak IECAen ordez erabil daitezke intolerantzia egonez gero.
  • Ez da gomendatzen betablokeatzailerik erabiltzea ezta alfablokeatzailerik ere lehen lerroko farmako gisa.
  • Ez da gomendatzen irininaren inhibitzaileen (aliskiren) erabilera, izan ere, ez dago daturik koerikortasun-kohilkortasunari buruz epe luzera farmako hauekin

80 urtetik gorako pazienteengan arrazoizkoa ikusten da indapamida retardekin tratamendua hastea, eta PA kontrolatzeko beharra egonez gero, ondoren AEBIa. Ez da beharrezkoa aldatzea jarritako tratamendu antihipertentsiboa duten pazienteekin.

HTA Diabetesean

  • Xede-zifrak: paziente diabetikoentzat aurreko gidalibuaren edizioari dagokionez, xede-zifra batzuk proposatzen dira: < 140/90 mmHg, 140/80 mmHg izan ordez.
  • Tratamendu farmakologikoaren aukera nefropatia ez-diabetikoan
    • AEBI eta diuretikoak dira paziente hipertentsiboen aukerako tratamendua.
    • AHA IIak dira ordezko tratamendua baldin eta AEBIak eragindako eztularengatik intolerantzia izanez gero.
    • Kaltzioaren antagonistak dira ordezko tratamendua monoterapian.
    • Ez da gomendatzen betablokeatzaileak erabiltzea, hori erabiltzeko indikazio sendoa dagoenean salbu, (kardiopatia iskemikoa edo bihotz-gutxiegitasuna).
    • Aukerako asoziazioa da AEBI kaltzioaren antagonistekin, horren ordez, diuretiko tiazidikoak dosi txikietan AEBIrekin. Ez da gomendatzen AEBI AHA IIrekin elkartzea. Ez da gomendatzen aliskiren gehitzea AEBI edo AHA IIri.
  • Tratamendu farmakologikoaren aukera diabetesa nefropatiarekinduten pazienteentzat
    • AEBIak dira aukerako tratamentua 2 motako DM eta nefropatia diabetikoa duten pazienteentzat.
    • AHA IIak dira ordezko tratamendua baldin eta AEBIak eragindako eztularengatik intolerantzia izanez gero.
    • Ez da gomendatzen betablokeatzaileak erabiltzea, hori erabiltzeko indikazio sendoa dagoenean salbu (kardiopatia iskemikoa edo bihotz-gutxiegitasuna).
    • Ez da gomendatzen AEBI AHA IIrekin elkartzea. Ez da gomendatzen aliskiren gehitzea AEBI edo AHA IIri.

Egoera bereziak

Koerikortasunak erabakitzen du hasierako printzipio aktiboen aukeraketa. Taula honetan laburbiltzen dira patologia prebalenteenetako farmako antihipertentsiboen erabilerari buruzko gomendioak.

Farmakoak aukeratzea koerikortasunaren presentziaren arabera
Egoera klinikoak Aukerako tratamendua Ordezko Tratamendu alternatiboa Oharrak
Nefropatia diabetikoa eta ez diabetikoa AEBI AHA II AEBI+AHA II: ez da gomendatzen biek elkartzea asoziazioa
Bihotz-gutxiegitasuna AEBI
Betablokeatzailea
(bisoprolol, carvedilol, metoprolol retard, nebivolol adineko pazienteentzat)
AHA II-rekiko intolerantzia egonez gero ARA II: indicación aprobada para candesartán, losartán, valsartán.AHA II: indikazio hau onartuta dago, ondoko hauekin: candesartán, losartán, valsartán.
Paziente gehienentzat gomendatzen da, honez gain diuretikoa eta antagonista aldosteronikoak.
MIA ondokoa Betablokeatzailea
AEBI
Betablokeatzailea+AHA II, AEBIarekiko tolerantzia egonez gero AEBI+AHA II: ez da gomendatzen biek elkartzea
K Iskemiko egonkorra AEBI
Betablokeatzailea (angina izanez gero)
Verapamil, kaltzioaren beste antagonista batzuk, AHA II Ebidentzia hobeak honako hauentzat:
AEBI: ramipril 10 mg; perindopril 8 mg
AHA II: telmisartán
Hauek betetzen dituzten pazienteak: Kardiopatia iskemikoa eta funtzio sistolikoa kontserbatua , MIA berriki izan ez dutenak, anginarik ere ez,, betablokeatzaileak erabiltzea edo ez, ez da erabakigarria
GHI Tiazida
Tiazida+AEBI
AHA II Ebidentzia hobeak indapamida eta perindoprilentzat
Arteriopatia periferikoa AEBI Ramiprilek klaudikazio tarteak hobetu litzake. Betablokeatzaileak erabil daitezke. Erabiltzeko indikazio sendoa egonez gero.*
Asma, BGBK**, GHI Herritar guztiekin bezala Betablokeatzaile kardioselektiboak: erabiltzeko indikazio sendoa egonez gero bakarrik erabili*; asma fase arin-moderatuan egonez gero, kontu handiarekin baina erabil daitezke, horiek erabiltzeko indikazio sendoa egonez gero*

*Kardiopatia iskemikoa, bihotz-gutxiegitasuna.

Terapia konbinatu farmakologikoa

Uste da pazienteen erdiek PA behar bezala kontrolatzeko bi farmako edo gehiago behar dituztela. Konbinazio-mota ondoko gauza hauen arabera egiten da, gomendatutako farmakoak, ezaugarri farmakologikoak, kontrako ondorioak eta pazientearen koerikortasuna (ikusi irudia).

  • Monoterapia nahikoa ez denean, gomendatzen da antihipertentsiboak konbinatzea (diuretiko, betablokeatzaile, eta kaltzioaren antagonisten kasuan dosien erdia, edo AEBI edo AHA II ohiko dosiak), hori egitea monoterapiako dosia bikoiztea baino hobea da.
  • Asoziazioa behar duten paziente gehienentzat honela egitea gomendatzen da : AEBI (edo AHA II) tiazida motako diuretikoarekin edo AEBI (edo AHA II) kaltzioantagonistarekin.
  • Arrisku kardiobaskular handiko hipertentsoei, aholkatzen zaie lehenesteko AEBI eta CA dihidropiridínico konbinazioa, AEBI diuretiko tiazidikoarekin konbinazioaren aurretik. Zenbait azterketek diote diuretikoa eta betablokeatzaileen asoziazioak diabetes kasu berri gehiago agertzeko arriskua eragin dezakeela.
  • Alfablokeatzaileak asoziazioan erabiltzea, gainerako farmakoen konbinazioak porrot egin dutenerako utzi behar da. terapia konbinatua.
  • Gomendatzen da bi farmako SRA inhibitzaileren terapia konbinatua ez erabiltzea HTAren tratamenduan (AEBI, AHA II edo aliskiren).
  • Ez dira asoziatu behar betablokeatzaileak verepamil edo diltiazemekin.
  • Dosi finkoko biren edo hiruren antihipertentsiboak komenigarriak izan litezke zenbait pazienterengan betetze-maila hobetzeko, nahiz eta ez dagoen ezarrita PAren kontrola hobetzen dutenik. Aintzakotzat hartu pazientearen kostuak eta lehentasunak.

Kronoterapia

  • Monoterapiako tratamendua gauez edo egunez egin daiteke pazientearen lehentasunen arabera.
  • Hipertentsibo bat baino gehiagorekin tratamenduan dagoen pazienteari kontuan hartuko zaio gauez bat baino gehiago hartu ahal izatea.

* Berrikuspen-data: 2013ko iraila

  • Urgentzia hipertentsiboa da PA igotzea (PA >180/110 mmHg) eta órgano-xedea ez erasatea (entcefalopatia hipertentsiboa, GHI (garuneko hodietako istripua), biriketako edema akutua, ezkerreko bentrikuluko gutxiegitasuna, aorta-disekzioa, kardiopatia iskemikoa, giltzurruneko gutxiegitasuna eta/edo eklanpsia). Horrez gain, xede-organoak erasanda daudenean, hemergentzia hipertentsiboa deitzen zaio.
  • Emergentzia hipertentsibo baten aurean, kontuan hartu behar da:
    • PA behin eta berriro hartzeak, PAren zifra pixka bat jaitsi dezake.
    • Hasierako PA azkar jaisteak ez du hobetzen kontrola , ez handik 24 ordura , ez handik astebetera.
    • PA azkar jaisteak baditu arriskuak (hipotentsioa, sedazioa, buruko mina, aurpegiko eritema, eta abar) hori dela –eta nifedipinoa kontraindikatua dago.
    • Paziente asintomatikoaren HTA zifra altu baten aurrean edo xede-organoak erasan litzaketen zeinurik gabe, saiatu behar da lortzen PAren jaiste gradual bat, eta pazienteari hitzordua eman behar zaio hurrengo egunetan bere tratamendua doitzeko (ikusi alogaritmoa).

* Berrikuspen-data: 2013ko iraila