Hauteskunde Orokorrak 2016. Aldi baterako atzerrian bizi diren hautesle egoiliarren (VCERTA) posta bidezko botoa (oporrak, ikasketak, negozioak eta abar direla-eta)
Posta bidezko botoa
Aldi baterako atzerrian bizi diren hautesle egoiliarren (VERTA) posta bidezko botoa (oporrak, ikasketak, negozioak eta abar direla-eta)
Nork eman dezake botoa posta bidez hauteskunde orokorretan?
- Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatuta dauden adin nagusiko espainiarrek, hauteskundeetarako deialditik bozketa-eguneraino (2016ko ekainaren 26a) atzerrian aldi baterako egotekoak badira.
Zer izapide egin behar dira posta bidez boto hori emateko?
- «Ez-egoiliar» gisa pertsonalki inskribatzea aldi baterako helbidetik gertuen duen Espainiako kontsuletxeko matrikula-erregistroan (doako izapidea da hori) (1621/2007 ED, 2. artikulua).
- Ez-egoiliartzat erregistratuta dagoen kontsulatuan botoa pertsonalki eskatzea (1621/2007 ED, 3. artikulua), posta bidezko boto erregutua baita. Eskaera-eredua www.interior.gob.es webgunetik eta www.maec.es webgunetik deskargatuta eskura daiteke, 2016ko maiatzaren 3tik aurrera.
- Botoa posta bidez emateko dokumentazioa jasotzea, atzerriko bizilekuan (1621/2007 ED, 4.2. artikulua).
- Botoa posta bidez bidaltzea Espainiako hauteskunde-mahaira (1621/2007 ED, 5. artikulua).
Zer epe daude botoa posta bidez emateko?
- «Ez-egoiliar» gisa inskribatzea aldi baterako helbidetik (2016ko maiatzaren 3tik ekainaren 6ra) gertuen duen Espainiako kontsuletxeko matrikula-erregistroan.
- Posta bidezko botoa eskatzea ez-egoiliar gisa erregistratuta dagoen kontsuletxean (2016ko maiatzaren 3tik ekainaren 6ra, 2016-05-26ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da).
- Hautesleak botoa emateko dokumentazioa jasotzea, atzerriko helbidean (2016ko maiatzaren 31tik ekainaren 6ra).
- Botoa Espainiako hauteskunde-mahaira bidaltzea, posta bidez (2016ko maiatzaren 31tik ekainaren 22ra).
Azken aldaketako data: