eStatutuak

Agiri-ereduen bankua

Izendapena, xedea, egoitza eta eremua

Atal honetan enpresaren izena eta dituen xedeak adierazten ditugu, baita egoitza eta lan egingo duen eremua ere. Enpresaren iraupena ere aipa daiteke.

Helbidea

Honako hau da helbidea idazteko modu egokia:

Aralar kalea 6, 5.B
489011 Bilbao 

(kalea, zenbakia eta pisua)
(posta-kodea eta herria)


  
 

Helbidea adierazten dugunean, kaleen eta herrien izen ofizialak idaztea komeni da. Kalea, etorbidea edo enparantza moduko hitzak letra xehez idazten dira.
Atearen letra maiuskulaz idatzi behar da:

Manuel Iradier 7, 3.a
Manuel Iradier 7, 3.A

(hirugarren solairuan bizi da)
(hirugarren solairuan bizi da, A letran)


  
 

Bestalde, adibidean ikusten denez, posta-kodeak ez darama punturik, hain zuzen ere, kodea delako eta ez zenbakia.

Azken eguneratzea: 2007/03/29