eStatutuak

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Izenburua

Izenburuan, estatutuak direla esateaz gain, dagokien enpresaren izena ere aipatzen da.

Izendapena, xedea, egoitza eta eremua

Atal honetan enpresaren izena eta dituen xedeak adierazten ditugu, baita egoitza eta lan egingo duen eremua ere. Enpresaren iraupena ere aipa daiteke.

Sozietatearen administrazioa

Atal honetan sozietatea administratzeko modua zehazten da, eta horretan bi zati bereizten dira: Batzar Orokorra eta Zuzendaritza batzordea.

Bazkideak

Atal honetan, alde batetik, bazkide berriak onartzeko edo bazkide-izaera galtzeko prozedura azaltzen da; eta, bestetik, bazkideen eskubideak eta betebeharrak zehazten dira.

Diru-baliabideak

Atal honetan datu ekonomiko batzuk azaltzen dira: hasierako ondasunak, ekitaldi ekonomikoen antolamendua, diru-baliabideak...

Desegitea eta likidazioa

Atal honetan enpresa desegiteko arrazoiak adierazten dira, eta ondorioz, likidazioa egiteko modua ere bai.    

Estatutuaren eraldaketa

Estatutuak aldatu ahal diren zehaztea komeni da, baita horretarako beharrezkoak izango liratekeen baldintzak ere.

Azken xedapenak

Atal honetan adierazten dira aurretik aipatutako guztiari gehitu beharreko bestelako datuak.

Azken eguneratzea: 2007/03/29