Estilo aholkuak
Argia eta ulerterraza
Lan-egutegiaren kasuan, testuak argia eta ulerterraza izan behar du, horrexegatik mota honetako testuak askotan kolorez azpimarraturik agertzen dira bisualagoak izate aldera eta langileentzat ulerterrazagoak.
Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu
Hitzak elkarren ondoan idatzi behar baditugu, aukera bi ditugu euskarazkoa nabarmentzeko:
- Euskarazkoa aurretik, marra idatzi (ez gidoia, baizik eta marra zeiharra) eta ondoren erdarazkoa.
Laneguna / Laborable
- Euskarazkoa gainean, eta azpian erdarazkoa.
Jaieguna
Festivo
Edozein kasutan ere, tipografiaz ere baliatu behar dugu: euskarazkoa letra handiagoz edota lodiaz idatziz; edo letra etzana (nekezagoa irakurtzeko) erabili erdararentzat.
LAN-EGUTEGIA
CALENDARIO LABORAL
Bestalde, osagai batzuk euskara hutsean idatz daitezke nahiz eta inprimakia elebiduna izan; esate baterako, helbidea.