Txandak
Enpresa guztietan langileek ez dute txandetan lan egiten, baina txandetan lan egiten duten enpresetan, txanden bidez adierazten da langile bakoitzari dagozkion taldea eta jarraitu beharreko ordutegia:
Ordutegia: goizez 06:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 14:00etatik 22:00etara.
Taldeak: A taldea urdinez, B taldea horiz.
Horario: mañanas de 06:00 a 14:00 y tardes de 14:00 a 22:00
Grupos: Grupo A de azul, grupo B de amarillo.
ORDUAK
Iraupena adierazteko beti zenbakien bidez egingo dugu, baina aukera bi daukagu:
Zenbakiak deklinatu gabe
10:15
10:00 - 11:30
Zenbakiak deklinatuta
Zenbakiak deklinatuz gero, kontuan izan behar dugu ordu puntuak badira, deklinabide-marka pluralean erabili behar dugula; eta, minutuak agertuz gero, deklinabide-marka singularrean idatzi behar dugula.
10:00etan
11:00etatik 12:00etara
10:15ean (eta laurdenetan esaten dugu, baina eta hamabostean idatzi behar dugu)
10:25etik 11:45era
10:00etatik 10:45era
9:30etik 11:00etara