URA licita la primera fase de las obras del nuevo sistema de saneamiento del Puerto de Bilbao

Fecha de publicación: 

Firma del convenio para la realización de las obras
  • Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 12,3 M €-koa da, BEZa barne, eta Bilboko Portu Agintaritzak eta Uraren Euskal Agentziak % 50ean finantzatuko dituzte lanak 
  • Portuko saneamendu berriak portuko eremu osoan dauden egungo arazketa-instalazioak ordezkatuko ditu 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Uraren Euskal Agentziak  Bilboko Portuko saneamendu-sistema berriaren obren lehen fasea lizitatu ireki berri du. Lan horiekin, gaur egun dauden arazketa-instalazio ugari ordeztuko dira:  araudiari egokituta izan arren, portu-eremu osoan sakabanatuta daude. Ordezko saneamenduaren  proiektu aitzindari eta berritzaileak  Bilboko Portua garapen jasangarrian erreferentziazko portu bihurtzeko urrats nabarmena emango du. 

Bilboko Portuan 300 ha-tik gorako jarduera-eremua dagoenez, Santurtzin eta Zierbenan kokatutako portu-espazio guztietarako proiektatutako saneamendu-sistema berria hiru fasetan egikarituko da. 

Orain lizitatzen diren obrak Santurtziko kaietara eta Espigoi Nagusira mugatzen dira: alegia, hondakin-urak bildu eta bideratzerko jarduketen I. faseari dagozkion esku-hartze eta instalazioak. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 12,3 milioi eurokoa da, BEZa barne, eta Bilboko Portu Agintaritzak eta Uraren Euskal Agentziak finantzatuko dute % 50ean

El conjunto del proyecto contará, además, con financiación de la Unión Europea a través del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia (Next Generation EU).

Nota: URA licita la primera fase de las obras del nuevo sistema de saneamiento del Puerto de Bilbao (DOCX, 73 KB) (abre en nueva ventana)