URAk Bilboko Portuko saneamendu-sistema berriaren obren lehen fasea lizitatu du

Argitalpen-data: 

Bilboko portuko saneamendu lanak egiteko hitzarmenaren sinadura
  • Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 12,3 M €-koa da, BEZa barne, eta Bilboko Portu Agintaritzak eta Uraren Euskal Agentziak % 50ean finantzatuko dituzte lanak 
  • Portuko saneamendu berriak portuko eremu osoan dauden egungo arazketa-instalazioak ordezkatuko ditu 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Uraren Euskal Agentziak  Bilboko Portuko saneamendu-sistema berriaren obren lehen fasea lizitatu ireki berri du. Lan horiekin, gaur egun dauden arazketa-instalazio ugari ordeztuko dira:  araudiari egokituta izan arren, portu-eremu osoan sakabanatuta daude. Ordezko saneamenduaren  proiektu aitzindari eta berritzaileak  Bilboko Portua garapen jasangarrian erreferentziazko portu bihurtzeko urrats nabarmena emango du. 

Bilboko Portuan 300 ha-tik gorako jarduera-eremua dagoenez, Santurtzin eta Zierbenan kokatutako portu-espazio guztietarako proiektatutako saneamendu-sistema berria hiru fasetan egikarituko da. 

Proiektu osoak, gainera, Europar Batasunaren finantzaketa izango du, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez (Next Generation EU).

Oharra: URAk Bilboko Portuko saneamendu-sistema berriaren obren lehen fasea lizitatu du (DOCX, 129 KB)