Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Familia ugariei buruzko ohikoak diren galderak.

1. Zergatik jaso ditut familiako kide guztien familia ugariko txartelak nire alaba txikiarena izan ezik?

Bost urte bete arte haurrei ez dagokielako txartelik, bost urte betetzen dituenean txartela bidaliko dizugu.

2. Bizilekuz aldatu naizenez, non aurkeztu behar dut erroldatze-ziurtagiri berria?

Datu- edo bizileku-aldaketa edo beste edozein aldaketa Foru Aldundian aurkeztu behar da, guk ezin baitugu datu-aldaketarik egin. 

3. Familia Ugariaren txartelak hurrengo hilabeteetan iraungitzen dira.

Familia Ugariaren txartelaren iraungitze- data Familia Ugariaren Tituluaren iraungitze- data bera da; dagokion Foru Aldundira jo beharko duzu Titulua berritzeko. 

4. Zer gertatzen ari da nire alabaren eta/ edo semearen txartelarekin 21 urte betetzen dituenean? 

Alabak eta /edo semeak 21 urte betetzen dituenean, urtero berritu ahal izango du txartela 26 urte bete arte, ikasten jarraitzen badu.

5. Zergaitik ez datos Familia Ugariaren Tituluarekin batera Familia Ugariaren Txartelak?

Familia Ugariaren Titulua dagokion Foru Aldundiak eman eta bidaltzen du, eta Familia Ugariaren Txartelak Eusko Jaurlaritzak jaulki eta bidaltzen ditu.