Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistemari buruzko ohiko galderak

Zuzenean sar dezaket informazioa Sisteman?

Bai, kudeaketa-modulura sartuz gero, Hasi saioa botoia sakatuta.

Horretarako beharrezkoa da:

Gerta daiteke erabiltzaile bera kudeaketa-modulura hainbat modutan sartu ahal izatea; beraz, kasu bakoitzean egokia aukeratu beharko du:

  • Norberaren izenean sartzea. Kudeaketa-moduluan egiten duen guztia bere izenean erregistratuko da.
  • Erakunde bateko kide gisa sartzea.
    • Horretarako, zure erakundeak Ahalordeen erregistro elektronikoan alta eman beharko dizu, baimendutako pertsona gisa.
    • Kasu horretan, Sisteman identifikatzean erakundea eta ordezkatzeko zentroa aukeratu beharko dituzu. Kudeaketa-moduluan egiten duzun guztia erregistratuta geratuko da hautatutako erakundearen eta zentroaren izenean.

Sisteman informazioa sar dezaket ezagutza-sareko kide izan gabe?

Bai, informazioa sar daiteke atal honetan deskarga daitezkeen Excel fitxategien bidez: Nola bidali informazioa Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman sartzeko. Atal horretan, erabiltzeko gidak eta eskuliburuak ere deskarga daitezke.

Nola jakin non dagoen especie bat lurraldean?

BEHAKETEN bilatzailea (leiho berri batean irekitzen da) erabilita.

Ezkerreko menuak bilaketa-iragazkiak egiteko aukera ematen du:

Eskuinaldean, bilaketaren emaitzak ikus daitezke, TAULA edo MAPA moduan. Halaber, bilaketaren emaitzak deskarga daitezke.

Hasierako mapak (zoom 9) puntu urdinetan biltzen ditu behaketak, 10x10 laukietan. Puntu handienek eta ilunenek gehitzen dituzte behaketa gehien.

Mapako behaketa indibidualak 13. zoometik aurrera erakutsiko dira. Puntu berde gisa agertuko dira, eta horietako bakoitzean klik eginez behaketaren xehetasunetara joan ahal izango da.

TAULAtik behaketa baten xehetasunetara joateko, katalogo-zenbakia sakatu behar da:

Espezie batzuek, gainera, GeoEuskadin argitaratutako banaketa-mapa bat dute. GeoEuskadiren geruza Naturari buruzko Informazio Sistemaren behaketei gainjartzeko, bisorean geruzen zerrenda zabaldu eta honako hauek hautatu behar dira: INGURUMENA/ESPEZIEEN BANAKETA eta, ondoren, espeziea hautatu.

Espezieen behaketak: nola jarri kokapena latitudean eta longitudean

  • Zein 10x10 eta 1x1 laukitan kokatuta dagoen jakinez gero, ez da beharrezkoa decimalLatitude eta decimalLongitude eremuak betetzea, nahikoa baita laukiaren kodea (adibidez, 30TVN6385) locationId eremuan jartzea. Sistemak automatikoki esleituko ditu dagokion laukiaren zentroidearen koordenatuak.
  • ETRS89 UTM X eta Y koordenatuak baditugu, latitude (Y) eta longitude (X) bihurtu beharko ditugu. Horretarako, doako lineako bihurgailuak daude, adibidez: Convertidor de coordenadas en línea gratis (abre en nueva ventana). Ondorengo pausuak eman behar dira:
    • Hautatu:
      • X,Y aldean: WORLD/ETRS89-UTM zone 30N (N_E)
      • Long, Lat aldean: WORLD/WGS 84 (GPS)

    • Koordenatu asko batera bihurtzeko:
      • sortu txt fitxategi bat, puntu eta koma bidez bereizitako zutabeekin (;): idPunto; x; y. Hamartarrak puntuz (.) bereizita, ez komaz (,).

     

    • kargatu fitxategia: Open text file
    • deskargatu emaitza: Download the result

Harremanetan jartzeko

Sistemari buruzko edozein zalantza argitzeko: m-iturribarria@euskadi.eus 

Azken aldaketako data: