Ezagutu osasuneko liburutegia arloa
Osasuneko Liburutegiak, hiru egoitzetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), saileko langileei eta erakunde kidetuei jarduera profesionaletan behar izan ditzaketen dokumentu-baliabideak eta -zerbitzuak eskaintzen dizkie, baita aholkua eta prestakuntza ere, aipatutako baliabideari eta zerbitzu horiei ahalik eta etekin handiena atera diezaieten. Webguneak Osasun Zientzien arloko baliabide elektronikoetarako sarbidea eskaintzen du, baita bestelako ikerketa-lanabesetarako ere.
COVID-19ri buruzko baliabideak, espezialitateen eta gaien arabera. Osasun zientzien liburutegiak
Saileko liburutegiek bat egin dute SARS-COVID19 koronabirusari buruzko baliabide-orri bat abian jarri duen Osasun Zientzien liburutegi-taldearekin. Ekimen hau Twitterren ere jarri da martxan, #JuntosParaAyudarte eta #AyudaBiblioteca hashtagekin. Artikuluak, arauak, bilaketa-estrategiak, bilduma bibliometrikoak eta abar biltzen ditu.
Hurrengo arloetan lan egiten dugu
Liburu elektronikoak
Doako liburu elektronikoetarako eta Osasun Saila harpide den liburu elektronikoetarako sarbidea
Aldizkariak
Testu osoa eskuragarri duten aldizkari elektronikoak, izan doan nahiz Osasun Saileko liburutegiak harpidetuta daudelako
Espezializatutako entziklopediak, hiztegiak eta tesauroak
Osasun zientziei buruzko hiztegietarako, entziklopedietarako eta tesauroetarako sarbidea (deskribatzaileen zerrenda egituratuak)
Katalogoak
Osasuneko liburutegien katalogoa eta beste liburutegi batzuen katalogoak
Datu-baseak
Osasun Zientzien arloko eta diziplinarteko datu-baseetarako sarbidea
Erakunde ofizialak eta agentziak
Osasun-arloko EAEko, Estatuko, Europako eta nazioarteko erakundeen webguneetarako estekak
Prestakuntza- eta ikerkuntza-bitartekoak
Webguneak, gidak, bideoak eta bestelako tutorialak, Osasun Zientzietako dokumentu-baliabideetako eta ikerkuntzako autoprestakuntzarako