|
Bakar-bakarrik aurkeztu ahal izango dute proposamena lanbide heziketako egintzetan parte hartzen duten erakunde eta organismo publiko, pribatu edo erdipublikoek. Ondorioz, pertsona fisikoek ezin dute parte hartu. Batez ere, honako hauek dira sustatzaile izan daitezkeenak:
- legedi edota praktika nazionalen arabera, lanbide heziketa, hobekuntza, modernizazio edo birmoldaketa jardunak proiektatu edo gauzatzen dituzten heziketako zentro eta organismoak –unibertsitateak barne-, herrialde parte hartzaileetan daukaten izena gora behera.
- lanbide heziketaren arloan ikerketa eta azterketak egiten dituzten ikerketa zentro eta organismoak.
- enpresak –batez ere, ertain eta txikiak- eta artesautza arloa, edo arlo pribatu edo publikoko establezimenduak, lanbide heziketaren arloan jarduten dutenak barne.
- erakunde profesionalak, Merkataritza Ganbarak,... barne.
- hizketakide sozialak.
- toki eta lurralde erakunde eta organismoak.
- irabazizko xederik gabeko elkarteak, boluntarioen elkarteak eta gobernuz kanpoko elkarteak (GKE).
|