|
1.- Hobetzea norbanakoen gaitasun eta ahalmenak, batez ere gazteenak, hasierako lanbide heziketan maila guztietan; batez ere lanbide heziketaren eta lana eta irakaskuntza txandaka egitearen bidez lortu daiteke hori, enplegua eskuratzeko aukerak handitu eta lan munduan errazago sartu eta birsartzeko.
2.- Hobetzea etengabeko lanbide heziketaren kalitatea eta sarbidea, bai eta erraztea ere bizitzan zehar gaitasunak eta ahalmenak eskuratzea, egokitzapen ahalmena hazi eta garatzeko, batez ere teknologian eta antolamenduaren arloan trukaketak indartzeko.
3.- Sustatu eta indartzea lanbide heziketak laguntzen diola berrikuntza prozesuari enpresen lehiakortasuna eta sena hobetzen, lanpostu berriak izateko aukerari ere begira. Horretarako, arreta berezia emango zaio lankidetzaren sustaketari lanbide heziketako ikastetxeen artean, unibertsitateak eta enpresak barne, batez ere, enpresa ertain eta txikiak.
|