|
EVA proiektua "Partenariat pour l´evaluation de competences” Europako Proiektu bat da, Leonardo da Vinci II Lanbide Prestakuntzarako Europako Programak eta bertan parte hartzen duten erakundeek aldi berean finantzatua.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila buru dela eta FONDO FORMACIÓN EUSKADI, SLLk koordinatuta, mota askotako erakundeek hartu dute parte proiektuan; hala nola, agente ekonomikoak (Bizkaiko Metalgintza Enpresen Federazioa), prestakuntza-erakundeak (Mendizabala Institutua, Makina Erremintaren Institutua), erakunde publikoak (LHk eskaintzen dituen Gaitasunak eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentzia eta Heziketaren Euskal Erakundea) eta aholkularitza-erakundeak (Global Desarrollo, SL).
Nazioaz harandi, honakoek hartu dute parte proiektuan: Centre Academique de Formation Continue (CAFOC), prestakuntza- eta aholkularitza-jarduerak garatzeaz arduratzen den interes publikoko Frantziako taldeak; Institutul dei Stiinte ale Educatei (ISE), hezkuntza-erreforma garatzeaz arduratzen den Errumaniako Hezkuntza Ministerioaren ikerketa-institutuak; Instituto per lo Sviluppo della Formazione Professionale dei Lavoratori (ISFOL), Italian lanbide-prestakuntza eta lan-politikak sustatzeko ikerketa-erakunde publikoak; eta Berufsforderungsinstitut (BFI), Austrian prestakuntzaren eremuan aitzindaria den erakundeak.
EVA proiektuaren helburuak prestakuntzaren gardentasuna hobetzea eta ikastaldia bizitza osoan zehar garatzea dira. Europako herrialdeen arteko lankidetzari esker, hurrengo bi urteotan proiektu honen bidez gaitasunak definitzeko sistematika eta gaitasun horiek ebaluatzeko eta egiaztatzeko metodologia garatu eta probatuko dira.
Proiektu honen bitartez honako hauek lortuko ditugu:
• Gaitasun berriak deskribatzeko ereduak.
• Gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko ereduak.
• Aholkuak agertuko dituen informea, gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko ereduak aztertzerakoan, jokabi beretsua izan dezan lanbide heziketako sistemak zein produkziokoak.
Informazio gehiago:(PDF formatoan. Dokumentuak kontsultatzeko, beharrezkoa da ACROBAT READER instalatu eta konfiguratzea)
Partenariat pour l’evaluation de competences "EVA proiektuaren lehen emaitzak"
Newsletter - EVA proiektuaren inguruko III. nazioarteko topaketa
Newsletter - EVA proiektuaren inguruko nazioarteko topaketa Erroman
Lanbide heziketako sistemak Europan
lanbide-gaitasunak ebaluatzeko metodologia 

|