"LEONARDO DA VINCI" egintza programa komunitarioa


Neurri komunitarioak

1.- MUGIKORTASUNA: Proposamenek egintza transnazionalak jaso beharko dituzte, heziketan dauden pertsonen mugikortasunaren alde, batez ere, heziketan edo laneratze bidean dauden gazte, langile gazte, goi-mailako irakaskuntzako ikastetxeetako ikasle, hezitzaile edo giza baliabideen eta heziketaren kudeaketaren arduradun, hizkuntzetan aditu eta hizketakide sozialena.

Neurri hau aplikatzearen ondorioz, hiru egintza mota egin daitezke, hain zuzen egonaldietarako proiektu transnazionalak, trukaketerako proiektu transnazionalak eta ikasketa bisitaldiak.

Egonaldiak: Beste herrialde baten harrera erakundearen onuradun denaren lanbide heziketa edota esperientzia aldia da, heziketa erakunde (unibertsitateak barne) eta enpresen arteko lankidetzaren esparruan. Honen helburu da onuradunen gaitasunak eta lana aurkitzeko aukerak hobetzea.

Ahal den neurrian, egonaldiek onespena izan beharko lukete jatorrizko herrialdean aplikagarri diren praktiken, gaitasunen garapenaren eta gaitasunak eskuratu izanaren arabera.

Egonaldien barne beste proiektu batzuk ere sartu daitezke, ikas-ekinezko ibilbide europearren esparruaren barruan, irakaskuntza barne, Europass-Formación finkatzen duen 1999/51 Erabakian xedatutakoaren arabera.

Trukaketak: Lanbide heziketako gaitasun, praktika edota metodo berritzaileak trukatzea da, "proiektu pilotoak" neurriaren indarrez garatutakoak barne, heziketa erakunde (unibertsitateak barne) eta enpresen arteko lankidetzaren esparruan. Trukaketa hauen bidez lanbide heziketako eta orientabideko protagonistek gaurkotu eta hobetu ditzakete euren gaitasunak, dituzten ezaguerak eta esperientziak beste herrialde eta erakunde arlo batean erabiliz.

MUGIKORTASUN EGINTZAK

Egintza motak Norentzat Non Iraupena Laguntza finantzieroa

egonaldiak

Hasierako lanbide heziketa egiten ari direnak

 

Lanbide heziketako zentroa edo enpresa 3 aste eta 9 hile bitartean Egonaldiaren iraupenaren araberakoa, gehienez ere 5.000 euro onuradun bakoitzeko eta gehienezko egonaldi bakoitzeko. Gehienezko hori handitzerik badago urritasuna daukaten parte hartzaileentzat.
Gehienez ere 500 euro emango dira sustatzaile bakoitzeko, ETEAK sustatzaileei laguntza emateko lehenengo proposamena presta dezaten.
Bada diruzenbateko bat onuradunen prestakuntza kultural eta linguistikoa egiteko. Diruzenbateko hori gehienez ere 200 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko hiru hileko baino egonaldi laburretarako, edo 500 eurokoa hiru hileko baino egonaldi luzeetarako. Sustatzaile bakoitzeko gehienez ere 25.000 euro esleituko zaizkio
Unibertsitateko ikasleak

Enpresa

3 eta 12 hile bitartean
Langile gazteak eta titulatu berriak Lanbide heziketako zentroa edo enpresa 2 eta 12 hile bitartean

Trukaketak

Enpresen giza baliabideen arduradunak, lanbide heziketako programen planifikatzaile eta kudeatzaileak, eta lanbide orientabideko hezitzaile eta espezialistak Trukaketa, batetik, enpresen eta, bestetik, lanbide heziketako erakunde edo unibertsitateen artean 1 eta 6 aste bitartean

Trukaketaren iraupenaren araberakoa, gehienez ere 5.000 euro onuradun bakoitzeko. Gehienezko hori handitzerik badago urritasuna daukaten parte hartzaileentzat

Gehienez ere 500 euro emango dira sustatzaile bakoitzeko, ETEAK sustatzaileei laguntza emateko lehenengo proposamena presta dezaten

Badago diruzenbateko bat gordeta bidalketa erakundeentzat, trukaketen proiektu transnazionalen kudeaketa eta jarraipena bermatzeko. Gehienez ere 100 euro emango dira onuradun bakoitzeko eta gehienez ere 25.000 euro sustatzaile eta urte bakoitzeko

Hezitzaile eta tutoreak hizkuntza arloko eskumenen arloan Trukaketa, batetik, enpresen eta, bestetik, hizkuntz prestakuntzan espezializatutako erakundeen artean, unibertsitate eta lanbide heziketako erakundeak barne 1 eta 6 aste bitartean

2.-Proiektu PILOTOAK: Lanbide heziketa eta orientabideko metodo, eduki, euskarri edo produktuei dagokienez, praktika berritzaileak sortu, doitu, esperimentatu, ebaluatu eta zabaltzeari aplikatzen zaizkie.

Proiektu horien bidez suspertu behar dira berrikuntza prozesua eta lanbide heziketa eta orientabidearen kalitatearen hobekuntza. Produktu zehatzak garatu behar ditu, ahal den neurrian, informazio eta komunikazioko teknologiak erabil ditzatenak.

Laguntza berezia ematen zaie zenbait proiekturi, "Egintza tematikoak" deritzenak, eta maila komunitarioan interes berezia duten gaiei buruzkoak. Gaiok proposamenetarako deialdi komunitarioetan finkatzen dira.

3.- HIZKUNTZA arloko AGINPIDETZAK: Hizkuntza eta kultura arloko aginpidetzen sustapena jasotzen dute lanbide heziketaren arloan, zabalkunde eta irakaskuntza txikiko hizkuntzak barne.

Honako hauei egokitu ahal zaizkie: lanbide eta arlo ekonomiko bakoitzaren beharrizan zehatzei egokitutako metodo pedagogiko eta material didaktiko berriak sortu, esperimentatu eta balidatu, ebaluatu eta zabaltzeari. Hizkuntz auditoretzak eta hizkuntzak bere kasa ikasteko ikuspegi pedagogiko berriak egin eta emaitzak zabaltzea ere jaso ditzakete.

4.- SARE TEMATIKOAK: Aginpidetza komunitarioko sare europearrak eta lanbide heziketaren arloko zabalkunderako. Sare horiek honako hiru egiteko hauek dituzte:

- batu, laburtu eta garatzea ezagupen praktiko eta planteamendu berritzaile europearrak

- hobetzea lanbide kualifikazio eta gaitasunen beharren analisia eta aurreikuspena

- sareetako produktua eta proiektuen emaitza zabaltzea Europako Batasunean arlo interesatuetan.

5.- ERREFERENTZIAKO AGIRIAK: Erreferentzia komunitarioko agiriak egin eta gaurkotzea jasotzen du, lagunta emanez ikerketa eta azterketei, datu erkagarriak finkatu eta gaurkotzeari, praktika onak aztertu eta zabaltzeari, eta informazioen trukaketa zehatzari.

Erreferentziako agiriak balioko dute gai zehatz batean lanbide heziketako sistema nazionalen ezaugarri zehatzak eta bilakaera jasotzeko.

Azken eguneratzea: 2005/01/04