"LEONARDO DA VINCI" egintza programa komunitarioa


Sarrera

Europako Batasuneko Kontseiluak 1999ko apirilaren 26an hartutako erabakiaz (1999/382/EE) LEONARDO DA VINCI lanbide heziketaren arloko egintza-programaren bigarren fasea finkatu zen. Fase hori 2000ko urtarrilaren 1etik 2006ko abenduaren 31 bitartean aplikatuko da.

Programaren xede da laguntzea Europa sustatzen ezagupenen bidez, hezkuntza eta lanbide heziketaren arloan lankidetza espazioa eratuz Europan, bizitzan zehar irakaskuntza politikak babestu eta herritarren jardun aktiboa eta lan munduan sartzeko ahalmena errazten dituzten ezaguera, ahalmen eta gaitasunak garatzea.

Programa honen bidez lagundu eta osatu egingo dira kide diren estatuek eta estatuetan burututako egintzak, nor bere eskumenak errespetatuz, heziketaren eduki eta antolaketari dagokienez, bai eta bakoitzaren aniztasun kultural eta linguistikoa ere.

Azken eguneratzea: 2005/01/04