PIT 2006-2009 ITP: Aztertutako Joerak

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Aztertutako joerak

 

Taldeen, enpresen eta goberno-organismoen arteko lankidetza eta elkarreragina dira gaur egungo joera gehienen ezaugarri nabarienak. Eusko Jaurlaritzaren eta eragileen arteko elkarreraginaren isla Extranet-ak sortzeko sustapena da. Bertan aplikazioak argitaratzen dira eragileek erraz erabiltzeko moduan, ziurtagiri digitalen edo bestelako mekanismoen bitartez. Internet bidez kontratatzeko, informatzeko edo izapidetze elektronikoa egiteko plataformak gero eta sarriago erabiltzen dira. Horregatik, behar-beharrezkoa da segurtasunaren kudeaketa, ziurtagiri digitalen erabilera edo bestelako mekanismoak bultzatzea. Dokumentu Kudeaketako oraingo erremintek, Espedienteen Kudeaketan txit garrantzitsuak, segurtasun erantsia ematen dute eragiketak egiteko orduan.

 

Beste joera bat web-baliabideen erabilera monitorizatzeko eta zenbatekoa den jakiteko tresna berriak dira (Webanalysis), administrazioaren zerbitzu telematikoen erabilpen-maila erraz aztertzeko bitartekoak. Open Source soluzioen erabilera ere aipagarria da, eta era berean opensource-software duten Linux-en oinarritutako lan-plataformen homologazioa (Openoffice, adibidez). Plataformak eta jabe-soluzioak batera ibiltzea ahalbidetuko du honek.

 

Telekomunikazioen eremuan. Aurki izango den TDTen abiaraztea eta UMTS komunikazio mugikorren bultzada bi bide berri izango dira herritarrekin elkarreragiteko eta informazioko eta izapidetze elektronikoko egungo plataformak hobetzeko. Bestalde, Telekomunikazio-operadoreek eskaintzen dituzten zerbitzuen eboluzioa aurreikusten da konmutazio optikoaren teknologien bultzadaz eta Zerbitzuen Sailkapena eta Lehenespenari esker (Cos eta QoS). Zerbitzu hauetaz baliatuz sare konbergenteak eta are transmititzeko uhin-luzerak eskuratu ahal izango dira.

 

Sektorearen eboluzioaren ikuspegi honen arabera, 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana egiteko kontuan hartu diren joerek Planean zehaztutako lau estrategia-lerroen finkapena sustatuko dute: Azpiegitura Teknologikoak, Administrazio Elektronikoa, Barne Kudeaketaren Hobekuntza eta Antolaketa. Orobat, egungo Informazio Sistemak gehiago bateratzea ekarriko duten formulak aurkitu nahi dira, aldi berean Eusko Jauirlaritzak partekatzen dituen Zeharkako Zerbitzuak indartzen ahaleginduz.


Oraingo estrategia-lerroak eta Prozesuetan, (Kudeaketa), Antolaketan eta Teknologian (bereziki azpiegiturak) oinarritutako sailkatze-irizpideak kontuan hartuz, 2006-2009 ITParen jarduketa-ardatzak horrela birzehaztu dira:

 

Aztertutako joera nagusiak

 

Laburbilduz, Plan berriak aurrekoaren ildo beretik jarraitzen du. Bere alderdi gakoak, berriz, indartu egin dira aurreko planetan metatutako esperientziaz eta teknologiaren aurrerabideak eskaintzen dituen aukera berriez.