Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana
edukiak
Planaren kudeaketa eta finantzaketa
Informatika eta Telekomunikazio Planaren kudeaketa Jaurlaritzaren gainerako planifikazioarekin era koherente eta koordinatuan garatuko da, bereziki Informazio Gizartearen Euskadi Planean eta On-line Administrazioaren Plan Estrategikoan ezarritakoekin. Burutze-aldian, ITParen edukiak aipatutako Planen aurreikuspenetara eta eboluziora moldatuko dira, halako moldez non planifikatutako politika publikoekin bat etorri eta sinergia positiboak etengabe sortzen baitira haien guztien aurrerapenean.
Plan honek proiektuak koordinatzeko sistemak ere izango ditu, proiektu bakoitzetik sortzen diren jakintza eta tresnak probetxa-tzea ahalbidetzeko nahikoak. Horrez gainera, etengabeko hobetzearen mesedetan, premiak detektatzeko eta arazoak zuzentzeko sistema bat ere izango du.
Era berean, bere jarraipena eta koordinazio teknikoa egiteko behar adinako erremintez eta tresnez hornituta egongo da Informatika eta Telekomunkazioetako Planaren kudeaketa: batetik, proiektuen emaitzarik onenak ziurtatzeko, kostuari, denborari eta helburuen lorpen-mailari dagokienez; bestetik, koordinazio-prozedura komenigarrienak bermatzeko, Planaren eduki berdin-tsuak dituzten Jaurlaritzaren gainerako Planetan aurreikusten diren edo aurreikus daitezkeen neurrien eta ITPk proposatutako neurrien mihiztaketa albait hobea izan dadin.