HELBIDE-TXARTELA

Agiri-ereduen bankua

Informazio nagusia

Atal honetan sailkapena egin behar dugu, izan ere, bi eratakoa izan daiteke hemen ematen den informazioa: enpresako sail batena, edo langile batena.

Enpresako saila

Txartelean enpresako sailaren izena txertatuko dugu, betiere, letra larriz.

Salerosketa Saila
Departamento de Compraventa

Idazkaritza
Secretaría

Langilea

Langilearen datuak adieraziko dira: izen-abizenak, kargua, telefono-zenbakiak eta helbide elektronikoa.
Kontuan izan behar da, karguak euskaraz letra xehez idatzi behar direla, esaldiaren hasieran joan ezean.

Idazkaria
Secretaria

Salerosketa Saileko idazkaria
Secretaria del Departamento de Compraventa

Bestalde, telefono-zenbakiak tarteko punturik gabe eta hirunaka antolatuta idazten dira.

Josu Jon Martín Isasi

Zuzendaritzako idazkaria

Secretario de Dirección

615 458 458       jjmartin@ilerako.com

 

Azken eguneratzea: 2007/03/29