Definizioa
Enpresarekin harremanetan jartzeko datuak biltzen dituen txartela da. Bertan, enpresaren izena eta logotipoaz gain, helbidea, telefono- eta fax-zenbakia eta helbide elektronikoa agertzen dira, bezeroak behar izanez gero, erabil ditzan.
Beste batzuetan, enpresako langile baten datuak ere agertzen dira. Goian aipatutako datuez gain, bere izen-abizenak, kargua, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa txertatzen dira.