HELBIDE-TXARTELA

Agiri-ereduen bankua

Enpresaren datuak

Txartelaren beheko partean enpresaren datuak txertatzen dira: helbidea, fax- eta telefono-zenbakiak eta helbide elektronikoa.

Helbidea

Honako hau da helbidea idazteko modu egokia:

Aralar kalea 6, 5.B
489011 Bilbao

(kalea, zenbakia eta pisua)
(posta-kodea eta herria)

Helbidea adierazten dugunean, kaleen eta herrien izen ofizialak idaztea komeni da.
Atearen letra maiuskulaz idatzi behar da:

Manuel Iradier 7, 3.a
Manuel Iradier 7, 3.A

(hirugarren solairuan bizi da)
(hirugarren solairuan bizi da, A letran)

Bestalde, adibidean ikusten denez, posta-kodeak ez darama punturik, hain zuzen ere, kodea delako eta ez zenbakia.

Telefonoa eta faxa

Euskaraz zenbakiek puntua daramate milakoen ondoren, urtea, telefono-zenbakia edo kodea adierazi ezean. Bestalde, kontuan izango dugu, telefono- edota fax-zenbakiak hirunaka antolatu behar direla.

Faxa / Fax: 945 285 369
Tel.: 696 741 846

 

Azken eguneratzea: 2007/03/29