HELBIDE-TXARTELA

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Enpresaren logotipoa

Enpresaren irudia goiko partean txertatzen da, txartelaren bazter batean, gehienetan. Hala ere, diseinu kontua den neurrian, kasu bakoitzean enpresak erabakiko du logotipoaren kokapena, tamaina... eta abar.

Enpresaren izena

Normalean, txartelaren goiko partean kokatzen da, erdian, hain zuzen ere.

Informazio nagusia

Bi eratakoa izan daiteke hemen ematen den informazioa: enpresaren sail batena, edo langile batena.
Lehenengo kasuan, enpresako sailaren izena agertuko da; eta bigarren kasuan, ordea, langilearen datuak adieraziko dira.

Enpresaren datuak

Txartel guztietan enpresaren datuak agertuko dira: helbidea, telefono- eta fax-zenbakiak eta helbide elektronikoa.

euskarazko eskema ikusi

Azken eguneratzea: 2007/03/29