[DCS-EX1a] DCS salbuespena: 4/2015 Legearen 25.1a artikulua

Deskribapena


4/2015 Legearen 25.1.a artikuluan aurreikusitako salbuespena eskatu ahal izango da, jarduera bat amaitu ondoren edo jarduera berri bat ezarri ondoren, lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura izapidetu beharrik ez dagoenean, baldin eta ondoko baldintza guztiak aldi berean betetzen badira:

  • Lurzoruak jasan duen jarduera kutsatzeko ahalmen txikiko jardueratzat sailkatuta egotea, Legearen II. eranskinean ezarritakoaren arabera.
  • Instalazioen etorkizuneko erabilera industria‑erabilerakoa izatea, edo 4/2015 Legearen, ekainaren 25ekoaren, ondorioetarako industria‑erabileraren parekotzat jotzea.
  • Jarduera amaitzean edo jarduera berri bat ezartzean, lur‑mugimenduak egitea edo zoladurak kentzea edo eraistea dakarten jarduketak egin beharrik ez izatea.

Hiru baldintza horiek guztiak batera betetzen direnean soilik eskatu ahal izango da salbuespen hori aplikatzea.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Betekizunak

  • Aldez aurreko jakinarazpena helaraztea, lurzoruak izan duen jarduera Lurzoruaren Legearen 25.1.a) artikuluaren arabera dagoela adierazteko
  • Salbuespena eskatzen den jarduketaren informazioa bidaltzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Ingurumen Sailburuordetza

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

0120305

Administrazioari komunikazio-egintza


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Beste tramite batzuk