Aurreko hitzordua Ertzaintza

Zerbitzu hori ezartzeko fasean dago, eta Gasteizko (Araba) Forondako Atea kaleko ertzain-etxerako bakarrik dago erabilgarri.

Hitzordu-zerbitzu honen bidez, honako gai hauei erantzuten zaie:

Egitate batzuk izapidetze elektronikoaren bidez salatu daitezke.

Aurrez aurre izapidetzeko, aurretiko hitzordua eskatuta: 

  1. "Hitzordua eskatzea" botoia sakatu.
  2. Salaketatik eta aukera bat hautatu beharko dugu:
    • Dokumentuak eta/edo efektuak ostea
    • Kalteak
    • Ibilgailu barruko lapurreta (kasu honetan, ibilgailua aurkeztu beharko duzu) konpon edo manipula dezaten)
    • Ibilgailua lapurtzea
    • Iruzurrezko karguak/iruzurrak Internet bidez:
      1. Salaketa jartzeko orduan, zure identitatea egiaztatzeko dokumentu bat aurkeztu beharko duzu: NAN/AIZ, pasaportea, etab.
      2. Iruzurra baten biktima izan bazara, aurkeztu iruzurrezko transferentzien edo zordunketen banku-ziurtagiriak.
      3. Delitua edozein dela ere, egileekin harremanik izan baduzu, adierazi zein bide erabili den harreman horretarako, eta telefono zenbakiak, helbide elektronikoak, sare sozialetako profilen izenak, produktuen edo zerbitzuen salerosketarako edo iragarpenetarako web-orriak etab.; eta ez ahaztu elkarrizketak beraiek aurkeztea.
      4. Delituarekin lotuta, irudiak, bideoak, elkarrizketak edo horien antzeko elementuak erabili badira, komeni da horiek formatu digitalean, CD batean, pendrive batean edo antzeko biltegiratze-sistema batean aurkeztea.
      5. Harremana helbide elektronikoaren bidezkoa izan bada, komeni da jatorrizkoak formatu digitalean aurkeztea. Horretarako, deskargatu beharko dituzu eta CD batean, pendrive batean edo antzeko sistema batean aurkeztu. Edo, deskargatu ondoren, salaketa jartzean ematen dizuten helbide elektronikora eranskin gisa bidali ahal dituzu.
  3. Aukera hautatu ondoren, aplikazioak honako datu hauek eskatuko dizkizu:
    • Izena*
    • Abizenak*
    • Telefonoa*
    • Posta elektronikoa

    Izartxoa duten datuak derrigorrezkoak dira.

  4. Hurrengo pantailan, eguna eta ordua aukeratuko ditugu, eta 30 minutuko tartea hitzorduaren eta hitzorduaren artean.

  1. Dokumentazioa galdu izana aukera hautatuz gero, zuzenean eremu hau irekiko da eta honako datu hauek eskatuko dizkizu:

    • NAN*
    • Izena*
    • Abizenak*
    • Telefonoa*
    • Posta elektroniko
    • Galdutako dokumentazio-mota

    Izartxoa duten datuak derrigorrezkoak dira.

  2. Hurrengo pantailan, eguna eta ordua aukeratuko ditugu, eta 30 minutuko tartea hitzorduaren eta hitzorduaren artean.


Adingabeak atzerrira joateko baimena aurrez aurre eskatuko da beti, eta informazio gehiago nahi izanez gero, jarraitu esteka hau: Adingabeak atzerrira irteteko baimena

  1. Hitzordua eskatzeko, aplikazioak datu hauek eskatuko dizkizu:
    • NAN*
    • Izena*
    • Abizenak*
    • Telefonoa*
    • Posta elektronikoa

    Izartxoa duten datuak derrigorrezkoak dira.

  2. Hurrengo pantailan, eguna eta ordua aukeratuko ditugu, hitzorduaren eta hitzorduaren artean 30 minutuko tartea ezarriz.
  3. Hitzorduaren egunean ertzain-etxean aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    • Egiaztagiria. Dokumentua aurkezten ez bada, ertzain-etxean egingo da.
    • Legezko ordezkari gisa dihardutenen NAN edo pasaportea.
    • Guraso bakarrekoa ez den familia baten kasuan, salbuespen gisa baimena formalizatzeko bi autorizatzaileetako bat bakarrik agertzen bada ertzain-etxean, agertu ez den baimen-emailearen NANaren edo pasaportearen bi aurpegien fotokopia erantsiko da.
    • Adingabearen NANaren edo pasaportearen fotokopia, bi aldeetatik.
    • Familia-liburua.