Adingabeak atzerrira irteteko baimena

Deskribapena


Adingabeek atzerrira bakarrik bidaiatzen dutenean, edo guraso-ahalik ez duen helduren batekin egiten dutenean, haien gaineko legezko guraso-ahala duten pertsonen baimena eduki beharko dute.

Baimen horren bidez egiaztatzen zaie mugako agenteei adingabeak ez direla lurralde nazionaletik modu irregularrean irteten.

Tramitazioa

Adingabea atzerrira irteteko baimena tramitatu ahal izateko, bidezko formularioa bete, sinatu eta Ertzain-etxe batean eman beharko dute adingabearen gaineko guraso-ahala duten pertsonek. Formularioari honako dokumentazio hau gehituko zaio:

  1. Adingabearen legezko ordezkari gisa diharduten pertsonen NANa edo pasaportea. Guraso bakarrekoa ez den familia batean, eta Ertzain-etxera bi baimen-emaileetako bat soilik bertaratzen den salbuespeneko kasuan, BERTARATU EZ DEN BAIMEN-EMAILEAREN NANaren edo pasaportearen fotokopia, bi aldeetatik, eraman beharko du bertaratzen denak. Ertzainak, baimena formalizatu aurretik, bertaratu ez den baimen-emailea informatuta dagoela eta bere kargura dagoen adingabearen irteera baimentzen duela egiaztatzeko beharrezko kudeaketak egingo ditu.
  2. Adingabearen NANaren edo pasaportearen fotokopia, bi aldeetatik.
  3. Familia-liburua.

Baliozkotasuna

Baimenak 90 eguneko balioa izango du, ematen denetik hasita.

Nori dago zuzenduta


Adingabetuaren aita/ama/tutorea/legezko ordezkaria.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • Adingabeak atzerrira irteteko baimena: 1074801

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk