Ertzaintzaren aurrean salaketa bat aurkeztea

Deskribapena


Salaketak telematikoki aurkeztu ahal dira, baina soilik delitu-tipologia eta egoera zehatz batzuen kasuan. Horiek jarraian datozen eremu zabalgarrietan agertzen dira. Salatu nahi dituzun egintzak kasu horien barruan jasota ez badaude, salaketa ertzain-etxe batean aurrez aurre aurkeztu beharko da.

Horregatik, “Tramitazioa/salaketa aurkeztea” puntutik salaketa jartzen hasi aurretik, atal hauek zabaldu eta arretaz irakurri:

Modalitate horren bidez BAIETZ SALATU daitezkeen egintzak

Soilik egintza hauek salatu ahal izango dira:

  • Dokumentuak, ondasunak edo dirua ostea, baldin eta pertsonen aurkako indarkeriarik edo larderiarik egon ez bada eta gauzetan indarra erabili ez bada.
  • Kalteak ondasunetan, baldin eta horiek lapurreten edo lapurreta-saiakeren ondorioz gertatu ez badira. Kalteak egiaztatzeko argazkiak edo dokumentuak aurkeztu behar dira, baina horrek ez du baztertzen Ertzaintzak egin beharreko konprobazioak egitea.
  • Iruzurrezko zordunketak kreditu-/zordunketa-txartelean. Baldin eta horretaz ohartu bagara banku-kontuko gastuen artean kreditu-/zordunketa-txartelean baimendu gabeko karguak ikusi ditugulako, eta egileari edo gertatzeko moduari buruzko datu gehiago ez badaukagu.

Modalitate horren bidez SALATU EZIN diren egintzak

  • Aurreko atalean jasota ez dagoen beste edozein delitu.
  • Egintzak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo gertatu badira.
  • Baldin eta egilea identifikatuta badago, ezaguna bada edo fisikoki ezagutu ahal baduzu. Horrelakoetan, salaketa aurrez aurre aurkeztu behar da, eginbide osagarriak egin ahal izateko.

    Salbuespen gisa, Segurtasun Sailarekin akordioak sinatuta dituzten saltoki edo enpresek kasu horretan salaketa modu telematikoan aurkeztu ahal dute, akordio horietan jasota dauden baldintzetan eta kasuetan baino ez.

  • Ekintzak indarkeria fisikoa edo larderia erabiliz gertatu badira, edo sexu izaera badaukate edo bereziki larriak badira, salaketa aurrez aurre aurkeztu behar da polizia zentro batean, horrelako delituak modu singularizatuan tratatu behar direlako, biktimari zuzeneko eta berehalako arreta emanez, delitu-tipologiaren araberako arreta espezializatua eta biktimari berari egokitua.
  • Egintzaren inguruabarrengatik nahitaezkoa bada poliziak ebidentziak jasotzeko esku-hartzea, esaterako, etxebizitzetan edo enpresetan egindako lapurretetan edo balio ekonomiko handiko egintzetan.
  • Delitua ikus zezaketen lekukoak daudela jakinez gero.

Beste informazio batzuk

  • Delitua oraintxe bertan gertatzen ari bada edo gertatu berri bada, jakinarazi berehala 112 telefono zenbakiaren bidez.
  • Salaketarekin batera, egintzak egiaztatzeko, egoki deritzezun proba-baliabideak (argazkiak, dokumentuak, etab.) aurkeztu ahal dituzu. Horretarako, atal espezifiko bat izango duzu.
  • Salaketa aurkeztu ondoren, Ertzaintzak beharrekotzat jotzen badu salaketaren gaineko egiaztapen- edo ikerketa-kudeaketak egitea, zurekin harremanetan jarri ahal dira zuk emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez.

Ezarpenaren hasierako fasea:

Hasierako fase honetan oraindik ez da ezarri jarrita dagoen salaketa bat handitzeko aukera. Beraz, salaketa sinatu ondoren, beharrezkoa iruditzen bazaizu salaketa handitzea datu gehiago emateko, kontuan hartu hori ertzain-etxe batean egin beharko duzula aurrez aurre. Horregatik, inportantea da salaketa sinatu aurretik begiratu ezazu behar diren datu guztiak (ostutako edo kaltetutako objektu guztiak eta haien deskribapenak, txartelean egindako zordunketak, egintzen lekua, data, ordua, etab.) jasota daudela

Aurrez aurreko izapidetze-modalitatea aukeratzen baduzu, salaketa bete ondoren, nahi duzun ertzain-etxera joan beharko duzu salaketa berrestera eta sinatzera; eta hor adierazi beharko duzu web-aplikazioak emandako erreferentzia.

Salaketak, sinatu arte, ez du efikazia juridikorik izango eta tramite hori gehienez ere 72 orduko epean egin behar izango duzu.

Modalitate honen bidez BAIETZ SALATU daitezkeen egintzak

  • Dokumentuak, ondasunak edo dirua ostea, baldin eta pertsonen aurkako indarkeriarik edo larderiarik egon ez bada eta gauzetan indarra erabili ez bada.
  • Kalteak ondasunetan, baldin eta horiek lapurreten edo lapurreta-saiakeren ondoriozkoak izan ez badira. Kalteak egiaztatzeko argazkiak edo dokumentuak aurkeztu behar dira, baina horrek ez du baztertzen Ertzaintzak egin beharreko konprobazioak egitea.
  • Ibilgailu barruan ostea. Kasu horietan ibilgailua bera ere eraman beharko da (konpondu edo manipulatu aurretik) ertzain-etxera salaketa berrestera joatean.
  • Ibilgailua ostea.
  • Dokumentuak edota gauzak galtzea.
  • Dokumentuak edota gauzak berreskuratzea, baldin eta aurretik ostu dizkizutela salatu baduzu edo galdu zaizkizula jakinarazi baduzu.
  • Ostutako ibilgailua berreskuratzea, baldin eta aurretik ostu dizutela salatu baduzu.

Modalitate honen bidez SALATU EZIN diren egintzak

  • Aurreko atalean jasota ez dagoen beste edozein delitu.
  • Egilea identifikatuta badago, ezaguna bada, edo fisikoki ezagutu bazenezake.
  • Egintzak indarkeria fisikoa edo larderia erabiliz gertatu badira, edo sexu izaera badaukate edo bereziki larriak badira; salaketa horiek modu singularizatuan tratatu behar direlako, biktimari zuzeneko eta berehalako arreta emanez, delitu-tipologiaren araberako arreta espezializatua, eta biktimari berari egokituta.
  • Egintzaren inguruabarrengatik nahitaezkoa bada poliziak ebidentziak jasotzeko esku-hartzea, esaterako, etxebizitzetan edo enpresetan egindako lapurretetan edo balio ekonomiko handiko egintzetan.
  • Delitua ikus zezaketen lekukoak daudela jakinez gero.

Beste informazio batzuk:

  • Delitua oraintxe bertan gertatzen ari bada edo gertatu berri bada, jakinarazi berehala 112 telefono zenbakiaren bidez.
  • Salaketarekin batera, egintzak egiaztatzeko, egoki deritzezun proba-baliabideak (argazkiak, dokumentuak, etab.) aurkeztu ahal dituzu.
  • Ez ahaztu salaketa jarri ondoren polizia-zentro batera joan behar duzula salaketa sinatu eta berrestera, gehienez ere 72 orduko epean.

Nori dago zuzenduta


Adin nagusiko edozein pertsona.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • Salaketak aurkeztea: 1093701

Salaketa aurkeztea


Bide telematikotik edo aurrez aurre zer salatu daitekeen ikusteko, “Deskribapena” atala kontsultatu ahal duzu.

Ziurtagiri elektroniko baliodun bat eduki behar da (Izenpe, Bak, Bakq, DNIe …), identifikazioa eta dokumentuen sinadura elektronikoa ahalbidetzeko.

Ziurtagiri elektronikoak pertsonala izan beharko da eta ezin izango dira enpresa-ziurtagiriak erabili.

Bide horretatik jarritako salaketak balioa izango du soilik zure karpetan jasotzen duzunean salaketa jarri izanaren ziurtagiria eginbideen erreferentziarekin.

Izapidetze presentzialaren modalitate honek esan nahi du, salaketa bete ondoren, nahi duen ertzain-etxean berretsi eta sinatu beharko duela, eta han adierazi beharko duela web-aplikazioak emandako erreferentzia. Salaketak ez du eraginkortasun juridikorik izango sinatzen den arte, eta 72 orduko epea izango du izapide hori egiteko.