Aurreko hitzordua Ertzaintza
Zerbitzu hori ezartzeko fasean dago, eta Gasteizko (Araba) Forondako Atea kaleko ertzain-etxerako bakarrik dago erabilgarri.
Hitzordu-zerbitzu honen bidez, honako gai hauei erantzuten zaie:
Egitate batzuk izapidetze elektronikoaren bidez salatu daitezke.
Aurrez aurre izapidetzeko, aurretiko hitzordua eskatuta:
- "Hitzordua eskatzea" botoia sakatu.
- Salaketa jarri aukera hautatu behar duzu; sistemak salaketaren zergatia hautatzeko eskatuko dizu eta hauetako bat hautatu behar duzu:
- Dokumentuak eta/edo efektuak ostea
- Kalteak
- Ibilgailu barruko lapurreta (kasu honetan, ibilgailua aurkeztu beharko duzu) konpon edo manipula dezaten)
- Ibilgailua lapurtzea
- Iruzurrezko karguak/iruzurrak Internet bidez:
- Salaketa jartzeko orduan, zure identitatea egiaztatzeko dokumentu bat aurkeztu beharko duzu: NAN/AIZ, pasaportea, etab.
- Iruzurra baten biktima izan bazara, aurkeztu iruzurrezko transferentzien edo zordunketen banku-ziurtagiriak.
- Delitua edozein dela ere, egileekin harremanik izan baduzu, adierazi zein bide erabili den harreman horretarako, eta telefono zenbakiak, helbide elektronikoak, sare sozialetako profilen izenak, produktuen edo zerbitzuen salerosketarako edo iragarpenetarako web-orriak etab.; eta ez ahaztu elkarrizketak beraiek aurkeztea.
- Delituarekin lotuta, irudiak, bideoak, elkarrizketak edo horien antzeko elementuak erabili badira, komeni da horiek formatu digitalean, CD batean, pendrive batean edo antzeko biltegiratze-sistema batean aurkeztea.
- Harremana helbide elektronikoaren bidezkoa izan bada, komeni da jatorrizkoak formatu digitalean aurkeztea. Horretarako, deskargatu beharko dituzu eta CD batean, pendrive batean edo antzeko sistema batean aurkeztu. Edo, deskargatu ondoren, salaketa jartzean ematen dizuten helbide elektronikora eranskin gisa bidali ahal dituzu.
- Aukera hautatu ondoren, aplikazioak honako datu hauek eskatuko dizkizu:
- NAN*
- Izena*
- Abizenak*
- Telefonoa*
- Posta elektronikoa
Izartxoa duten datuak derrigorrezkoak dira.
- Hurrengo pantailan, eguna eta ordua aukeratuko dituzu, eta 30 minutuko tartea hitzordu baten eta hurrengoaren artean.
-
Dokumentazioa galdu izana aukera hautatuz gero, zuzenean eremu hau irekiko da eta honako datu hauek eskatuko dizkizu:
- NAN*
- Izena*
- Abizenak*
- Telefonoa*
- Posta elektroniko
- Galdutako dokumentazio-mota
Izartxoa duten datuak derrigorrezkoak dira.
-
Hurrengo pantailan, eguna eta ordua aukeratuko dituzu, eta 30 minutuko tartea hitzordu baten eta hurrengoaren artean.
Adingabeak atzerrira joateko baimena modu presentzialean zein telematikoan eskatu ahal izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu esteka hau: Adingabeak atzerrira irteteko baimena
- Hitzordua eskatzeko, aplikazioak datu hauek eskatuko dizkizu:
- NAN*
- Izena*
- Abizenak*
- Telefonoa*
- Posta elektronikoa
Izartxoa duten datuak derrigorrezkoak dira.
- Hurrengo pantailan, eguna eta ordua aukeratuko dituzu, eta 30 minutuko tartea hitzordu baten eta hurrengoaren artean.
- Hitzorduaren egunean ertzain-etxean aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Egiaztagiria. Dokumentu hori aurkezten ez bada, ertzain-etxean beteko da.
- Legezko ordezkari gisa dihardutenen NAN edo pasaportea.
- Familia guraso bakarrekoa ez bada, baimena formalizatzeko bi baimenen-emaileetako bat bakarrik agertzen bada, agertu ez den baimen-emailearen NANaren edo pasaportearen fotokopia (bi aldetik) erantsi behar da.
- Adingabearen NANaren edo pasaportearen fotokopia, bi aldeetatik.
- Familia-liburua.