Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Konposatu organiko hegazkorrak (KOH) igortzen dituzten instalazioen izapideak

Deskribapena


117/2003 Errege Dekretuaren eremuko instalazioak honako betebeharrak dituzte:

- Konposatu Organiko Hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen erregistroan izena-ematea. 1/2013 Dekretuak konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen erregistroa ezartzen du, eta erregistro hori 183/2012 Dekretuak xedatutako ingurumenean eragina duten jardueren erregistroaren barruan dago.

- Erregistro horretan eragina izan dezaketen instalazioaren aldaketak jakinarazi behar dute.

- Urtero, martxoaren 31a baino lehen, disolbatzaileen urteko adierazpena bidali behar dute. 117/2003 Errege Dekretuak ezarritako emisioen gehienezko muga-balioak eta baldintzak bete dituztela adierazteko.

Izapide guzti horiek IKS-eeM plataforma informatikoaren bidez egiten dira.

Nori dago zuzenduta


117/2003 Errege Dekretuaren eraginpean dauden instalazio guztiak; horretarako, honako bi baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Instalazioan 117/2003 Errege Dekretuaren I. eranskinak jasotako jardueraren bat egitea, eta
  2. Jarduera hori egiteko disolbatzaileen kontsumoa II. eranskinak ezarritako kontsumo-atalasea baino handiagoa izatea. (Disolbatzaileen kontsumoa kalkulatzeko, erabili kontsumo taula. (Hori betetzeko, hartu kontuan disolbatzaileen kontsumoa betetzeko Gidak emandako azalpenak).

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

  • 94 405 29 81 eta 945 01 69 62

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Erregistroan alta eskatzea: 0121801
  • Disolbatzaileen urteko adierazpena: 0121802
  • Erregistroan aldaketak jakinaraztea: 0121803
  • Erregistroan baja eskatzea: 0121804
  • Muga-balio jakin batzuen dispentsa eskatzea: 0121805

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Instalazioak 117/2003 Errege Dekretuaren I. eranskinak jasotako jardueraren bat egiten badu, eta jarduera hori egiteko disolbatzaileen kontsumoa II. eranskinak ezarritako kontsumo-atalasea baino handiagoa bada, instalazio horrek konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen EAEko erregistroan eman beharko du izena.

IPPC instalazioa izanez gero, erregistroan izena emango du, ingurumen-baimen bateratua bideratzearekin batera.

IKSeeM aplikazioan eskaera egiteko ezkerreko menuaren atal honetan sartu behar duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta KOH: Erregistroan izena ematea prozedura aukeratu behar dituzu.

DMA Gida: Airearen inguruko izapideen eskaera

 

Disolbatzaileen urteko adierazpena


117/2003 Errege Dekretuaren eremuko instalazioen titularrek dekretu horrek ezarri dizkien betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko behar dituen datuak eman beharko dizkiote Ingurumen Sailburuordetzari.

Aurreko urte naturaleko datuak bidali behar dira. Konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen EAEko erregistroko instalazio guztiek disolbatzaileen kontsumoen taula beterik bidaliko dute urtero,baita atalasera heldu ez badira ere. Atalasa gaindituz gero, horrez gain bidali behar dituzte disolbatzaileen kudeaketa plana(k) edota emisioan gutxitzeko sistema(k) eta datuak azaltzeko memoria.

Martxoaren 31 baino lehen aurkeztu behar da.

IKSeeM aplikazioan eskaera egiteko ezkerreko menuaren atal honetan sartu behar duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIREsektorea eta KOH: Disolbatzaileen urteko adierazpena.

E-DMA GIDA DISOLBATZAILEEN URTEKO ADIERAZPENA

Dokumentazioa aurkeztea


Prozedura honetan jakinarazi beharreko aldaketak, 117/2003 Errege Dekretuaren 2. artikuluko aldaketez gain, honako hauek dira:

  • 117/2003 ED eremuko beste jarduera bat egiten hasteko.
  • Disolbatzaileen kontsumoa II. eranskineko goiko kontsumo atalera igotzeko.

Bestelako aldaketak urteko disolbatzaileen kudeaketa adierazpenan jakinaraziko dira eta EZ prozedura honetan:

  • Jarduera batzuk egiten dituen inskribatutako instalazio batek jarduera horietatik bat egiten uzten duenean.
  • Emisioak konfinatzeko eta iragazteko sistemen eta ekipoen beste aldaketa batzuk. Kasu horietan urteko disolbatzaileen adierazpenarekin erantsiko dira jarritako ekipoen ezaugarriak eta horien eraginkortasunari buruzko agiriak.

 IKSeeM aplikazioan eskaera egiteko ezkerreko menuaren atal honetan sartu behar duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta KOH: Jardueraren aldaketa prozedura aukeratu behar dituzu. 

e-DMA Gida: Airearen inguruko izapideen eskaera

 

 

Dokumentazioa aurkeztea


Erregistroan instalazioa baja emateko urteko disolbatzaileen kontsumoaren jaitsiera ez da behin behinekoa izan, baizik eta behin betikoa, esaterako, aldaketak lehengaietan, prozesuetan edota instalazioetan.

 IKSeeM aplikazioan eskaera egiteko ezkerreko menuaren atal honetan sartu behar duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta KOH: Erregistroan inskripzioa indargabetzea prozedura aukeratu behar dituzu. 

e-DMA Gida: Airearen inguruko izapideen eskaera

 

 

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Instalazio baten titularrak organo eskudunaren aurrean egiazta badezake teknika erabilgarri onenak erabiltzen ari dela (TEO), muga-balio hauek betetzetik salbuetsi ahal izango da:

  • 4.3.a) Emisio-barreiatuen balioak, organo eskudunari frogatu ahal bazaio balio horiek ez direla egingarriak instalaziorako, ez teknikoki, ez ekonomikoki, eta, betiere, giza osasunerako edo ingurumenerako arrisku esanguratsurik espero ezin bada.
  • 4.3.b) 117/2003 Errege Dekretuaren II. eranskinean zehazten diren balioak, modu konfinatuan egin ezin diren jardueretarako, betiere eranskin horretan berariaz aipatzen bada aukera hori. Kasu horretan, emisioak murrizteko sistema bat ezarri beharko da, III. eranskinean adierazitakoaren arabera, salbu eta organo eskudunaren aurrean frogatu ahal bada aukera hori ez dela egingarria, ez teknikoki, ez ekonomikoki.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk