Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Errekuntza-instalazio ertainak (EIE)

1042/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Errekuntza instalazio ertainetatik atmosferara zenbait agente kutsatzaileen isurtzea mugatzeari buruzkoa, eta Airearen kalitatearen eta atmosferaren babesaren azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzeari buruzkoa.

Errekuntza-instalazioa: gailu tekniko bat (edozein: galdarak, motorrak, turbinak), non erregaiak oxidatzen diren, sortzen den beroa erabiltzearren.

Errekuntza-instalazio ertaina: potentzia termiko izendatua 1 MW-koa edo handiagoa eta 50 MW baino gutxiagoko errekuntza-instalazioa da, darabilen erregaia darabilela ere.

Errekuntza-instalazio ertaina berria dela jotzen da baldin eta 2018-12-20az geroztik jarri bazen funtzionamenduan. Lehenago paratu bazen funtzionamenduan, lehenagokoa da.

Errekuntza-instalazio ertain berrien konbinazioak ere errekuntza-instalazio ertainak dira, baldin eta, darabilten erregaia darabiltela ere, potentzia termiko izendatua, guztira, 50 MW-koa edo handiagoa badaukate; non eta ez diren errekuntza-instalazio handiak (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan daude arauturik, V. kapituluan).

Errekuntza-instalazio ertain berri biren edo gehiagoren konbinazioa errekuntza-instalazio ertain bakartzat joko da, eta, instalazioaren potentzia termiko izendatu osoa kalkulatzeko, potentzia termiko nominal guztien arteko batuketa egingo da, baldin eta:

  1. Errekuntza-instalazioen hondar-gasak tximinia bakar batetik kanporatzen badira, edo
  2. agintari eskumendunak uste badu, faktore teknikoak eta ekonomikoak aintzat hartuta, errekuntza-instalazio horien hondar-gasak tximinia bakar batetik erauz daitezkeela.

Hona hemen, zerrenda batean bilduta, zein errekuntza-instalaziotan ez den aplikatzen errekuntza-instalazio ertainetarako araudia (1042/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa):

  1. IV. kapituluan edo V. kapituluan arauturik dauden errekuntza-instalazioak (Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industria-emisioak arautzeko Erregelamendua).
  2. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko irailaren 14ko 2016/1628 zk.dun Erregelamenduan (EB) arauturik dauden errekuntza-instalazioak. Erregelamendu horretan dator zer baldintza bete behar diren gas eta partikula kutsatzaileen emisio-mugei dagokienez eta errepidekoak ez diren makina mugikorretan instalatzen diren barne-errekuntzako motorren mota-homologazioari dagokionez; eta haren arabera daude aldaturik 1024/2012 (EB) eta 167/2013 (EB) Erregelamenduak eta orobat dago aldaturik eta indargabeturik 97/68/EE zuzentaraua.
  3. Nekazaritzako ustiategietan dauden errekuntza-instalazioak, baldin eta potentzia termiko izendatua 5MW-koa edo baxuagoa badaukate eta, erregaitarako, oilategi-hegaztien zirin eraldatu gabea soilik badarabilte. Ikus Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2009ko urriaren 21eko 1069/2009 Erregelamenduko (EE) 9.a) artikulua. Erregelamendu horretan dator zer arau sanitario diren aplikagarri animalia-arloko azpiproduktuetan eta gizakiok jateko ez diren produktu eratorrietan, eta hark indargabetu zuen 1774/2002 Erregelamendua (EE) (azpiproduktu animalezkoen erregelamendua).
  4. Errekuntzatik sortutako gasezko produktuak darabiltzate objektuak edo materialak zuzenean berotzeko, lehortzeko edo beste edonola tratatzeko.
  5. Lan-lekuetako baldintzak berotzearren, errekuntzatik sortutako gasezko produktuak darabiltzate barne-espazio batzuk gasez berotzeko.
  6. Bi-errekuntza egiteko instalazioak: industria-prozesuetako errekuntzaren hondar-gasak errekuntza erabiliz garbitzeko erabiltzen dira, baina ez dira errekuntza-instalazio autonomo gisa ustiatzen.
  7. Ibilgailu, ontzi edo aire-ontzi bat propultsatzeko erabiltzen den edozein gailu tekniko.
  8. Gas-turbinak eta gas- eta gasolio-motorrak, itsasoko plataformetan erabiltzen direnean.
  9. Cracking katalitikorako katalizatzaileetako erregenerazio-instalazioak.
  10. Hidrogeno-sulfuroa sufre bihurtzeko instalazioak.
  11. Industria kimikoan erabiltzen diren erreaktoreak.
  12. Koke-bateria duten labeak.
  13. Labe garaietako berreskuratzaileak.
  14. Errausketa-labeak.
  15. Birfindegietako erregaia erretzen duten errekuntza-instalazioak. Erregai hori bere soilean erre dezakete, edo petrolio- eta gas-findegietan energia ekoizteko beste erregai batzuekin batera.
  16. Orea ekoizteko instalazioetan, berreskuratze-galdarak.
  17. Errekuntza-instalazio ertainei buruzko ikerketa-jarduerak, garapen-jarduerak edo saiakerak.

Lehenagoko errekuntza-instalazio ertaina: 2018ko abenduaren 20an baino lehenago martxan jarri zen errekuntza-instalazio ertaina; edo baimena 2017ko abenduaren 19an baino lehenago eman eta, beranduenera ere, 2018ko abenduaren 20an martxan jarri zena.

Errekuntza-instalazio ertain berria:

  1. Lehenagokoa ez dena.
  2. Lehenagokoa izandako errekuntza-instalazio ertain bat BERRITZAT hartuko da honako aldaketaren bat egiten bada:

a. Erregai-mota aldatzea.

b. Erregailu eta errekuntza-ganbara aldatzea.

c. Handiagotzea. Instalazioaren potentzia termiko izendatuaren tartea aldatzen duten handiagotze guztiak. Potentzia-tarteak honako hiru hauek dira: ≥1 MWt - 5 MWt; ≥5 MWt - 20 MWt y ≥20 MWt - 50 MWt.

d. Beste aldaketa batzuk: Aldaketa izan bada instalazioaren funtsezko berriztatze bat, organo eskudunak aztertuko du aldaketa horren ondorioz errakuntza-instalazio ertain hori berritzat hartu behar den.

Atmosfera kutsa dezaketen jardueren araudian (AKDJ) edota, aplikagarria denean, kutsaduraren prebentziorako eta kontrol integraturako araudian ezarritako obligazioaz gain, honako hauek:

  • Erregistratu egin behar da, 1042/2017 Errege Dekretuan datozen epeetan.
  • Emisioak emisioen gehieneko balioak ez gainditu: 1042/2017 Errege Dekretuan datoz, eta hango epeetan eta hango irizpideen arabera beharko ditu bete.

Gainera, errekuntza-instalazio ertainaren titularrak baditu beste betebehar batzuk ere:

1.     Kutsatzaile-emisioen kontrolak egitea: CO, NOx, SO2 eta 1042/2017 Errege Dekretuan zehazturik dauden partikulak. AKDJko jarraibide teknikoen arabera egin behar dira kontrol horiek, eta 1042/2017 Errege Dekretuko metodoak erabiliz eta han jartzen duen bezain sarri.

2.     Errekuntza-instalazio ertainak erregai bat baino gehiago badarabil, begiratu beharko da zer erregaik edo erregai-nahasketak sortzen bide duen emisio-mailarik handiena eta hura erretzen den bitartean egin isurketen jarraipena, funtzionamendu-baldintza normalak erakusteko bezain denbora luzean.

3.     Jarraipenaren emaitza guztiak erregistro batean jaso behar ditu, emisio-mugak betetzen ote diren egiaztatzeko moduan. 1042/2017 Errege Dekretuaren IV. eranskinaren 2. zatian datoz muga horiek.

4.     Errekuntza-instalazio ertainak baliteke emisioak murrizteko gailu sekundarioak behar izatea emisio-mugak betetzeko; hala bada, erregistro bat eraman behar du, edo behar beste informazio jasota eduki, erakusteko gailu horiek benetan eta etenik gabe ari direla lanean; eta baita matxuren historikoa ere, matxurarik baldin bada.

5.     Agiri hauek jasota eduki:

  1. Agintari eskudunaren baimena edo erregistroaren erakustagiria, eta, beharrezkoa bada, haren bertsio eguneratua eta loturik daraman informazioa.
  2. Jarraipenaren emaitzak eta 1etik 4ra bitarteko ataletan aipatzen den informazioa.
  3. Aplikagarria baldin bada, funtzionamendu-orduen historikoa, 1042/2017 Errege Dekretuko 6. artikuluko 6. eta 7. ataletan jartzen duen moduan.
  4. Instalakuntzan erabilitako erregai-moten eta -kopuruen historikoa, baita gailuetan izan den edozein funtzionamendu-huts edo matxurarena ere.
  5. Ados ez guztien eta hartutako neurrien historikoa, 7. atalean jartzen duen moduan.

Lehen paragrafoko b-tik e-ra bitarteko letretan aipatutako datuak eta informazioa hamar urtez eduki behar dira gordeta.

6.     Aurretiaz eskatzen badu, aginte eskudunari helaraztea 5. atalean zehazturik dauden datuak eta informazioa, alferrik berandutu gabe. Errege-dekretuaren eskakizunak betetzen ote diren ikuskatzeko egin dezake eskari hori. Eta inork 5. ataleko datuak edo informazioa eskuratzeko nahia adierazten badu, orduan ere aginte eskudunak eskari hori egingo du.

7.     Ez baldin badira betetzen II. edo III. eranskinetan zehazturik dauden emisio-mugak, egoera lehenbailehen taxutzeko hartu beharreko neurriak hartu beharko ditu, baina horrek ez du eragozten 1042/2017 Errege Dekretuko 8. artikuluan eskatzen diren neurriak ere ezarri beharra.

8.     Bai urraketen berri bai bidezko mugetara itzultzeko neurrien berri agintari eskudunari ematea, eta baita ahal dela horrelakorik berriro gerta ez dadin hartu diren neurrien berri ere, halakorik hartu bada behintzat. Autonomia-erkidegoko agintari eskudunak izango du arauturik jakinarazpen horien zer-nolakoa, maiztasuna eta formatua, eta horrelaxe egin beharko da.

9.     Aginte eskudunari behar duen laguntza guztia eskaintzea, dela edozein ikusketa edo bertatik bertarako bisita egiteko, edo dela laginak hartzeko eta behar duen informazioa biltzeko, betiere errege-dekretu hau betetze aldera egin behar duen lana egin dezan.

10.  Errekuntza-instalazio ertainak martxan jartzeko denbora-tarteak eta instalazioon geldialdiak ahalik eta laburrenak izan daitezen zaintzea.

11.  Instalakuntzan inolako aldaketarik egin bada eta gerta badaiteke emisio-muga horietan eraginik izatea, aginte eskudunari aldaketaren berri ematea.

Halakoetan, instalazioa baimena dutenetakoa bada, baimena eguneratu egingo du aginte eskudunak; eta, jakinarazi beharrekoa bada, erregistroa du eguneratuko.

Errekuntza-instalazio ertaina (EIE) berria bada, alegia, 2018-12-20 ondotik badago martxan, titularrak erregistroan inskriba dadin eskatu behar du, jarduera hori atmosfera kutsa dezaketen jardueren (AKDJ) araudiaren esparruan edo kutsaduraren prebentzio eta kontrol integraturako (IPPC) araudiaren esparruan legeztatu behar duenean.

EIE lehenagokoa bada, hau da, 2018-12-20 baino lehenagotik badago martxan, potentzia termiko izendatuaren araberakoa da gehienezko epea: ≥5 MWt –koa bada beranduenez, 2024ko urtarrilean egon behar da erregistroan, eta 1 eta 5 MWt artekoa bada 2029ko urtarrilean.

Horrez gain, eskaerak epe horiek aurretik bidali behar dira: baimena behar duten instalazioek 9 hilabete eta jakinarazpena behar dutenek hilabete bateko aurrerapenez eskatu behar dute. Beraz, aurreko baldintza guztiak bilduta epeak honela antolatu ditugu: EIEk dituzten instalazioen titularrek honako epe hauetan eskatu behar dute plantaren EIE GUZTIAK inskribatzeko

INSTALAZIOAK

EIE berri bat, gutxienez, ezarri(ko) du

Lehenagoko EIEa(k) d(it)u.

Honako izapide hau behar du

EIEren potentzia termiko izendatua ≥ 1 MWt

Instalazioaren EIE guztiak 1 – 5 MWt artekoa(k) d(ir)a

Instalazioak > 5 MWt-eko EIE bat, gutxienez, du

 

AKDJ jakinarazpena

 

AKDJ jakinarazpena egin behar du.

2028ko abenduaren 1a baino lehenago

2023ko abenduaren 1a baino lehenago (0201 eta 0202 kodeak)

Autorización APCA

EIE sartzeko baimenaren aldaketa edo baimena bera eskatzean

2028ko apirilaren 1a baino lehenago

2023ko apirilaren 1a baino lehenago

Autorización ambiental integrada (AAI)

Instalazioaren AKDJ (baimena edo jakinarazpena) edo IPPC izapidetzearekin batera bidali behar duzue errekuntza-instalazio ertaina erregistratzeko eskabidea. EAEko errekuntza instalazio ertainaeko erregistroan izena-emateko edo inskripzioa aldatzeko formularioaren informazioa bidali behar da AKDJ edo IPPC izapide horietan erregistratzeko eskatzeko.

Emisio-mugetan edo kontrolatu beharreko kutsa-gaietan eragina duten aldaketak jakinarazi behar dituzu. Jakinarazi beharreko beste aldaketa batzuk: funtzionamendu-denboran gertatzen direnak, baldin eta 6.6 edo 6.7 artikuluko salbuespenak aplikatzeko orduan aldaketarik badakarte.

Erregaia baldin baduzue aldatu, edo erregai-mota edo kuota, edo funtzionamendu-denbora (salbuespenen aplikagarritasuna barne), edo egin beharreko emisio-kontroletan edo emisio-mugetan eragina duen beste zerbait, aldaketok jakinarazteko, atzera berriz bete EIE inskribatzeko/aldatzeko eskabidea, eta ez ahaztu EIEren erregistro-kodea adieraztea eta aldaketa ere azaltzea, labur-labur.

Eskabide hori erantsi behar da baimena (AKDJ zein IPPC) edo AKDJ jakinarazpena aldatzeko eskaeran.

Zuen EIE erregistrotik ezabatu nahi baduzue, AKDJ jakinarazpenaren aldaketa tramitatu behar duzue, edo AKDJ edo IPPC baimenarena; eta ez ahaztu EIEren kodea adieraztea berariaz.

EIEren titularren ardura da mugak betetzeko egin beharreko egokitzapenak egitea. Emisio-mugak 1042/2017 Errege Dekretuko II. eranskinean datoz zehaztuta, eta data hauetatik aurrera dira derrigorrezkoak:

Errekuntza-instalazio ertainak

Potentzia termiko izendatua:

1 MW eta 5 artean

Potentzia termiko izendatua:

> 5 MW

BERRIAK (2018-12-20 ondoren jarriak martxan)

Funtzionatzen hasten direnetik.

LEHENAGOKOAK (2018-12-20 baino lehenagotik martxan)

2030-01-01etik aurrera

2025-01-01etik aurrera

Aldian-aldian, ingurumen-arloko lankidetza-erakundeek (ILE) emisio-kontrol batzuk egingo dituzte, mugak betetzen diren ikusteko. Kontrol horien emaitzak erakunde eskudunari jakinarazten zaizkio, hark AKDJn eta IPPCn ezarrita duen moduan. Akatsik atzematen badute, titularraren ardura izango da zuzentzea, 278/2011 Dekretuko 28. artikuluan jartzen duen moduan edo, halakorik badu, AKDJ edo IPPC baimenean zehazturik duen moduan.

1042/2017 EDko bigarren eranskinean  dator kutsa-gaien zerrenda. Zure instalazioari eta darabilzun erregaiari dagozkionak behar dira aldian aldian kontrolatu; eta, gainera, karbono monoxidoa (CO).

Errekuntza-instalazio ertaina inskribatzen duzunetik, hurrengo lau hilabeteetan egin beharko dituzu lehenengo neurketak.

Txostenak noiz “indarrean”: Txostenak “indarrean” egoteko, eta, horrenbestez, lehen neurketa modura balio izateko, instalazioak eginak behar ditu izan emisio-kontrolak eta erakusteko moduan behar ditu eduki ILEen txostenak (1042/2017 EDren arabera neurtu beharreko kutsa-gaiei buruzkoak), eta ezin dute izan hurrengo taulan zehazturiko maiztasuna baino lehenagokoak. Egiaztatu behar da, edonola ere, ez soilik neurtu direla neurtu beharreko kutsa-gai guztiak; baita emisio-mugak bete direla ere, 1042/2017 Errege Dekretuaren irizpideen arabera.

Lehen neurketa horiek egin ondoren, isurketen jarraipena egingo da gero. Taula honetan maiztasunak:

Potentzia (MWt)

Emisio-kontrolak zer maiz:

6.6 edo 6.7. artikuluetako salbuespenik baldin bada

1 – 20.

1/3 urte

1/3·N urte

> 20

1/1 urte

1/1·N urte

1- 50

Etenik gabe neurtzeko eska dezake aginte eskudunak

N: (N= urtean zenbat ordu funtzionatzen duen batez besteko handiena) ILEek egin behar dituzten kontrolak, indarrean dauden baldintza teknikoak betez. Isurketen emaitzak garaiz eta zuzen jakinarazi behar zaizkio erakunde eskudunari. Administrazio-araubide bakoitzean begiratu behar zer den hori: AKDJn edo IPPCn.

Azken aldaketako data: