Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

1/2013 DEKRETUA, urtarrilaren 8koa, konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 378
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 2013/01/08
  • Argitaratze-data: 2013/01/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa; Industria

Testu legala

Urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuak, jarduera jakin batzuetan disolbatzaileen erabileraren ondorioz konposatu organiko hegazkorren emisioak mugatzen dituenak, 1999/13/EE Zuzentaraua, 1999ko martxoaren 11koa, Espainiako zuzenbidera aldatu du. Dekretuaren helburua da konposatu organiko hegazkorren emisioek ingurumenean eta pertsonen osasunean zuzenean nahiz zeharka dituzten ondorioak eragoztea edo, hori ezinezkoa balitz, ondoriook murriztea.

Aipatutako urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuak, batetik, administrazioaren esku-hartzea arautzen du, bere aplikazio eremuan dauden jarduerei dagokienez. Bestalde, xedatzen du kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen aplikazio-eremuan dauden instalazioen kasuan, bertan ezarritako betekizun eta betebeharrak sartu behar direla ingurumen baimenetan, eta uztailaren 1eko 16/2002 Legearen mende ez dauden instalazioen berri eman behar zaiola organo eskudunari, hark erregistra eta kontrola ditzan.

Bestetik, bere aplikazio-eremuan dauden instalazioen betebehar eta betekizunen artean, titularrek, gutxienez urtean behin, ezarri zaizkien betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko behar dituen datuak eman beharko dizkiote ingurumenaren alorreko eskumenak esleituta dauzkan sailari.

Dekretu honek mekanismo bat finkatu nahi du, urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuak eragiten dien instalazioak jakinarazteko, erregistratzeko eta kontrolatzeko asmoz, eta titularrek, urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuan ezarritako betebeharrak bete dituzten edo ez egiaztatzeko, organo eskudunari urtero eman behar dizkioten datuak eta prozedura finkatzeko asmoz.

Hori guztia dela-eta, lehen bi artikuluek dekretuaren xedea eta horren aplikazio eremua. 3. artikuluak instalazio hauek 183/2012 Dekretua, irailaren 25ekoa, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko denak sortzen duen ingurumenaren gain eragina duten instalazioen euskal autonomia erkidegoko Erregistroan erregistratzeari buruz hitz egiten du.

  1. artikuluak bere aplikazio-eremuaren barruko instalazio guztiak Erregistro horretan ofizioz inskribatzen direla esaten du. 5. artikuluak, bere aldetik, arautzen du IPPCaren mende ez dauden instalazioen 117/2003 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan ezarri zen jakinarazpena balioduna izan dadin bete behar den prozedura arautzen du. Horretarako, instalazioen titularrek eskaera-orri bat bete behar dute, hain zuzen ere ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan eskura daitekeena. Eskaera-orriarekin batera, memoria egokiak aurkeztu behar dira, egotekotan.

    Ondoren, dekretuak erregistroaren instalazioen titularrek beren instalazioak erregistroaren mende izateak dakarzkien betebeharrak jasotzen ditu. Instalazioen aldaketetarako aplikatu beharreko araubidea eta izena ematea bertan behera uztea (betiere ingurumen organoak egin behar duena).

  1. artikuluan, dekretu honen mende eta behar bezala inskribatuta dauden instalazioen titularrek urtero aurkeztu behar dituzten dokumentuak aipatzen dira. Agiri horiek ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo diren edukiak bete behar dituzte. 10. artikuluan, emisioak kontrolatzeko baldintzak jasotzen dira.

    Azkenik, bi xedapen iragankor daude, egun dauden instalazioen araubidea zehazteko: IPPCaren mende daudenak eta gainerakoak bereizten dira, eta azken xedapena ere badago.

    Dekretu honek aurreikusten dituen izapide guztiak elektronikoki egin beharko dira, 183/2012 Dekretua, irailaren 25ekoa, xedatzen duen arabera.

    Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 8an egindako batzarrean eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau

  1. Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan esku-hartze administratiboko araubidea garatzea, urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuan aurreikusitako moduan (117/2003 Errege Dekretua, Jarduera jakin batzuetan disolbatzaileen erabileraren ondorioz konposatu organiko hegazkorren emisioak mugatzen dituena).

  2. Dekretu honen helburua dagokien jardueretatik datozen konposatu organiko hegazkorren emisioak kudeatzean eta kontrolatzean eraginkortasunik handiena lortzea da.

  3. Era berean, Dekretu honek ezarriko ditu 117/2003 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaren barruan dauden instalazioek atmosferara igortzen dituzten konposatu organiko hegazkorrak kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko bete behar diren betekizunak.

Dekretu honen aplikazio eremuaren barruan sartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan dauden instalazioak edozein unitate tekniko finko jotzen da instalaziotzat, bertan jarduera industrial bat edo gehiago egiten badira, urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuaren I. eranskinean aipatzen direnen artekoak, baita bestelako jarduerak ere, aurretik aipatutako jarduerekin zuzeneko zerikusia baldin badute, eta leku horretan egiten diren jarduerekin zerikusi teknikorik badaukate eta errege-dekretu horretako II. eranskinean jarduera dela-eta disolbatzailea kontsumitzeko ezarritako mugak gaindituz egiten badira.

Dekretu honen aplikazio eremuko instalazioak erregistratu egingo dira ingurumenean eragina duten jardueren EAEko erregistroan, dagokion atalean. Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuaren bitartez sortu zen erregistro hori (183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzeko dena).

  1. Kutsaduraren prebentzio eta kontrol Bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen ingurumen baimen bateratuaren mende dauden instalazioek ofizioz emango dute izena, lege horretan ezarritako baimenaren esparruan.

  2. Aurreko paragrafoan sartzen ez diren instalazioak, berriz, titularrek ingurumenaren alorreko eskumenak esleituta dauzkan sailari jakinarazi ondoren inskribatuko dira, 117/2003 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, eta hurrengo artikuluan ezarritako prozedura betez.

  1. Dekretu honen barruan sartzen diren eta ingurumen baimen bateratuaren mende ez dauden instalazioen titularrek instalazioa funtzionatzen hasi baino lehen eman beharko dute haren berri.

  2. Jakinarazpenarekin batera, txosten teknikoa aurkeztuko da, ingurumen-organoak prestatutako ereduen arabera egina.

  3. Instalazioen jakinarazpena bitarteko elektronikoz egingo da, Ingurumen Adierazpen elektronikoaren bidez (e-DMA S Eskabidea), irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

  4. Jakinarazpenak ez baditu betekizunak betetzen edo ez bazaio behar den dokumentazioa eransten, interesdunari aginduko zaio gehienez hamar eguneko epean akatsa zuzendu dezala edo nahitaezko dokumentazioa aurkeztu dezala; hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela joko da. Era berean, interesdunengandik beharrezkotzat jotzen den informazioa eskuratu ahal izango da, eta beharrezkotzat jotzen diren egiaztapen guztiak egin.

  1. Dekretu honetan aipatzen diren instalazioen titularrek 117/2003 Errege Dekretutik ondorioztatutako betebeharrak bete behar dituzte, eta zehazki, dekretu honetan garatzen den kontrol eta jarraipen betebeharra.

  2. Instalazioan edo jardueran aldaketarik gertatzen bada eta erregistroaren idazpenetan ageri diren datuetan eraginik badu, instalazioaren titularrak erregistroaren organo arduradunari jakinarazi beharko dio, aldaketa gertatzen den unean bertan. Beren-beregi eskatzen zaion informazioa eman beharko du.

  3. Instalazio horien titularrek ingurumenaren alorreko eskumenak esleituta dauzkan sailaren eskura jartzeko moduan eduki beharko dituzte dekretu honetako 9.1 artikuluan aipatutako dokumentuak egiteko erabili diren fakturak, albaranak, segurtasun fitxak, txostenak, disolbatzaileen sarrerak eta irteerak kalkulatzeko erabili diren datuen egiaztagiriak eta kontsumoei buruzko gainerako egiaztagiriak edo bestelako partidak.

  1. Instalazio bateko ekoizpena areagotzen edo aldatzen bada eta horren ondorioz instalazioa 117/2003 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan lehen aldiz sartzen bada, aurreikusitako mailak lortzeagatik edo dekretuak arautzen dituen prozesuetan sartu berri izanagatik, instalazioaren berri eman beharko da, arau honetako 5. artikuluan aurreikusitako prozedurarekin bat etorriz.

  2. Urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuaren definizioen 2. artikuluan azaldutakoaren arabera funtsezko aldaketaren bat duten instalazioen kasuan, titularrak, jakinarazpena egiteko, dekretu honen 5. artikuluan ezarritakoari jarraituko dio. Aldaketa hori izan duen instalazioaren zatia instalazio berritzat joko da, salbu eta aipatutako Errege Dekretuaren 3. artikuluaren azken paragrafoan deskribatutako egoera gertatzen bada.

  1. Inskripzioa kasu hauetan indargabetuko da:

    1. Jarduera bertan behera uzteagatik edota instalazioa ixteagatik.

    2. Emandako ingurumen-baimen bateratua iraungitzegatik.

    3. Alta ematea ekarri zuten inguruabarrak desagertzeagatik.

    4. Jarduerarekin jarraitzea, fisikoki nahiz juridikoki, behin betiko galarazten duen beste edozein arrazoirengatik.

  2. Inskripzioa ezabatzeko, organo eskudunak berariazko ebazpena emango du. Nolanahi ere, instalazioen titularrak dioena entzun beharko da, aldez aurretik. Inskripzioa indargabetzeko erabakia jasotzen duen ebazpena jakinarazi egingo zaio, beti.

  1. Urtero, martxoaren 31 baino lehen, erregistroan izena emanda dauden instalazioen titularrek ingurumenaren alorreko eskumenak esleituta dauzkan sailari bidaliko diote instalazioan egiten diren 117/2003 Errege Dekretuaren I. eranskineko jarduera bakoitzeko aurreko urte naturaleko datuekin sortutako honako dokumentazio hau, eta egoitza elektronikoan eskuragarri dauden argibideak jarraituz:

    1. Jarduera bakoitzeko urteko disolbatzaileen kontsumoaren taula.

    2. Disolbatzaileen kudeaketa-plana(k) edota Gutxitze-sistema(k).

    3. Datuak azaltzeko memoria.

  2. Urte jakin batean, inskribatutako instalazioaren disolbatzaileen kontsumoa urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuaren II. eranskineko atalasea baino txikiagoa izan bada, instalazioak organo eskudunari bidaliko dio urteko disolbatzaileen kontsumoaren taula.

  3. Ziurtagiri egokiak eta jarraipena egiteko behar diren datuak bitarteko elektronikoz aurkeztuko dira, Ingurumen Adierazpen elektronikoaren bidez, e-DMA jakinarazpena, urteroko martxoaren 31 baino lehen, hala ezarrita baitago irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan.

  1. Hondakin-gasen emisioen kontrolak kutsadura atmosferiko eremuan jarduteko I eta II. mailan erregistratutako Ingurumen Lankidetzako Erakunde batek egingo ditu, 212/2012 Dekretua, urriaren 16koa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen denaren arabera, eta organo eskudunaren abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen eremuan sortutako instrukzio teknikoetan ezarritako baldintzak beteko dira.

  2. Hondakin-gasen emisioen kontrolak egiteko maiztasuna, kasuaren arabera, atmosfera babesteko araudiaren arabera ezarritakoa edo ingurumen-baimen bateratuan ezarritakoa izango da, edo gutxienez bost urtean behin egingo da. Aitzitik, organo eskudunak 117/2003 Errege Dekretuaren helburuak betetzeko asmoz, era justifikatuan, berak egoki deritzen maiztasunarekin eta irismenarekin neurketak egiteko agindu dezake.

  3. IKE txostena aurkeztu beharko da 9.1 artikuluko dokumentazioarekin bat. Txosten horretan, hondakin-gasetan konposatu organiko hegazkorren emisioen neurketen emaitzak agertu behar dira.

Lehenengoa. Existitzen diren eta ingurumen baimen bateratuaren mende dauden instalazioak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen mende dauden eta dekretu hau indarrean sartu aurretik ingurumen baimen bateratua eskuratu duten instalazioak ofizioz inskribatuko dira konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen EAEko Erregistroan (16/2002 Legea, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzkoa). Ondorio horietarako, dekretu honetako 9.1 artikuluan aipatutako dokumentuarekin batera (2013ko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharrekoa), 5.2 artikuluan aipatzen den dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute, baldin eta ingurumen baimen bateratua izapidetzean bidali ez badute.

Bigarrena. Existitzen diren eta jakinarazpen betebeharra duten instalazioak.

  1. Urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko ondorioetarako erregistratzeko eta kontrolatzeko bidaltzen diren jarduera jakinarazpenak, Dekretu hau indarrean sartu baino lehen jasotzen badira, bertan araututako erregistroan inskribatuko dira, ofizioz.

  2. Jakinarazi ez diren eta existitzen diren instalazioak bi hilabeteko epean jakinarazi beharko dira, dekretu hau indarrean sartzen den unetik aurrera zenbatuta. Horretarako, jakinarazpenarekin batera (e-DMA eskabidea) 5.2 artikuluan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu behar da.

Dekretu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko urtarrilaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik