Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Enplegatu publikoak: bateragarritasunak

EAEko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako langileen bateragarritasunak

EAEko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoek indarrean dagoen arautegiarekin bat etorriz bigarren jarduera publiko edo pribatu bat egiteko baimena eskatzeko jarraitu behar den prozedurari buruzko informazioa.

  

Informazioa eta kontsultak

(EAEko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako langileak)

 

Gardentasunaren adierazlea

 

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 8.1 g) artikuluarekin bat etorriz, EAEko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoen bateragarritasuna baimentzeko edo aitortzeko ebazpenak argitaratu egiten dira.

Jarduera baimenduak dituzten EAEko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoak

> Jarduera baimenduak dituzten EAEko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoak XLSX   (50,04 KB), CSV   (77 KB) (2024/01/24)

Beste langileen bateragarritasun baimenak (leiho berri batean irekitzen da)

Prozedura eta zehapen-araubidea

 

Aplikatu beharreko araudia

 

Prozedura

Herri Administrazio eta Justizia Saileko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza da EAEko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoek, beraiek edo ordezkapen bidez, bigarren lanpostu, kargu edo jarduera publiko edo pribatu batean aritzeko aurkezten dituzten eskaerak izapidetzeko eskumena duen organoa. Eskaera horiek ebazteko eskumena, berriz, sail bakoitzeko titularrarena da.

  • Eskaera aurkezteko epea: bigarren jardueran hasi aurretik aurkeztu behar dute eskaera interesdunek.
  • Sektore publikoan bigarren jarduera batean aritzeko bateragarritasun-baimenak ebazteko epea: 4 hilabete
  • Jarduera pribatuetarako bateragarritasuna aitortzeko eskaerak ebazteko epea: 3 hilabete
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioa: baieslea
  • Errekurtsoak: berraztertzekoa edo administrazioarekiko auzietakoa

 

Eskabidea

 

Diziplina-erregimena

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 95.2 n) artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, falta oso astuntzat jotzen da bateraezintasunei buruzko arauak ez betetzea.

Apirilaren 30eko 598/1985 Errege Dekretuaren 7.1 k) artikuluak ezarritakoaren arabera, epeak edo prozedurako beste xedapenak bete gabe uztea besterik ez bada egiten, falta astuntzat joko da hori, betiere horrek ez badu eragiten bateraezintasun-egoera bat egotea.

Maiz egiten diren galderak

Zeinek eskatu behar du bateragarritasuna?

Enplegatu publiko guztiek: funtzionarioek, lan-kontratudunek nahiz estatutupekoek (bitarteko funtzionarioek, aldi baterako lan-kontratudunek eta behin-behineko langileek ere bai. Zuzendari- eta sailburuorde-mailako behin-behineko langileek, aldiz, ez dute eskatu behar).

 

Noiz eta nola eskatu behar da bateragarritasuna?

Beste jarduera publiko edo pribatu bat egiten hasi aurretik eskatu behar dute bateragarritasuna interesdunek.

 

Zenbat denbora dago bateragarritasun-eskaera ebazteko?

Hiru hilabete, eskaerari sarrera ematen zaionetik.

Hala ere, prozedura ebazteko "ezinbesteko" txostenak eskatzen direnean, hiru hilabete horiek etenda geratu eta epea luza daiteke, txostenak jaso arte.

 

Eta hiru hilabeteak pasata administrazioak ez badit erantzun?

Administrazio-isiltasuna aldekoa da horrelako kasuetan; hau da, ebazpen espresurik ematen ez bada, eskaera onartutzat ematen da.

Baina ez da halakorik gertatzen, administrazioa espresuki behartuta dagoelako ebazpena ematera eta ezarritako epean ematera, gainera.

 

Eta nik bigarren jarduera osagarri bat egiten badut bateragarritasunik eskatu gabe, zein izan daitezke ondorioak?

Bateragarritasun-gaietako arautegia ez betetzeak zehapena dakar: indarrean dagoen diziplina-erregimenaren araberako zehapena.

Falta oso astuntzat jotzen da arlo honetako arautegia ez betetzea, eta, falta astuntzat, berriz, bateragarritasuna eskatzeko aurreikusita dauden epeak ez betetzea.

 

Jarduera pribatuarekiko bateragarritasunari lotutako galdera ohikoenak

 

Administrazioan lanpostu bat badaukat, egin al dezaket beste jarduera pribatu bat?

 

Kasu hauetan bakarrik egin daitezke jarduera pribatuak:

  • Langileak lantokitzat duen sail, organismo edo erakundearekin lotura zuzenik ez dagoenean eta legeak ezartzen dituen gainontzeko baldintzak betetzen direnean.
  • Langilearen oinarrizko ordainsariaren % 30 gainditzen duen berariazko osagarri edo kontzeptu baliokiderik jasotzen ez denean, antzinatasuna alde batera utzita.

 

Jarduera publikoarekiko bateragarritasunari lotutako galdera ohikoenak

 

Zer jarduera publiko egin ditzaket?

53/1984 Legearen 3. artikuluan eta hurrengoetan daude jasota jarduera publiko bateragarriak. Honako hauek dira jarduera bateragarri nagusiak: unibertsitateko irakasle elkartua izatea, toki-korporazio bateko kide izatea (udal batekoa) eta ikerketa-jarduera ez-iraunkorrak edo administrazioko langileei ez dagozkien aholkularitza-lanak egitea.

 

Ez al dago inolako mugarik baimendutako bi jarduera publiko egiteko?

Bai, badaude mugak; hauek dira nagusienak: lanaldi- eta ordutegi-aldaketarik ez egotea bi lanpostu publikoetan, eta bietan jasotzen den ordainsariak ez gainditzea 53/1984 Legearen 7. artikuluak adierazten dituen muga hauek:

Bi lanpostu edo jarduerengatik jasotzen den zenbateko osoak, dedikazio arruntaren erregimenean kontatuta, ezin du gainditu jarduera nagusiaren zenbatekoari ehuneko hauek gehituta ematen duten kopurua:

  • A taldeko funtzionarioen edo maila baliokideko langileen kasuan, % 30.
  • B taldeko funtzionarioen edo maila baliokideko langileen kasuan, % 35.
  • C taldeko funtzionarioen edo maila baliokideko langileen kasuan, % 40.
  • D taldeko funtzionarioen edo maila baliokideko langileen kasuan, % 45.
  • E taldeko funtzionarioen edo maila baliokideko langileen kasuan, % 50.


 

Azken aldaketako data: