Egoitza elektronikoa

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen lan-poltsak

Lan-poltsa hauen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan aldi batean zerbitzuak betetzea.

Araudia

Kontaktua

  • Telefonoa: 945018525 / 945018582
  • Posta elektronikoa: provision-seleccion@euskadi.eus
  • Faxa: 945018611

Oharra: jasotako eta egindako deiak grabatuak izan daitezke.

Sarbidea

Online kontsultatu eta kudeatu dezakezu zure egoera lan-poltsetan. Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharko duzu:

Sartu lan-poltsetara

AyudaOhiko galderak

Informazio-oharrak

Funtzio Publikoko sailburuordearen maiatzaren 10ko 11/2019 Ebazpenaren bitartez, 2018an emandako zerbitzuak birbarematu ondoren, indarrean zeuden lan-poltsen zerrendak argitaratzeko xedatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzko Gobernu Kontseiluaren Akordioaren 26. artikuluari jarraituz.

Esandako Ebazpen horren aurka, hilabeteko epea eman zen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aginduen bitartez errekurtsoak ebatzi ondoren, lan-poltsen zerrendak argitaratzeari ekiten zaio.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko T.G.-M.K.ESKALA:INFORMAZIOAREN SISTEMAK-TEKNOLOGIA lan-poltsa zabaltzeko egindako hautaketa-prozesuak bukatu direnez –Funtzio Publikoaren sailburuordeak 2019ko irailaren 20an eman zuen 21/2019 Ebazpenaren bidez (PDF, 123 KB) (leiho berri batean irekitzen da)–, T.G.-M.K.ESKALA:INFORMAZIOAREN SISTEMAK-TEKNOLOGIA lan-poltsako prozesua gainditu duten hautagaiak lan-poltsan sartzeari ekin zaio.

Lan-poltsetarako atari berria

2019ko uztailaren 1etik aurrera zerbitzu berriak jarriko dira martxan Enplegu Publikoaren atarian, Administrazio Orokorreko, Justiziako eta Segurtasuneko lan-poltsetan dauden langileentzat.

Atari horretan erabilgarri egongo dira jarraian adierazten diren zerbitzuak, data horretatik aurrera ez baitira telefonoz edo posta elektronikoz emango.

  • Lan-poltsetan duzun hurrenkera simulatu, aurretik lanerako prest egoeran zenbat lagun dituzun jakiteko, zuk erabakitako lehenespenen eta hizkuntza-eskakizunaren arabera.
  • Ataritik zauden lan-poltsetako datu zehatzak eta eguneratuak ikusi ahal izatea: lan-poltsa bakoitzeko kide guztien egoera, lehenespenak, eta mugarritzeak.
  • Zauden lan-poltsa bakoitzean egin diren azkenengo kontratazioak kontsultatzea.

Era berean, uztailaren 1etik aurrera lan-poltsetako kideek “on line” egin ahal izango dituzte ondorengo gestioak:

  • Lehenespenak aldatu (zonaldeak, prestazioaren iraupena).
  • Egoera aldatu (lanerako prest edo aldi baterako baja)
  • Datu pertsonalak eta harremanetarako datuak eguneratu

2020. urtearen hasieratik, lan-poltsen erregulazio berriarekin, goian aipatutako gestioak Ataritik egin beharko dira derrigorrez.

Zer beharko duzu Atarira sartu ahal izateko?

Egoitza elektronikoan onartutako identifikazio elektronikorako baliabide bat eta sindura, BaK izan ezik. Lortzeko eta erabiltzeko erraza denez BakQ erabiltzea gomendatzen dizugu. Egoitza elektronikoan zehazten da lortzeko modua.

Noiz beharko duzu identifikazio elektronikoko baliabide bat?

Administrazio Orokorreko eta Justiziako lan-poltsen araubide berriek ezartzen dute beraien Organo kudeatzailearekin harremanak Atariaren bidez izan behar direla derrigorrez, eta ezin izango direla telefonoz edo posta elektronikoz egin lehen baliabide horien bidez egiten ziren izapideak. Hori dela eta, lehenbailehen identifikazio elektronikoko baliabide bat lortzea gomendatzen dizugu.

Era berean, aipatutako araudiak ezartzen du telefono mugikor bakarra eta helbide elektroniko bakarra emateko beharra.

2020. urtearen hasierako aurreikusita dagoen araudi berriaren indarrean sartzeak ekarriko du:

  • Lan-eskaintzak egiterakoan Atarian jasota dauden datuak soilik izango direla baliozkoak. Eskaintza jasoten den unean ezin izango da daturik aldatu.
  • Telefono zenbaki edo posta elektroniko bat baino gehiago egon ezkero lehendabiziko tokian agertzen dena erabiliko da.

Araudi berria indarrean sartu arte, ohiko bideak erabili ahal izango dituzu egoera (lanerako prest edo aldi baterako baja) eta lehenespenak (zonaldeak, lanaren iraupena) aldatzeko.

Ezarritako zerbitzu berriak (zauden lan-poltsetan egin diren azkenengo kontratazioak kontsultatzea, eta ezarritako lehenespenen eta hizkuntza eskakizunen arabera zure hurrenkera simulatzea), Enplegu Publikoaren Atariaren bidez soilik egongo dira eskuragarri.

Zer da BakQ?

  • Interneten identifikatu eta dokumentuak sinatu ahal izateko sistema da
  • Zertan datza?
  • Erabiltzailearen NAN/ANZarekin bat datorren identifikatzailea
  • Pasahitza
  • 16 posizio dituen koordenatuen jokua.
  • Sinadura elektronikoko beste baliabide batzuk baino errezagoa da:
  • Edozein gailu elektronikotik (ordenagailua, Tablet, teléfono mugikorra) eta Interneteko konexioa dagoen edozein tokitik erabil dezakezulako.
  • Ez duzulako ez Software-rik instalatu edo nabigatzailea konfiguratu beharrik izango.
  • Ez duzulako txartel-irakurgailurik beharko
  • Lege-balio osoa du eta guztiz segurua delako.
  • Doakoa delako.

Nola lor dezaket nire BakQ?

Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak

Lan-poltsak argitaratzeari ekin diogu, 2018an emandako zerbitzuak barematu ostean, Funtzio Publikoko sailburuordearen maiatzaren 10eko 11/2019 ebazpenean ezarritakoaren arabera (PDF, 75 KB) (leiho berri batean irekitzen da). Egunean zehar argitaratuko dira falta direnak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko zenbait lan-poltsa zabaltzeko egindako hautaketa-prozesuak bukatu direnez –Funtzio Publikoaren sailburuordeak 2019ko maiatzaren 13an eman zuen 16/2019 Ebazpenaren bidez (PDF, 109 KB) (leiho berri batean irekitzen da)bukatu ere–, ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN lan-poltsako prozesua gainditu duten langileak lan-poltsetan sartzeari ekin zaio.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Goi-mailako teknikarien Kidegoko Itsasontzi Makinetan Lizentziaturako Aukeraren lan-poltsa sortzeko eta langileak sartzeko den Funtzio Publikoko sailburuordearen apirilaren 23ko 10/2019 Ebazpena (PDF, 207 KB) (leiho berri batean irekitzen da) argitaratu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko zenbait lan-poltsa zabaltzeko egindako hautaketa-prozesuak bukatu direnez –Funtzio Publikoaren sailburuordeak 2019ko apirilaren 17an eman zuen 009/2019 Ebazpenaren (PDF, 126 KB) (leiho berri batean irekitzen da) bidez bukatu ere–, lan-poltsetako prozesua gainditu duten langileak lan-poltsetan sartzeari ekin zaio.

Hauek dira aldatu diren lan-poltsak:

  • ZUMARRAGAKO IBAIONDO HEZIKETA ZENTRUAREN HEZITZAILEAK
  • ESTATISTIKA IKUSKATZAILEAK
  • INKESTATZAILEAK

HEZKUNTZA SAILEKO, IBAIONDO ZENTROKO ETA JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO ZUZENDARITZAKO LANPOSTUEI LOTUTAKO ERABILTZEN DIREN LANPOLTSETAKO PERTSONEI ZUZENDUTAKO OHARRA. (DOCX, 56 KB)

ERABILIKO DIREN LAN-POLTSAK:

Kodea Lanpostua

A07EU

ADMINISTRAZIO-LAGUNTZAILEEN KIDEGOA

A08EU

MENPEKO LANGILEEN KIDEGOA

8310

SUKALDEKO LAGUNTZAILE GARBITZAILEA  

8315

ITSASONTZIA MANTENTZEKO OFIZIALA

700263

MANTENIMENDUKO TEKNIKARIA

700268

JANTOKI-SUKALDEKO ARDURADUNA

700291

SUKALDARIA

700300

PEOIA

700311

NEKAZARITZAKO PEOIA

799245

TALDE PSIKOSOZIALETAKO PSIKOLOGOA

799247

TALDE PSIKOSOZIALETAKO HEZITZAILEA

799248

TALDE PSIKOSOZIALETAKO GIZARTE LANGILEA

799328

IKUSTEGIKO LAGUNTZAILEA

799334

ZUMARRAGAKO IBAIONDO HEZIKETA-ZENTROKO PSIKOLOGOAK

799335

ZUMARRAGAKO IBAIONDO HEZIKETA-ZENTROKO KOORDINATZAILEAK

799336

ZUMARRAGAKO IBAIONDO HEZIKETA-ZENTROKO GIZARTE LANGILEAK

799337

ZUMARRAGAKO IBAIONDO HEZIKETA-ZENTROKO HEZITZAILEAK

Azken aldaketako data: