Webinar "Nazioartekotze-prozesua markaren ikuspegitik lantzeko gakoak"
Nazioartekotzea lortzeko marka-estrategiak
Esteban Zuluaga marketinean eta markaren nazioarteko kudeaketan aditua da, eta Italian, Black and Decker enpresaren Marketin Sailean, hasi zuen bere ibilbide profesionala. Ondoren, Vileda Iberica Taldeko Produktu Managerra izan zen, eta bertatik, garai hartan Espainiako multinazional nagusietako bat zen Chupa Chups enpresara egin zuen jauzi. Gaur egun Perfetti Van Melle Taldearen parte da enpresa hori. Chupa Chupsen, zortzi urtean egin zuen lan Estebanek. Lehenengo, International Brand Manager gisa eta, ondoren, New Products Development Manager moduan. Gaur egun, bere aholkularitza-enpresa propioa zuzentzen du, Marketing a la carta, eta bertatik, marketinaren inguruko orientazio estrategikoa eta marketin-ekintzen diseinu, exekuzio eta jarraipena eskaintzen die bere bezeroei.
Edukiak
Nazioartekotuta dauden enpresak produktiboagoak dira, enplegu gehiago sortzen dute eta gai dira etengabe zein modu jasangarrian hazteko. Lehiakortasun aktibo nagusitzat marka hartzen badute, gainera, desberdintzea eta euren kontsumitzaile eta bezeroak leialtzea lortuko dute, eta gehiago ez ezik, hobeto saltzea. Ekonomia global batean, aukera izatetik betebehar bihurtu da markarekin nazioartekotzea, eta horren mende egon daiteke enpresa askoren etorkizuna.
Premisa horretatik abiatuta eta Estrategia de marca para la internacionalizacion (Nazioartekotzea lortzeko marka-estrategia) izenburuarekin, nazioarteko marketinean aditu eta Foro de Marcas Renombradas Españolasen aholkulari den Esteban Zuluagak nazioartekotze-prozesuari markarekin ikuspegitik aurre egiteko gakoak azalduko ditu, merkatu desberdinen hautaketa eta horietara egokitzeko modua, marken arkitekturaren kudeaketa edo komunikazioaren ezinbesteko funtzioa aintzat hartuta.
Bertara joaten direnen iruzkinen bidalketa: v.puente@fiab.es
Bertara joaten direnen iruzkinen bidalketa: v.puente@fiab.es