San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, HAZI Fundazioaren bidez, biltzarraren hainbat jarduera paralelo antolatzen hartuko du parte. Jarduera horiek gure produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko bideratutakoak izango dira, urriaren 7an, asteartean, egingo den Dasta Artistikoa bezala.
2014ko urriaren 5etik 8ra bitartean San Sebastián Gastronomika - Euskadi Basque Country, Europa mailan berebiziko garrantzia duen ekitaldi gastronomikoaren beste edizio bat egingo da, Euskadiko kalitatezko elikagaiak ezagutzeko aukera emanez.
Eusko Jaurlaritza, alde batetik, euskal enpresa batzuen presentzia izango duen espazio bat koordinatzen ari da, eta, bestetik, kongresuaren aldi berean egingo diren hainbat jarduera antolatzen ari da, gure produktuak merkaturatzera eta sustatzera bideratuta, urriaren 7an, asteartean, 18:30etan, Kursaaleko 10. aretoan, egingo den Dasta Artistikoa bezala. Bertan, Arabako Errioxako ardoak, Arabako, Bizkaiko eta Getariako Txakolinak, Eusko Labela duen Sagardoa eta kalitatezko produktuak, Idiazabal Gazta, kontserbak eta Eusko Labela duten produktuak bezala, balioetsi egingo dira.
Aurten, herrialde gonbidatua Italia da.
