Nazioarteko Prestakuntza Komertzialerako VII. FIAB Programa
Inportatzaile-banatzaile kudeaketan ere sakonduko da edizio honetan, ezinbesteko pieza baita nazioarteko estrategia gauzatzeko
Gaur egungo krisiaren ingurunean, emaitzetan inpaktu handiko negozio-estrategia da nazioarteko salmenten garapena. Banaketa-kanal modernoak Espainiako nekazaritzako elikagaien esportazioetan duen gero eta garrantzi handiagoak kudeaketa komertzial espezializatua eskatzen du. Hori dela eta, inportatzaile-banatzaile kudeaketan ere sakonduko da edizio honetan, ezinbesteko pieza baita nazioarteko estrategia gauzatzeko.
Aurreko edizioetan, ondorengo enpresa hauetako profesionalek hartu dute parte, besteak beste: Aceites del Sur-Coosur, Nestlé España, Campofrío Food Group, Grupo Siro, Entrepinares, Haribo España, Chocolates Valor, Conservas Ortiz, Delaviuda Alimentación, Agrosevilla, eta Palacios Alimentación.
Lau prestakuntza-ikastaro, 2015eko otsailean, martxoan eta apirilean banatuta.
Prestakuntza programa osoan izena ematen duten enpresek %10eko deskontua edukiko dute programaren behin betiko kostuan, baina gehien interesatzen zaizkizuen moduluetan bakarrik ere eman daiteke izena.
Prestakuntza profesionaleko ikastaro honek TRIPARTITA FUNDAZIOAREN diru laguntza eduki dezake.
