Departamento de Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca

Mintegia: "Nekazaritza-elikagaiak nazioartekotzeko aukera berriak, kanpoan ezartzea eta sustapen programak"

Ekitaldi-deskribapena

Mintegi hau enpresei nazioarteko merkatuetan esportazioak finkatzen laguntzeko estrategiak ezartzeko antolatu da, EBn nekazaritza-elikagaiak sustatzeko politikaren kasuan, sektoreko elkarte eta horiei atxikitako enpresentzat DG AGRIren bitartez finantzaketa-iturri berriak eskuratzeko zabaldutako aukera.

Egitaraua

10:00-10:30 Jardunaldiaren atarikoa: MAGRAMA, FIAB eta DG AGRI, Europako Batzordea.

10:30-11:00 Nekazaritza-elikagai enpresak kanpoan ezartzeko tresnak: Ana Cebrian andrea, COFIDESeko Merkataritza eta Negozioaren Garapen Saileko zuzendariondokoa.

11:00-12:30 Nekazaritza produktuak barne merkatuan eta beste herrialdeetan sustatzeko eta horien gaineko informazioaren inguruko ekintzen erregelamendu berriaren lehentasunak: Diego Canga jauna, DG Agriko zuzendari nagusia, Europako Batzordea.

12:30-13:00 Eztabaida.

13:00-13:30 Kopa bat ardo, Espainiakoa.

Oharrak

1. CincoDias egunkariak 2015/06/11n argitaratutako La UE dará más financiación para la exportación en alimentación artikuluaren arabera, Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapen komisario Phil Hogan jaunak nekazaritza-elikagai enpresak esportatzeko merkatu berriak zabaltzeko kanpainetarako laguntzak handitzeko konpromisoa hartu zuen 2015eko FIAB-KREAB Food & Drink Summit-en azken edizioan. Are gehiago: artikulu horren arabera, komisarioak esan du %75eko kofinantzaketa komunitarioa egongo dela estatu kide bateko elkarte baten bitartez aurkeztutako sustapen kanpainetarako; gainera, %80raino handitu ahal izango da, “multiprograma” deitutakoen kasuan, edota %85eraino, merkatuen krisiari erantzuteko neurrien kasuan".

2. Antolatzaileak jakitun dira aldi berean izango direla, tamalez, mintegia eta "Feeding the World: berrikuntza, mundu iraunkor baten elikatzaile” ekintza. “Mintegiaren eguna aldatzen saiatu gara, baina ez da izan posible, parte-hartzaileen agendak bateratu ezin izanagatik”.

 

Informazio zehatza
Antolatzailea:
MAGRAMA, Europako Batzordea, COFIDES, Nekazaritza-elikagai kooperatibak eta FIAB
Ekitaldi-mota:
Kurtsoak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Iraupena (orduetan):
3:30
Ordutegia:
10:00etatik 13:30a arte
MAGRAMAren auditorioa
Paseo de la Infanta Isabel
MadridMadrid (España)
Izen-ematea
Izen-emate epea:
- 2015/09/11
Jarraibideak :

Bertan izatea egiaztatzeko, mezu elektroniko bat bidali m.yrazusta@fiab.es helbidera

Izen-emate epea: 2015eko irailaren 11ra arte

*Leku-kopuru mugatua, esparruaren edukiera dela eta.