Arabako Errioxako Oliba Olioaren V Jaia
Oion, Lantziego eta Arabako Moreda
Arabako Errioxako Oliba Olioaren V Jaia martxoak 19, 26 eta 27an ospatuko da Oionen, Lantziegon eta Arabako Moredan.
Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendaria, Peli Manterola izan da Arabako Errioxako Oliba Olioaren Jaiaren aurkezpenean. Bertan, Arabako Errioxako Oliba Olioa sendotze prozesuan dagoela nabarmendu dute. Datuen arabera, ekoizpena %75a handitu zen urte batetan, 80.000 kilo ekoiztutak 2013an pasa ziren 140.000 kilora 2014ko kanpainan.
Olioaren Jaiaren bostgarren edizioa Oionen ospatuko da martxoaren 19an, bertan errotak bere ateak irekiko dituzte, “Pringada” koipez igurtzitako ogi-xerraren dastatzea egingo da eta oliba olioarekin egindako pintxoen lehiaketa ospatuko da. Larunbata 26, jaia Lantziegon izango da, bertan ere errotak bisitatuko dira eta olioaren dastatzea egingo da. Azkenik, igandea 27an, Arabako Moredan, La Equidad errota bisitatuko da eta oliba olio eta kalitatezko produktuen azoka egingo da.
Aurten Moredan ospatuko da "Zure pisua olioan" zozketa solidarioa; bertan parte hartzeko 1000 txartel jarriko dira salmentan euro bana eta lortutako onurak Arabako Elikagaien Bankura bideratuko dira.