Departamento de Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca

Animalien Babesari buruzko IX. Euskal Jardunaldiak

Ekitaldi-deskribapena

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Animalien Babesari buruzko IX. Euskal Jardunaldiak babesten ditu. Jardunaldi hauek erreferente bihurtu dira Estatu mailan, eta azkenaldiko gairik mediatiko eta eztabaidagarrienetakoa dugu irizpide: 'Animalien Auzia' deritzona.

Aurtengo ediziorako oso egitarau erakargarria egin da, adituentzat zein ezjakitunentzat, hiru saiotan bananduta. Sarrera dohakoa da.

Lehen saioak dakarkigu Espainian izandako animalien babesaren bilakaeren gaineko iritzi pertsonala, eta eskarmentu haundikoa gainera. Errealitate honek baditu jaiotze data zein lekua: Catalunya eta 1976. urtea, orduz geroztik hasten baitira sortzen erakundeak, elkartasun ekintzetako arlo desberdinetan espezializatzen bukatuko dutenak. Nola eta zein neurritan aldatu da aipatu eskenatokia azken hamarkadetan?

Bigarren sesioan 'Arriskutsu Izan Daitezkeen Txakurrei' buruz (AIDT) hitz egingo dugu. Jende askok automatikoki errefusatzen ditu, baina beste batzuk bidegabekeriatzat (gehiegikeria izateagatik) jotzen dute. Berez itsusia den etiketa honi zenbait esparru sozialetan oso popular bihurtu izana gehitzen zaio, beronek abandonuen ezohiko kopurua sortzen duelarik.

Hirugarren saioaren eskutik erabateko galdera bat datorkigu: txalogarriak al dira beti ere 'herri-galdeketak' ikuspuntu animalista baten aldetik, ala birpentsatuak izan beharko lukete? Euskal Udal batzuek tauromakiarekin lotutako galderak egin dituzte, eta beste zenbaitek ildo horretan dabiltza. Zeintzuk izan dira emaitzak? Ba al dago zer esanik formula honen inguruan?

Saio bakoitzaren hitzaldiaren ostean parte hartzeko aukera izango du publikoak denboraldi batez, iritzia eman dezan.

Más información: adpa.adbe@gmail.com

Egitaraua osoa ikusi

Informazio zehatza
Antolatzailea:
ADBE, Animalien Defentsa eta Babeserako Elkartea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
19:30etan
"La Bolsa" Udaltegian
BilbaoBizkaia (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Ganbara gela