Departamento de Industria, Transición Energética y Sostenibilidad

2026ko Ehiza azterketaren lehenengo deialdirako epea irekita

Argitalpen-data: 

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 16ko EBAZPENAren bidez 2026an zehar egingo diren ehizarako gaitasun-azterketen bi deialdiak argitaratu dira.

1go DEIALDIko azterketa

Eguna: 2026ko MARTXOAK 28

Ordua: 10:00etan

Tokiak:

Vitoria-Gasteiz: EHUko Letren Fakultatea. Unibertsitateko ibilbidea 5

Bilbo: Sarrikoko campusaren Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Miguel Angel Blanco eraikina). Lehendakari Agirre hiribidea 83

Donostia: Elbira Zipitria zentroa – UPV. Ondarreta Pasealekua, 13

Azterketa egiteko izena emateko epea: otsailaren 28ra arte

Azterketaren tasa11,61 euro (ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak izena emateko amaiera-data baino lehen)

ESKAERAK eta ehiza azterketaren 2026ko deialdiei buruzko informazio gehiago

Azterketan, test moduko 31 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3, baten bat baliogabetzen bada. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar da. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez.

Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztaileko 29ko 160/2014 Dekretuaren II Eranskinekoak izango dira.


Kontaktua:

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Posta elektronikoa: abeltzaintza-ganaderia@euskadi.eus