Departamento de Cultura y Política Lingüística

Euskadiko XXVI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Aerobic 07


Arautegia Aerobic 2007

Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Gimnastika Federazioarekin batera, 2007ko ekainaren 3an Euskadiko XXVI. Eskolarteko Kirol Jokoak antolatuko ditu Getxoko Madura kiroldegian, ondorengo araudiaren arabera:


1. ADINAK ETA KATEGORIAK

 1993-1994 urte bitartean jaiotakoak infantil, eta 1995-1996 urte bitartekoak alebinak, biak emakumezkoen kategorian.

2. KONPETIZIO SISTEMA

 5-12 kideez osatutako taldeak  (mixtoak edo ez)
 Hirukoteak (mixtoak edo ez)

Oharra Gimnastek bi modalitatetan soilik parte hartu ahal izango dute.

  • Konpetizio cunea: 10x10 metrotako azalera lisoa taldeentzat, eta 7x7 metrotakoa hirukote, banakako eta bikoteentzat, konpetizio azalera marrazten duen 5 zm-ko zabalerako marra batez inguratuak.
  • Ariketen iraupena minutu bat eta 40 segundu eta minutu bat eta 50 segundu bitartekoa izango da, FIG puntuaketa kodearen arabera. Hariketa osoa musikarekin egin behar da.
  • Janzkera FIG kodearen araberakoa izango da (mediak ez dira beharrezkoak izango)
  • Zapatilak txuriak izan beharko dira.
  • Euskadiko Txapelketarako kategoria bakoitzeko lehenengo 6 taldeak klasifikatuko dira, hirukote eta taldeen artean banatuak.


3. KIROL SARIAK

Ondorengo kirol sari hauek egongo dira:
 5-12 kideetako taldeak:
Saria klasifikatutako 1go, 2. eta 3. taldeei emango zaie.

 Hirukoteak:
Saria klasifikatutako 1go, 2. eta 3. taldeei emango zaie.

4. EDOZEIN EZUSTEKOREN AURREAN

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

5. AZKEN OHARRA

Araudi honetan jasotzen ez diren kasuak Euskal Federazioaren lehiaketa-batzordeak erabakiko ditu eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.
 
Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:

a) Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 legeari.

b) Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko aginduari.

c) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko aginduari, Eskolarteko Kirol-lehiaketetako diziplina-erregimenari buruzkoari.

d) Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko aginduari, Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen 85-07-02ko Aginduaren zati bat aldatzen duenari.

e) Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1999 dekretuari.

f) 160/1990 dekretua aldatzen duen abuztuaren 24ko 337/1990 dekretuari.

g)  Euskadiko gimnastika (Aerobik) federazioaren araudiak xedatzen duenari.


 

Azken eguneratzea: 2007/06/06