MerkaEkin 2026 merkataritza-ekintzailetzarako laguntzen deialdia

[MerkaEkin]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen bidez, merkataritza-jarduerarekin lotutako ekintzailetza-proiektu bideragarri eta sendo berriak sustatu nahi dira, ekintzaileei edo enpresa ekintzaileei ideia heltzen eta Euskal Autonomia Erkidegoan abian jartzen lagunduz.

Aginduak, halaber, merkataritza-sektoreko euskal enpresen barruko ekintzailetza-jarduerari lagunduko dio, eta laguntza emango die merkataritza-jarduera berriak, negozio-lerro berriak eta/edo enpresa berriak sortzen lagunduko duten dibertsifikazio-prozesuetan.

Agindua bi laguntza-programatan antolatuta dago:

a)    Merkataritza-ekintzailetzan aholkularitza espezializatua emateko dirulaguntzen programa, «Merkataritza-Ekintzaile Aholkularitza»: negozio-plan baten garapena finantzatzeko laguntza, ideia berri baten heltze-prozesu baten ondoren.

b)    Merkataritza-ekintzailetzarako laguntza ekonomikoen programa, «Merkataritza-Ekintzaile Ekin+»: enpresa berriek, jarduera ekonomiko berriek eta/edo ekintzailetza-proiektuek sortutako negozio-lerro berriek egin beharreko gastuak eta inbertsioak finantzatzeko laguntza, aurkeztutako negozio-planetan identifikatutako ekintzak gauzatuz.

Aurrekontuko zuzkidura

938.583,33

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontu-kredituak

a) 93.858,33 euro Merkataritza-Ekintzaile Aholkularitza programarako.

b) 703.937,50 euro Merkataritza-Ekintzaile EKIN+ programaren barruko inbertsioetarako.

c) 140.787,50 euro Merkataritza-Ekintzaile EKIN+ programaren barruko gastuetarako.

2026ko deialdia gauzatzeko epea

Gauzatzeko epea 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra artekoa izango da, biak barne.

MERKATARITZA-EKINTZAILE AHOLKULARITZA programa

500 eurotik gorako aholkularitza-gastuak, merkatuko prezioak betetzen badituzte. Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 5.000 eurokoa da.

Aholkularitza-zerbitzua 25 orduko izanbehar da gutxienez

Aholkularitza-ordu bakoitza 100 euro baino gehiago ordaindu bada, dirulaguntza muga horretaraino bakarrik iritsiko da.

Laguntzaren zenbatekoa

Onartutako zenbatekoen % 80ko dirulaguntza emango da

MERKATARITZA EKINTZAILE EKIN+ programa

Euskadin kokatzen diren edo kokatuko diren merkataritza-ekintzailetzako proiektuen inbertsioak eta gastuak diruz laguntzeko programa.

Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak 

Merkatu-prezioen mendeko inbertsioak, gutxienez 500 euroko zenbatekoa (BEZik gabe) gainditzen dutenak, eta guztien batura 5.000 eurora (BEZik gabe) iritsi beharko da gutxienez. Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 25.000 eurokoa da.

Inbertsioak enpresaren aktibora batu beharko dira, diruz lagunduko den enpresaren merkataritza-azpiegituran fisikoki kokatuta egon beharko dute, diruz lagundutako jarduerara bideratu beharko dira eta, txertatzen direnetik, gutxienez hiru (3) urtez egon beharko dute establezimenduan.

Dena delako planean berariaz jasota daudenak izango dira inbertsio diruz lagungarriak; hauek besteak beste:

a) Merkataritza-lokalean, instalazio teknikoetan eta biltegietan egiten diren inbertsioak:

1.º Eraberritze- eta egokitze-lanak.

2.º Tresneria eta sistema funtzionalak instalatzea: Negozioaren funtzionamendu operatiborako beharrezkoak diren ekipoak eta sistemak instalatzea, egokitzea eta martxan jartzea (elektrizitatea, iturgintza, sare informatikoak, klimatizazioa).

3.º Irisgarritasuna: Irisgarritasun-araudia betetzen dela ziurtatzeko egokitzapenak.

4.º Jasangarritasuna: Energia-efizientzia, energia berriztagarrien erabilera edo hondakinen kudeaketa jasangarria hobetzea.

b) Altzarietan egindako inbertsioak.

c) Makineria espezializatuan egindako inbertsioak: Ekoizpenerako edo zerbitzurako behar diren makinak.

d) Teknologian egiten diren inbertsioak:

1.º Ekipo informatikoak: Ordenagailuak edo inprimagailuak, edo negozioak behar bezala funtzionatzeko behar den edozein ekipo.

2.º Softwarea eta kudeaketa-sistemak: Negozioa kudeatzeko eta optimizatzeko software berezia (Enpresa Baliabideen Plangintza -ERP-, Bezeroarekiko Harremanen Kudeaketa-Negozioa kudeatzeko eta optimizatzeko software berezia -CRM-, fakturazioa kudeatzeko programak, inbentarioen kudeaketa, bezeroen kudeaketa, salmentak, kontabilitatea).

3.º Merkataritza elektronikoa eta online plataformak: Web-orriak sortzea eta garatzea, edo online dendak, aplikazio mugikorrak eta e-commerce plataformak sortzea eta garatzea, betiere indarrean dagoen araudiaren arabera.

4.º Komunikazio-ekipoak: Telefono-terminalak, ordenagailuak edo tabletak, baldin eta zerikusi zuzena badute programa honen bidez diruz lagundutako konponbide teknologiko batekin.

5.º Salmenta-puntuaren sistema: Salmenta-puntuen terminalak (SPT), kutxa erregistratzaileak, kobrantza-sistemak, ordainketen kudeaketa, barra-kodeen irakurgailua eta prezioak elektronikoki etiketatzeko sistemak.

6.º Erosketa-esperientzia hobetzeko ekipo digitalak.

7.º Automatizazio- eta kontrol-sistema adimentsuak: Saltegia adimenez kudeatzeko sistemak, automatismoak eta hurbileko aktibatzaileak.

e) Ibilgailuak erosteko inbertsioak: ibilgailu mistoak eta banaketa-bizikletak eta -trizikloak (elektrikoak barne), denak ere produktuak garraiatzeko eta produktuok bezeroen edo beste salmenta-puntu batzuen artean banatzeko.

f) Eskualdatze-eskubideak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Merkataritza-negozioa abian jartzean sortutako merkatu-prezioei lotutako gastuak. Gastuak diruz lagundu ahal izateko, gastu-mota bakoitzak 100 euroko gutxieneko kopurua gainditu beharko du (BEZik gabe), eta gastu guztien batura, guztira, 1.500 eurokoa izango da gutxienez (BEZik gabe).

Negozio Planean berariaz jasotzen direnak lagunduko dira diruz, honako gastu-mota hauen arabera:

a) Eraketa-gastuak:

1.º Enpresaren erregistroa eta administrazio-izapideak: Enpresaren legezko inskripzioa, notarioen ordainsariak, eta enpresaren egitura juridikoa ezartzeko beste administrazio-gastu batzuk (notariotza, merkataritza-erregistroa, administrazio-tasak).

2.º Lizentziak eta baimenak eskuratzea: Negozioa irekitzeko lizentziak eta baimenak lortzea.

3.º Ordutegi profesionalak: Zerga-, lan-, kontabilitate- eta lege-aholkularitzako zerbitzuak.

b) Saltegiko gastuak:

1.º Saltegia alokatzea: Negozioak kokaleku fisikoa behar baldin badu, bebarruak alokatzeko gastuak, salbuespen hauek salbu: kokaleku hori familia-etxearen zati izatea edo beste enpresaren batekin erabiltzen den lekuren bat; lokalaren errentatzailearekin odol- edo ezkontza-ahaidetasuna egotea (bigarren mailarainokoa); edo errentatzaile hori erakunde onuradunaren

bazkide edo partaide izatea.

2.º Proiektu teknikoak: Negozioa egokitzeko eta martxan jartzeko beharrezkoak diren proiektu teknikoak, baina profesionalek eginak.

3.º Irisgarritasuna: establezimenduaren irisgarritasunari buruzko txostena, araudira egokitzearren (aukerakoa da).

c) Marketin- eta sustapen-gastuak:

1.º Marketina eta publizitatea (online eta off line): Publizitate-kanpainak, kanpaina digitalak, etab.

2.º Diseinua eta branding-a: Markak erregistratzeko, logotipoak edo irudi korporatiboa diseinatzeko eta sustapen-materiala sortzeko gastuak (liburuxkak, aurkezpen-txartelak, etab.).

d) Prestakuntza espezializaturako gastuak: Ekintzaileak eta langileak gaitzea edo prestatzea merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotutako arlo garrantzitsuetan.

e) Negozioa garatzeko azterketa estrategikoak.

e) Ibilgailuak alokatzeko gastuak: ibilgailu mistoak eta banaketa-bizikletak eta -trizikloak (elektrikoak barne), denak ere produktuak garraiatzeko eta produktuok bezeroen edo beste salmenta-puntu batzuen artean banatzeko.

g) Finantza-errentamendua (leasing) eta errentamendu operatiboa (renting): Agindu honen arabera diruz lagundu daitekeen ibilgetua leasing edo renting bidez alokatu behar bada, kuotak lagundu ahal izango dira diruz, interesik eta exekuzio-aldiko gasturik gabe.

Laguntzaren zenbatekoa:

Onartutako zenbatekoen (gastuak edo inbertsioak) % 80ko dirulaguntza emango da

 

Ordainketa-modua:

Bi ordainketa egingo dira:

1- Lehenengo ordainketa, emandako zenbatekoaren ehuneko 70ekoa, laguntza emateko ebazpena onartu ondoren.

2- Egindako gastuen justifikazioa likidatu ondoren dagokion gainerako zenbatekoa.

Pertsona edo erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatu ondoren egingo dira ordainketak, bai eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak ere, betebehar horiek bete dituela egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • 18 urtetik gorakoa izatea egiaztatzea

  • Bizilekua Euskadin izatea

  • Esku artean negozio -ideia bat izatea, EAEn garatzekoa eta 8. Oinarrian jasotako jardueraren bateko sailekoa izatea.

  • Pertsona fisikoen talde bat denean, haien arteko akordioa eta talde sustatzailearen barruan hartutako konpromisoak egiaztatzea.

Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Eskakizunak:

  • 18 urtetik gorakoa izatea

  • Bizilekua Euskadin izatea

  • JEZn altaren antzinatasuna egiaztatzea

Mikro-enpresAk eta enpresa txikiak

Eskakizunak:

  • Enpresa legez eratuta egotea

  • JEZn altaren antzinatasuna egiaztatzea.

  • Enpresa-eskualdaketa kasuetan: eskualdaketa egiaztatzen duen agiria.

Ondasun-erkidegoa

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • JEZn altaren antzinatasuna egiaztatzea.

  • Enpresa-eskualdaketa kasuetan: eskualdaketa egiaztatzen duen agiria.

Sozietate zibila

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • JEZn altaren antzinatasuna egiaztatzea

  • Enpresa-eskualdaketa kasuetan: eskualdaketa egiaztatzen duen agiria.

Betekizunak

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • AHOLKULARITZA programa: Aholkulariak 14. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzea.

  • EKIN+ programa: Aholkulariak aholkularitza osatu dela egiaztatzea, bai eta ordu kopurua eta amaiera-data ere.

  • Hiru hornitzaileen eskaintzak eskatu direla eta aukeraketa egiteko irizpideen justifikazioa, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa -obra kontratuez ari gara- 40.000 eurokoa edo handiagoa baldin bada edo -hornigai- edo zerbitzu-kontratuetan orain-, 15.000 eurokoa edo handiagoa baldin bada.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Merkataritza Zuzendaritza:

merkaekin@euskadi.eus

945 01 99 64

945 01 99 34

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1250702

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, laguntzaren eskabide osoa aurkezten den egunetik zenbatzen hasita..

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituela eta aurreikusitako helburuak lortzen dituela justifikatzeko, betekizunak betetzen dituela egiaztatu beharko du, eta programa bakoitzaren dokumentazio orokorra eta espezifikoa aurkeztu beharko du.


Justifikatzeko epea 2027ko otsailaren 28an amaituko da.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Beste tramite batzuk