Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Gizarte-ekonomiako lankidetza arteko laguntzak 2026

[IN_2026]

Deskribapena


Xedea

Enpresen arteko lankidetzako ekintzak, gizarte-ekonomiako erakundeen arabera:
1.- Diruz lagundu daitezkeen jarduerak
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak dirulaguntzatzat hartuko dira, eta horien gastuak honako jarduera hauek finantzatzera bideratuko dira:
a) Lankidetza-proiektu bat egitea eta ezartzea.
- Halakotzat hartuko dira, besteak beste, honako hauei buruzko lankidetza-akordioak egiteko aukerari eta bideragarritasunari buruzkoak: ondasunen eta zerbitzuen salerosketan lankidetza-mekanismoak ezartzeari, berrikuntzarako estrategiak elkarrekin diseinatzeari, kostua murrizteari eta kalitatea hobetzeari, teknologia batera eskuratzeari, baterako finantzaketa-mekanismoak erabiltzeari, ingurumenaren iraunkortasun-neurriak ezartzeko koordinazioari eta, oro har, zerbitzuak modu bateratuan kontratatzeari buruzkoak.
b) Elkartekideen arteko estrategia bateratuak diseinatzea, sinergietatik, eskala-ekonomietatik eta lotutako arloetako aukeretatik eratorritako jarduerak berritzeko edo dibertsifikatzeko.
c) Akordioak egitea eta formalizatzea, eta enpresak edo enpresen arteko lankidetzarako egiturak sortzea.
d) Gizarte-ekonomiako enpresen bat-egitea prestatzea eta formalizatzea.
e) Gizarte-ekonomiako enpresen bat-egiteen kasuan, sozietate xurgatzailearen kapital sozialerako ekarpen berriak harpidetzea, xurgatutako sozietateko bazkideek egindakoak.
f) Euskadin gizarte-ekonomia ordezkatzen duten erakunde gorenek elkartekideentzat egindako lankidetza-jarduerak, 2.1.a) oinarrian zehaztutako helbururen bat gauzatzea ahalbidetzen edo errazten dutenak, bai eta elkartekideen artean lankidetzan diseinatutako mekanismoak eta tresnak ezartzea ere.
g) Lankidetzako jarduerak, familia guztiek partekatzen dituzten erronkak identifikatzeko eta gizarte-ekonomiako familiek gizartean duten eragin positiboa ezagutaraziko duten mezuen hedapena programatzeko.
h) Gizarte-ekonomiako enpresek edo erakundeek kontratazio publikoaren esparru guztietan parte har dezaten errazteko neurriak aplikatzea.
2.- Agindu honen arabera laguntza jaso dezaketen ekintzak urte horretan hasi beharko dira, eta 2027ko ekainaren 30a baino lehen amaitu. Bat-egitearen ondoriozko ekarpenen harpidetzaren kasuan, harpidetza 2026ko abenduaren 31 baino lehen egin beharko da.
3.- Ez dira diruz lagunduko aurreko deialdietan diruz lagundutako proiektuen bigarren zatiak.

Aurrekontuko zuzkidura

267.000

Prestazio ekonomikoa

1.- Dirulaguntzaren zenbatekoa eta muga aplikagarriak honako hauek izango dira:
a) 2.1.a), 2.1.b), 2.1.f) eta 2.1.h) oinarriko jarduerak: jardueraren kostuaren % 50, 12.000 euroko mugarekin erakunde onuradun bakoitzeko.
b) 2.1.c) oinarriko jarduerak: jardueraren kostuaren % 50, erakunde onuradun bakoitzeko 30.000 euroko mugarekin.
c) 2.1.d) oinarriko jarduerak: jardueraren kostuaren % 50, erakunde onuradun bakoitzeko 30.000 euroko mugarekin.
d) 2.1.e) oinarriko jarduerak: harpidetutako kapitalaren % 100, gehienez 3.000 euro bazkide sartu bakoitzeko.
f) 2.1.g) oinarriko jarduerak: jardueraren kostuaren % 100, erakunde onuradun bakoitzeko 80.000 euroko mugarekin.
2.- 2.1.f) oinarrian jasotako lankidetza-proiektuen kasuan, oinarri honen lehenengo paragrafoan adierazitako diruz lagun daitekeen ehunekoa % 75era arte igoko da.
3.- 2.1.h) oinarrian jasotako lankidetza-proiektuen kasuan, oinarri honen lehenengo paragrafoan adierazitako diruz lagun daitekeen ehunekoa % 85era arte igoko da.
4.- 2.1.a) eta 2.1.d) oinarrietako jarduerak egiteko aholkularitza-erakunderen batek parte hartzen badu, erakunde horrek dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluaren araberako baldintzak bete beharko ditu, honako hauez gain:
a) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea edo bertan lantokiren bat izatea.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan goi-mailako tituludunak izatea, enpresa-kudeaketako lankidetza-sistemak ezartzen eta ikasketak egiten esperientzia egiaztatua dutenak.
c) Lanaren ardura duen aholkulariak aholkularitza-enpresan gutxienez hiru urte eman dituela egiaztatu beharko du.

Ordainketa-modua:

1.- Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:
a) Lehenengo ordainketa, dirulaguntza osoaren % 75erainokoa, dirulaguntza ematen den unean.
b) Bigarren ordainketa, gainerako % 25era artekoa, diruz lagundutako jarduera amaitzen den egunean.
2.- Dirulaguntzaren bigarren ordainketa egiteko, erakunde onuradunak emandako dirulaguntzaren justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu beharko du. Kontu horrek honako informazio hau jasoko du:
a) Egindako jarduerak eta lortutako emaitzak justifikatzeko memoria teknikoa.
b) Jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua. Dirulaguntza aurrekontu estimatu baten arabera ematen bada, gertatutako desbideratzeak adieraziko dira.
c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen xehetasuna, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
d) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, aplikatu gabeko gerakinen kasuan, eta horietatik eratorritako interesak.
Ez da inolako ordainketarik egingo baldin eta erakunde onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-ebazpen baten ondorioz zorduna bada.
3.- Dirulaguntza ematen duen organoak, erakunde onuradun bakoitzari egotzitako eta behar bezala justifikatutako zenbateko nagusien laginketa baten bidez, egokitzat jotzen dituen frogagiriak egiaztatuko ditu, dirulaguntzaren aplikazio egokiari buruzko arrazoizko ebidentzia lortzea ahalbidetzen dutenak. Horretarako, hautatutako gastuen egiaztagiriak bidaltzeko eskatuko die erakunde onuradunei.
4.- 7. oinarriko 1. puntuan aipatutako agiriak aurkezteko epea 3 hilabetekoa izango da, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik hasita, eta, betiere, 2027ko irailaren 30a baino lehen.
5.- 2.1.e) oinarriko jarduerei dagokienez emandako dirulaguntzen kasuan, sozietate xurgatzailean harpidetutako kapital osoa benetan ordaindu dela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, laguntza emateko ebazpenean aurreikusitako baldintzetan.
6.- Pertsona edo erakunde eskatzaileari laguntza jasotzeko eskubidea aitortzen bazaio, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan jaso beharko da. Pertsona edo erakunde onuraduna erregistratuta ez badago edo Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du https://www.euskadi.eus/altaterceros helbidean ezarritako ereduaren arabera.
7. – Ez da inolako ordainketarik egingo baldin eta pertsona edo erakunde onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-prozeduraren ebazpen bidez zorduna bada.

Nori dago zuzenduta


Lan-sozietatea

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ekonomia-jardueren epigrafe honetan inskribatuta egotea:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Genero-indarkeriaren biktima izatea

Federazio, konfederezaio edo elkarte-batasuna

Kooperatiba-sozietatea

Eskakizunak:

  • Nekazaritzako kooperatiba moduan eratuta egotea

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua > Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Gizarte Ekonomia Zuzendaritza 119416

Zuzenean:herritarrentzako arreta 012/945018000

laguntzak-ete@euskadi.eus

Kodea

1011713

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


1.- Soilik bitarteko elektronikoen bidez, eskabide-ereduaren arabera, behar bezala beteta, eta hurrengo oinarrian eskatzen den dokumentazioa erantsita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan adierazten den bezala.
2.- Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
3.- Pertsona eta erakunde eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentazioa. Halaber, prozeduran zehar, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
4.- Eskabidearen osteko izapideak, jakinarazpenak barne, Euskadiko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» ren bidez egingo dira (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).
5.- Euskadiko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiriak-elektronikoak
6.- Prozedura osoa ordezkari baten bidez izapidetu ahal izango da. Horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ahalordetzeen Erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/.
7.- Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, gizarte-ekonomiaren arloan eskumena duen zuzendaritzak automatikoki eta ofizioz egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, eskatzaileak berariaz aurka egiten ez badu behintzat; kasu horretan, betekizun hori betetzen duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Diru-laguntza onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, kanal elektronikoa eta aurrez aurrekoa erabiliz onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Justifikazioa


Dirulaguntzaren bigarren ordainketa egiteko, erakunde onuradunak emandako dirulaguntzaren justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu beharko du. Kontu horrek honako informazio hau jasoko du:

a) Egindako jarduerak eta lortutako emaitzak justifikatzeko memoria teknikoa.
b) Jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua. Dirulaguntza aurrekontu estimatu baten arabera ematen bada, gertatutako desbideratzeak adieraziko dira.
c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen xehetasuna, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
d) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, aplikatu gabeko gerakinen kasuan, eta horietatik eratorritako interesak.
Ez da inolako ordainketarik egingo baldin eta erakunde onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-ebazpen baten ondorioz zorduna bada.
Dirulaguntza ematen duen organoak, erakunde onuradun bakoitzari egotzitako eta behar bezala justifikatutako zenbateko nagusien laginketa baten bidez, egokitzat jotzen dituen eta dirulaguntzaren aplikazio egokiari buruzko arrazoizko ebidentzia lortzea ahalbidetzen duten frogagiriak egiaztatuko ditu. Horretarako, hautatutako gastuen egiaztagiriak bidaltzeko eskatuko die erakunde onuradunei.
7. oinarriko 1. puntuan aipatutako agiriak aurkezteko epea 3 hilabetekoa izango da, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik hasita, eta, nolanahi ere, 2027ko irailaren 30a baino lehen.
2.1.e) oinarriko jarduerei dagokienez emandako dirulaguntzen kasuan, sozietate xurgatzailean harpidetutako kapital osoa benetan ordaindu dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, laguntza emateko ebazpenean aurreikusitako baldintzetan.
Pertsona edo erakunde eskatzaileari laguntza jasotzeko eskubidea aitortzen bazaio, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan jaso beharko da. Pertsona edo erakunde onuraduna erregistratuta ez badago edo Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du https://www.euskadi.eus/eusko-jaularitza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
helbidean ezarritako ereduaren arabera.
Ez da inolako ordainketarik egingo baldin eta pertsona edo erakunde onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-prozeduraren ebazpen bidez zorduna bada.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Ez da inolako ordainketarik egingo baldin eta erakunde onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-prozeduraren ebazpen bidez zorduna bada. 

Beste tramite batzuk