Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Euskadiko hirigintza-diseinua eta arkitektura sustatu eta zabaltzeko laguntzak. Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala, Mugak/ 2023

Deskribapena


Xedea

Euskadiko hirigintza-diseinua eta arkitektura sustatu eta zabaltzeko laguntzak.  Horren barruan, arkitektura-balioa handia duten eraikuntzak edo hiriguneak daude. Betiere,  Mugak - Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak ezarritako hausnarketa, elkarrizketa eta eztabaidarako eremuen baitan gauzatuko da.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000,00 EUROS

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontuko diru-hornidura 300.000,00 eurokoa izango da guztira. Zenbateko hori honela banakatzen da lerro bakoitzaren arabera:

  • I. lerrorako: Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinuari eta arkitektura garaikideari buruzko aldi baterako dibulgazio-erakusketetarako eta horiei loturiko alokairuetarako: 225.000 euro gehienez
  • II. lerrorako: Jardunaldi, mintegi, hitzaldi, mahai-inguru, lantegi eta workshop-etarako eta horiei loturiko alokairuetarako: 50.000 euro gehienez.
  • III. lerrorako: Argitalpen, dokumental eta tresna informatikoetarako eta horiei loturiko alokairuetarako: 250.000 euro gehienez.

Laguntzaren zenbatekoa agindu honen 2. artikuluan araututako gastu subentzionagarrien % 100 izango da, salmentara bideratutako argitalpenen kasuan izan ezik; kasu horretan, laguntzaren zenbatekoa proiektua argitaratzearen kostu osoaren % 65 izango da, hau da, liburua argitaratzeak edo ekoizteak, banatzeak eta merkaturatzeak erakundeari eragiten dizkion kostuen batura. Kasu horietan, onuradunak kostuen gainerako % 35 finantzatu beharko du, erakundearen funts propioen kargura edo beste laguntza publiko edo pribatu batzuen bidez.

Lerro bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoak hauek dira:

  • I. lerroa: Euskadiko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen aldi baterako dibulgazio-erakusketak. Proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 75.000,00 eurokoa izango da.
  • II. ildoa: jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta workshopak. Proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 40.000,00 eurokoa izango da.
  • III. lerroa: argitalpenak, Dokumentalak eta Tresna informatikoak: proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 20.000,00 eurokoa izango da.

 

Ordainketa-modua:

  • Berariazko ukorik gabe igarotzen bada Agindu honen 17.1.a) artikuluan ezartzen den epea, igorpen bat egingo da, aurretiko ordainketa modura, emandako diru-laguntzaren % 5eko zenbatekoan. Hasieran abonatzen den ehuneko horren jarduketa justifikatzeko, laguntzaren gainerako ordainketak jasotzeko aurkezten den lehenengo txostenean gaineratu beharko da justifikazioa.

  • Emandako zenbatekoaren zati bat gordeko da, diru-laguntzaren ehuneko hogeita hamar ( % 30), eta erakunde onuradunari ordainduko zaio MUGAK-Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Biurtekoaren laugarren edizioa 2023ko azaroan inauguratu baino lehen. Horretarako, onuradunak, dagokion egiaztagiriez gain, proiektua aurkeztu beharko du laguntzen organo kudeatzailearen aurrean. Horretarako, 2023ko uztailaren 15a baino lehen, onuradunak, dagokion egiaztagiriez gain, proiektua aurkeztu beharko dio laguntzak kudeatzen dituen organoari, onar dezan.

  • Esleitutako zenbatekoaren zati bat gordeko da (diru-laguntzaren % 10, hain zuzen ere), eta laguntzaren xede den jarduera benetan egin dela eta adierazi den kostua izan duela egiaztatzen denean igorriko zaio erakunde onuradunari.

  • Txostenak aurkeztu ondoren abonatuko da gainerakoa, proposatutako lan-planetan aurkeztu diren mugarriekin bat eginez. Bada, justifikatzen den gastuaren zenbatekoari esleitu den diru-laguntzaren ehuneko egokia aplikatuta eta aurretik abonatutakoa kenduta kalkulatuko da zenbatekoa, diruz lagundutako jarduerarako onartu den eta laguntza kalkulatzeko balio izan duen aurrekontuaren barruan. 

 Ildoetako egiaztagiri guztiak aurkezteko azken eguna 2024ko URTARRILAREN 30a izango da

Nori dago zuzenduta


Profesionalen elkargoak

Eraikuntzaren sektorekoak diren enpresak eta profesionalak

Beren jarduera hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen eremuan garatzen duten elkarteak

Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak, publikoak edo pribatuak, nortasun juridikorik gabeak

Betekizunak

  • Horiek guztiek sinatu beharko dute eskaera, salbu eta ordezkari bat izendatzen badute. Horrek behar besteko ahalordea izan beharko du, onuradun gisa elkarteari dagozkion betebeharrak betetzeko. Ordezkariak eskaera sinatu eta bere izendapena aurkeztu beharko du.
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
  • Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea

  • Erakunde eskatzaileak ez du jaso abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzarik, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan.
  • Erakunde eskatzaileak abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzak jaso ditu, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan.

  • Ez dago Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan azaltzen den onuraduna izateko debekuren baten eraginpean.

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Azaltzen duena diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketa eguneratuta dagoela.
  • Beren jarduera hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen eremuan garatzen duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako fundazioak
  • Laguntzaren xede den jarduera gauzatzeko guneen alokairuaren kasuan, aurreikusitako espazioaren kudeatzaile arduradunaren erabilgarritasun- eta partaidetza-konpromisoa aurkeztuko da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Etxebizitza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Laguntzen Aginduarekin lotutako kontsultak
  • Telefonoa: 945 011 810

Izapidetze elektronikoaren prozesuarekin lotutako kontsultak:

  • Telefono-zenbakia: 012 Zerbitzua: CAU Zerbitzu elektronikoak

Kodea

1078303

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk