Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikaziorako minimis laguntzak, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan 2022

[Nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikazioa]

Deskribapena


Xedea

Ekoizpen-azpisektore hauetako ustiategientzako 2022ko laguntzak iragartzea: lupulua, ogitarako zerealak, fruitu lehorrak (intxaurrondoa eta hurritza), ahuntz-esnea, mahaiko frutak, ureztapen bidezko baratzezaintza estentsiboa, ilar-malkoa, trufa, endurance zaldiak, eta gizakiak edo animaliak elikatzeko hotzeko prentsaketako oleaginosoak. Laguntzen helburua da berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotutako nekazaritza-nitxo berriak abian jartzea, eta, era berean, euskal nekazaritza-sektorea eraldatzeko eta gaztetzeko prozesuak bultzatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 €

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura 2022ko ekitaldian eman beharreko laguntzen gehieneko zenbatekoa 500.000 euro da, eta honela banatuko da ustiategien artean:

a) Lupulu-ustiategiak: 40.000 euro.

b) Ogitarako zerealen ustiategiak: 20.000 euro.

c) Fruitu lehorren ustiategiak (intxaurrondoak eta hurritzak): 60.000 euro.

d) Ahuntz-esnearen ustiategiak: 80.000 euro.

e) Mahaiko fruten ustiategiak: 60.000 euro.

f) Baratzezaintza estentsiboko ustiategiak: 60.000 euro.

g) Malko-ilarraren ustiategiak: 60.000 euro.

h) Trufa-ustiategiak: 70.000 euro.

i) Endurance zaldien ustiategiak: 20.000 euro.

j) Gizakiak edo animaliak elikatzeko oleaginosoen ustiategiak: 30.000 euro.

Baldin eta azpisektore jakin baterako nahikoa eskaririk ez badago aurreko atalean adierazitako diru-esleipenak estaltzeko, sobera gelditzen diren zenbatekoak aurrekontu-premian dauden sektoreei esleitu ahal izango zaizkie, beren eskaerak betetzeko. Soberazko kreditu-gerakin guztiak azpisektore defizitarioei esleituko zaizkie, azpisektore defizitarioen espediente kopuruaren arabera, handienetik txikienera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridikoak eskabidea egiteko unean Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko eginbeharrak eta honako eginbehar orokor hauek betetzen dituztenak:

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ustiategi baten titularra izatea, edo sektorean sartzeko prozesuan egotea Gaztenek programaren barruan (onetsitako proiektua).
  • Ustiategia EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egotea.
  • Abereen osasunari, higieneari, ongizateari eta trazabilitateari buruzko indarreko arauak betetzea, eta zigorrik jaso ez izana arlo horietan beraietan deialdi honen aurretiko azken hiru urteetan.
  • Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Beste edozein kontzeptugatik 20.000 euroko laguntzarik jaso ez izana minimis erregimenaren barruan, deialdi honen aurreko bi zerga-ekitaldietan, edo indarrean dagoen zerga-ekitaldian.
  • Jakinaraztea diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, eta eskuratu duten ala ez. Hala bada, dirulaguntza ematen duen erakundearen identitatea eta laguntzaren zenbatekoa jakinarazi beharko dira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Resu Abasolo Garcia

Telefonoa: 945 01 63 03

E-maila: r-abasolo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1206802

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk