Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Alokairua sustatzea. Zuzkidura-bizitokiak sustatzeko laguntzak

Deskribapena


Xedea

Jarduketa babesgarritzat ulertuko dira pertsona juridiko publiko edo pribatu batek edo onura publikoko deklaratutako irabazi-asmorik gabeko erakunde batek zuzenean edo zeharka sustatu eta eraikitako zuzkidura-bizitokiak. Bizitoki horiek premia berezia duten kolektiboek erabiliko dituzte, aldi batean, eta honako hauetan ezarritako betekizunak beteko dituzte: Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 23. artikuluan –dagokion araudian garatuak– eta Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren hirugarren eta laugarren xedapen gehigarrietan.

Agindu honetan ezarritakoaren ondorioetarako soilik, zuzkidura-bizitokiak modu ezberdinean tratatuko dira, kontuan hartuta finantzaketa-araubidea: A motako zuzkidura-bizitokiak, beren finantzaketa-araubidea erabiltzaileak aurreratutako ekarpen ekonomikoan oinarritzen dutenak, erabilera uzten denean berreskuratzeko eskubidearekin; B motako zuzkidura-bizitokiak, erabiltzaileak aurreratutako ekarpen ekonomikoan oinarrituta finantzatzen ez direnak. Artikulu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, ez dira aurreratutako ekarpen ekonomikotzat joko bizitokien errenten edo kanonen ordainketa ziurtatzeko aurreratutako hileroko ordainketak.

Prestazio

Mailegu kualifikatua.

1.- Gehieneko zenbatekoa.

Finantzaketa kualifikatua % 100 izango da, bizitokien eraikuntzaren kostuari eta ordainsari teknikoei (proiektua idaztea, obrak zuzentzea eta ikuskatzea) dagokiena, arau honen babespean emandako dirulaguntzak deskontatuta; gehienez ere, 100.000 euro emango da bizitoki bakoitzeko.

Ez dira finantzatuko ez eranskinen eraikuntza-kostuak, ez BEZari edo beste ezein zergari dagozkion gastuak.

2.- Amortizatzeko gehieneko epea 30 urte izango da, gehi 4 urte gehigarriko aukerako gabealdia, epe horren barruan sartuta. Bermeak, mailegua erabiltzea, formalizazio-data eta gainerako inguruabar finantzarioak arau honen 11. artikuluaren arabera gauzatuko dira.

3.- Arestian adierazitako sustatzailearentzako maileguez gain, kreditu-entitateek eta babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileek banku-deskontuko eragiketak itun ditzakete obra-esleipendun diren eraikitzaileen mesedetan, eraikitzaile horiek deskonturako aurkezten dituzten obra-ziurtagirietan, betiere bat etorriz Eusko Jaurlaritzak kreditu-entitateekin duen lankidetza finantzarioari buruzko dekretuetan etxebizitza- eta lurzoru-arloan itundutakoarekin eta hura garatzean izenpeturiko finantza-tresnekin.

4.- Amortizazioa eta kreditu-entitateen interesak barne hartuko dituzten kuotak konstanteak izango dira, eta hilero sortuko dira, alde batera utzita noiz ordainduko diren.

Interes-tasaren subsidiazioa.

B motako zuzkidura-bizitokiak sustatzen diren kasuetan, interes-tasa subsidiatua % 0 izango da mailegu kualifikatuaren iraunaldiaren lehenengo hamar urteetan, eta % 1eko urteko tasa efektiboa (% 0,99ko tasa nominala, hileroko muga-egunekin) 11. urtetik 20. urtera bitartean.

Dirulaguntzak.

Zuzkidura-bizitokiak sustatzeko, dirulaguntza hauek emango dira gehienez ere:

a) A motako bizitokiak sustatzeko: 3.000 euro bizitoki bakoitzeko.

b) B motako bizitokiak sustatzeko: 50.000 euro bizitoki bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Laguntzak honela ordainduko dira:

a) A motako zuzkidura-bizitokien sustapenean, lehen erabilera-kontratua egiaztatzen den egunean.

b) B motako zuzkidura-bizitokien sustapenean:

  • % 20, finantza-laguntzak esleitzeko ebazpena jakinarazi ondoren.
  • % 40, obraren% 50 ziurtatu ondoren.
  • % 20, obra osoa hartu ondoren.
  • d) Gainerako% 20a, lehenengo erabilera-kontratua sinatu dela egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridikoak, publikoak edo pribatuak, edo onura publikokotzat jotako irabazi-asmorik gabeko erakunde batekoak, zuzenean edo zeharka.

Betekizunak

  • Pertsona eta erakunde eskatzaileen betekizun orokorrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1071703

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 Hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Beste tramite batzuk