Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Malgutze-neurri hauek hartzen dira GAUZATU-INDUSTRIA, GAUZATU-KANPOKO EZARPENAK, INDARTU, BIDERATU, BIDERATU BERRIA eta BIDERATU COVID-19 programen esparruan: itzulketak geroratzea eta inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko epeak luzatzea.

[Malgutze-neurriak 2021]

Deskribapena


Xedea

Malgutze-neurriak hartzea itzulketak geroratzeko datei eta inbertsioak eta egiteko eta enplegua sortzeko egikaritze-epeak luzatzeari dagokionez, Gauzatu Industria, Gauzatu-Kanpoko ezarpenak, Indartu, Bideratu, Bideratu Berria eta Bideratu COVID-19 programen enpresa onuradunek likidezia- eta kaudimen-tentsiorik ez izateko.

Geroratze hauek aurreikusten dira:

  • Laguntza itzulgarrien itzulketa-kuotak geroratzeko jarduketak.
  • Inbertsioa egiteko eta enplegua sortzeko aldiaren luzapen-jarduketak.

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-modalitateak

  • Itzulketen egutegia aldatzea:
    • Atzeratzea 2021eko uztaileko eta 2022ko otsaileko kuoten itzulketa, eta hurrengo itzulketen egutegia egokitzea, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera. (Gauzatu Industria, Bideratu eta Bideratu Berria programak).
    • 2022ko otsaileko kuotaren itzulketa atzeratzea eta hurrengo itzulketen egutegia egokitzea, agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera. (Gauzatu-Kanpo ezarpenak programa).
    • Kuoten borondatezko itzulketak hasteari buruzko programa arautzen duen Aginduan ezarritakoari dagokionez, urtebeteko gabezia gehigarria proposatzea (Bideratu Covid-19 programa).
  • Inbertsioa eta enplegua egiteko aldia luzatzea:
    • Inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko edo mantentzeko aldian 6 hilabetera arteko geroratze gehigarri bat eman ahal izango da, hura amaitzen den egunetik aurrera, ohiko luzapena barne, halakorik balego. (Gauzatu-Industria e Indartu programak).
    • 2022ko abenduaren 31ra arteko geroratzea eman ahal izango da, hargatik eragotzi gabe geroago luzapenak onartzea, kasuan kasuko laguntzak ematea arautzen duten xedapenen arabera eman litezkeenak. (Gauzatu-Kanpo ezarpenak programa).
    • Hasieran ezarritako epea, 2020ko abenduaren 31 artekoa, gehienez ere 24 hilabetez geroratu ahal izango da, enplegu-sorreraren helburua betetzeko, bai eta arauan eskatzen diren eta planean jasota dauden neurriak betetzeko ere. Exekuzio-epe berria, gehienez ere, 2022ko abenduaren 31ra arte luzatuko da. (Bideratu Covid-19 programa).

Laguntza mota

Laguntza itzulgarriei dagozkien itzulketa-kuotak geroratzeko edo inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko aldia luzatzeko, enpresa eskatzaileek, betiere laguntza emateko ebazpenean eta luzapenetan (kasua bada) hasieran aurreikusitako epeak amaitu baino lehen, kuotak itzultzeko epeak eta inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko epeak aldatzeko eskaera aurkeztu ahal izango dute, deialdia edozein dela ere, eta dirulaguntza eman zuen organoak berariaz onetsi beharko du eskaera hori.

  • Itzulketen egutegia aldatzea, helburu hauekin
    • Atzeratu egiten dira 2021eko uztaileko eta 2022ko otsaileko kuoten itzulketak, diru-laguntza ematerakoan ezarritako egutegiaren amaieran, edo luzapenen amaieran, halakorik balego. (Gauzatu-Industria, Indartu, Bideratu eta Bideratu Berria programak).
    • 2022ko otsaileko kuotaren itzulketak atzeratu egiten dira, diru-laguntza emateko egutegian ezarritako aldiaren amaierara, edo luzapenen amaierara, luzapenik balego. (Gauzatu-Kanpo ezarpenak programa).
    • Urtebeteko gabealdi gehigarria; itzulketak 2023an hasi eta 2027an amaituko dira. (Bideratu Covid-19 programa).
  • Inbertsioaren eta enpleguaren luzapenak: inbertsioaren eta enplegua sortzeko edo mantentzeko aldia luzatu ahal izango da, betiere emakidari lotutako egikaritze-fasea, ohiko luzapena barne, halakorik balego, amaitu gabe badago.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Betekizunak

  • Enpresa onuradunak eta baztertuak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Industria Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzak

Donostia-San Sebastian, 1 kalea

01010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 01 82 63, Helbide elektronikoa: d-industria@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 99 49, Helbide elektronikoa: ro-murillas@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 82 14, Helbide elektronikoa: agus-garcia@euskadi.eus

ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA (SPRI)

Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua

48011 Bilbao

Telefonoa: 944 037 040

 Helbide elektronikoa: icuetara@spri.eus

Helbide elektronikoa: maguirrezabal@spri.eus

BTI- NAZIOATEKOTZE EUSKAL AGENTZIA

Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua

48011 Bilbao

Telefonoa: 944 037 178

Helbide elektronikoa: iarruabarrena@basquetrade.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2020ko irailaren 25eko 12:00etan amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Eskaera Telematikoa

  • 2017-2020ko deialdiei loturiko eskabideak, bitarteko elektronikoen bidez egingo dira.

  • 2012-2016ko deialdiei loturiko eskabideak, deialdi bakoitzean aipatzen den erakundeari helaraziko zaizkio bide elektronikoz.

  • Gauzatu- Industria programaren itzulketak geroratzeko eskaerak helbide elektroniko hauetara bideratuko dira:

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

1 hilabete, geroratzeko eskaera aurkezten denetik. Eskatutako eskaera bat ebazteke egonik itzulketa-epea amaitzen bada, aipatutako epea eten egingo da dagokion ebazpena eman arte.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak