Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Lehiatu Sustapena 2021 - Nekazaritza, elikagai, arrantza eta basogintza produktuak EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak

[Lehiatu Sustapena]

Deskribapena


Xedea

Zenbait produktu EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzea, zehazki elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten nekazaritza- eta elikagai-industriek eraldatuak eta merkaturatuak.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Onuradun bakoitzari gehienez hamar mila euroko (10.000 €) laguntza emango zaio, dekretu arautzailearen 6. artikuluko 1A apartatuan xedatzen diren ekintza indibidualetarako, eta hogeita hamar mila eurokoa (30.000 €) agindu arautzaile horren 1B apartatuan zehaztutako sustapen-programetarako.

Dena den, honako araudi hauetan ezarritako dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak errespetatu beharko dira: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak –arrantzaren eta akuikulturaren alorrean– de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2014ko ekainaren 27ko Batzordearen 717/2014 (EB) Erregelamenduan; horiek aplikagarri izango dira baldin eta enpresa onuraduna nekazaritza edo arrantza sektorekoa bada, eta, hori horrela izanik, lehenengo kasuan laguntza 200.000 eurokoa izango da, hiru zergalditan ematekoa; bigarren kasuan, berriz, 30.000 eurokoa izango da, hiru zergalditan ematekoa.

Nori dago zuzenduta


Lehiatu Sustapena laguntzen onuradunak

Arrantza-, elikagai- eta baso-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriako enpresak, ardogintza-industriari izan ezik, horrek bere laguntzak izango baititu Lehiatu Ardoa programaren bidez.

Betekizunak

  • Konkurtso-deklarazioa eskatuta ez edukitzea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.
  • Laguntzaren onuradun izateko, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako betekizunez gain, puntu honetan ezarritako betekizunak bete behar dira. Betekizun horiek Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko betekizunak jasotzen dituzte. Horren arabera: "Onuradun edo entitate laguntzaile izan daitezke dirulaguntza ematea oinarritzen duen egoeran dauden edo deialdi hau arautzen duten oinarrietan xedatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo entitateak".

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Marian Alustiza / Conchi Hierro

Telefonoa: 945 01 96 84

E-maila: m-alustiza@euskadi.eus / conchi-hierro@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0082210

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea gehienez sei hilabetekoa izango da EHAAn argitaratzen denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk