Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Alokairua sustatzea. Etxebizitza erosteko laguntzak, errentamendu babestuan jartzeko

Deskribapena


Xedea

Jarduketa babesgarritzat joko da etxebizitzak eskuratzea errentamendu babestuan jartzeko gutxienez 20 urtez edo 50 urtez, lehenengo errentamendu-kontratua bisatzeko aurkezten den datatik aurrera kontaturik. Epe horretan ezin izango da aldatu etxebizitzaren erabilera.

Etxebizitzak eskuratzen direnean errentamendu babesturako, eta errentamenduan eskuratzaileak berak zuzenean jartzen baditu, etxebizitza horiek 20 urtez gutxienez bideratu beharko dira errentamendu babestura; ordea, eskuratzen badira hirugarren bati erabilera lagatzeko errentamendu babestura bidera ditzan, gutxienez 50 urtez bideratu beharko dira errentamendu babestura.

Prestazio

Mailegu kualifikatua.

1.- Gehieneko zenbatekoa.

Honela aplikatuko da: etxebizitzen eta erantsien gehieneko salmenta-prezioari, zeina babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak erregulatzen dituen araberakoa izango baita, agindu honen arabera lor daitezkeen itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen zenbatekoa deskontatuko zaio.

2.- Errentamendu babestura gutxienez 20 urterako bideratzen diren eskuratze-eragiketetan, mailegu kualifikatua amortizatzeko epea 15 urtera artekoa izango da, 8 urte gehigarriko aukerako gabealdiarekin. Errentamendu babestura gutxienez 50 urterako bideratzen diren sustapen-eragiketetan, mailegu kualifikatua amortizatzeko epea 25 urtera artekoa izango da, 5 urte gehigarriko aukerako gabealdiarekin.

3.- Amortizazioa eta kreditu-entitateen interesak barne hartuko dituzten kuotak konstanteak izango dira, eta hilero sortuko dira, alde batera utzita noiz ordainduko diren.

Interes-tasaren subsidiazioa.

1.- Etxebizitzak eskuratzen badira errentamenduan jartzeko, 20 urtez gutxienez, araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentarekin edo araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetarako aurreikusitakoen % 75 gainditzen ez dituztenekin (azken aukera hori gainerakoa baztertuta gauzatu beharko da), subsidiatutako interes-tasa % 1eko urteko tasa efektiboa izango da (% 0,99ko tasa nominala, hileroko muga-egunekin) mailegu kualifikatuaren bizialdi osoan, eta subsidioak 20 urteko iraupena izango du gehienez ere.

2.- Mailegu kualifikatuen kasuan, subsidiazio hori gabealdi- eta amortizazio-aldi osora zabalduko da, betiere etxebizitzei emandako erabilera mantentzen bada eta araudian ezarritako baldintzak betetzen badira.

3.- Kreditu-entitateek eta sustatzaileek banku-deskontuko eragiketak itun ditzakete obra-esleipendun diren eraikitzaileen mesedetan, eraikitzaile horiek deskonturako aurkezten dituzten obra-ziurtagirietan, betiere bat etorriz Eusko Jaurlaritzak kreditu-entitateekin duen lankidetza finantzarioari buruzko dekretuetan etxebizitza- eta lurzoru-arloan itundutakoekin eta hura garatzean izenpeturiko finantza-tresnekin.

Dirulaguntzak.

Errentamendu babestuan jartzeko etxebizitzak eskuratzeko pizgarriak izango dira:

a) Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin errentamendura gutxienez 20 urterako bideratzeko etxebizitzak eskuratzeko, 18.000 euroko laguntza emango da etxebizitza bakoitzeko. Alokairua gutxienez 50 urtekoa bada, laguntza 45.000 eurokoa izango da etxebizitza bakoitzeko.

b) Araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentak ezarri behar zaizkien etxebizitzekin, edo araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetarako aurreikusitakoen % 75 gainditzen ez dituztenekin (azken aukera hori gainerakoa baztertuta gauzatu beharko da), etxebizitza bakoitzeko laguntza 21.000 euro izango da, gutxienez 20 urterako alokairuaren kasuan, eta 52.500 euro, gutxienez 50 urterako alokairuaren kasuan.

c) Une jakin batean errentamendu babestua sustatzeko aurreikusitako laguntzei –errentamendu babesturako erabiltzeko etxebizitzak eskuratzearen bidez– heldu dieten jarduketa guztiek, etxebizitzak nahitaez errentamendu babesturako erabiltzeko aurreikusitako epea amaitu ondoren, etxebizitzak errentamendu babesturako erabiltzen jarraitu nahi badute, zuzeneko laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte:

1) 12.000 euroko zuzeneko laguntza etxebizitza bakoitzeko, alokairuko araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin gutxienez 10 urtez errentamendu babesturako erabiltzeko. Eta gutxienez 20 urtez alokatzen badira, zuzeneko laguntza 24.000 eurokoa izango da etxebizitza bakoitzeko.

2) Araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin edo araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetarako aurreikusitakoen % 75 gainditzen ez dituztenekin errentamendu babestura bideratutako etxebizitzen kasuan, 15.000 euroko zuzeneko laguntza emango da 10 urtez gutxienez alokatzen den etxebizitza bakoitzeko, eta, 30.000 eurokoa, gutxienez 20 urtez alokatzen den etxebizitza bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

  • Emandako laguntzen % 50, salerosketa-eskritura publikoa aurkeztu ondoren
  • Emandako laguntzen gainerako % 50a, lehenengo errentamendu-kontratua aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


5 etxebizitza edo gehiago eskuratzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak.

Betekizunak

  • Pertsona eta erakunde eskatzaileen betekizun orokorrak

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1071702

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Beste tramite batzuk