Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EAEko abeltzaintzako ustiategietarako aldi baterako laguntzak 2021eko ekitaldirako

[Abeltzaintzako ustiategiak]

Deskribapena


Xedea

EAEko esnetarako behien, haragitarako behien, ardien, ahuntzen, haragitarako eta erruterako hegaztien, txerrien, untxien eta zaldien sektoreetan abeltzaintza-jarduerari eusteko aparteko laguntzen 2021eko ekitaldirako deialdia arautuko duten oinarri arautzaileak ezartzea, ustiategi horiei laguntzeko eta, horrela, ustiategi horiek Covid-19arengatik izaten ari diren merkatu-zailtasunak arintzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

12.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Nori dago zuzenduta


Honako pertsona fisiko eta juridiko pribatu hauek, edozein dutela ere forma juridikoa:

1. Esnetarako behi-azienda duen abeltzaintzako ustiategi baten titularrak, baldin eta dagokion foru-aldundiak 2020rako NPBren Eskaera Bakarrean identifikatu baditu, 10 behi baino gehiago dituzten esnetarako behi-azienden ustiategiei lotutako laguntza ordaintzeko.

2. Haragitarako behi-azienda duen abeltzaintzako ustiategi baten titularrak, baldin eta dagokion foru-aldundiak 2020rako NPBren Eskaera Bakarrean identifikatu baditu, 10 behi baino gehiago dituzten haragitarako behi-azienden ustiategiei lotutako laguntza ordaintzeko.

3. Gizentzeko behi-azienda duen abeltzaintzako ustiategi baten titularrak, baldin eta dagokion foru-aldundiak 2020rako NPBren Eskaera Bakarrean identifikatu baditu, 10 abere baino gehiago dituzten gizentzeko behi-azienden ustiategiei lotutako laguntza ordaintzeko.

4. Ardi-aziendadun abeltzaintzako ustiategi baten titularrak, baldin eta dagokion foru-aldundiak 2020rako NPBren Eskaera Bakarrean identifikatu baditu, 50 abere baino gehiago dituzten ardi-ustiategiei lotutako laguntza ordaintzeko.

5. Ahuntz-azienda duen abeltzaintzako ustiategi baten titularrak, baldin eta dagokion foru-aldundiak 2020rako NPBren Eskaera Bakarrean identifikatu baditu, 40 abere baino gehiago dituzten ahuntzen ustiategiei lotutako laguntza ordaintzeko.

6. Abeltzaintzako ustiategi baten titularrak, baldin eta 2021eko urtarrilaren 1ean 50 txerri eme ugaltzaile baino gehiago badituzte, dagokion foru-aldundian aurkeztutako nahitaezko urteko aitorpenari jarraikiz.

7. Abeltzaintzako ustiategi bateko titularrak, baldin eta 2021eko urtarrilaren 1ean 50 kilotik gorako 100 gizentze-txerri baino gehiago dituztenak, dagokion foru-aldundian aurkeztutako 2021eko nahitaezko urteko aitorpenari jarraikiz.

8. Abeltzaintzako ustiategi baten titularrak, baldin eta 2021eko urtarrilaren 1ean 750 landa-oilo baino gehiago badituzte, dagokion foru-aldundian aurkeztutako 2021eko nahitaezko urteko aitorpenari jarraikiz.

9. Abeltzaintzako ustiategi baten titularrak, baldin eta 2021eko urtarrilaren 1ean aurreko paragrafoan aipatutakoez bestelako 1.000 errute-oilo baino gehiago badituzte, dagokion foru-aldundian aurkeztutako 2021eko nahitaezko urteko aitorpenari jarraikiz.

10. Abeltzaintzako ustiategi baten titularrak, baldin eta 2021eko urtarrilaren 1ean baserriko edo landako gizentzeko 1.000 oilasko baino gehiago badituzte, dagokion foru-aldundian aurkeztutako 2021eko nahitaezko urteko aitorpenari jarraikiz.

11. Abeltzaintzako ustiategi baten titularrak, baldin eta 2021eko urtarrilaren 1ean baserriko edo landako gizentzeko 2.000 oilasko baino gehiago badituzte, aurreko paragrafoan aipatutakoez bestelakoak, dagokion foru-aldundian aurkeztutako 2021eko nahitaezko urteko aitorpenari jarraikiz.

12. Abeltzaintzako ustiategi bateko titularrak, baldin eta 2021eko urtarrilaren 1ean 50 untxi eme ugaltzaile baino gehiago badituzte, dagokion foru-aldundian aurkeztutako 2021eko nahitaezko urteko aitorpenari jarraikiz.

13. Zaldi-azienda duten ustiategien titularrek, baldin eta 2021eko urtarrilaren 1ean gutxienez bi urtetik gorako 15 zaldi baino gehiagoren errolda badute, dagokion foru-aldundian aurkeztutako 2021eko nahitaezko urteko aitorpenari jarraikiz.

14. Abere-ustiategi dibertsifikatu baten titularrak, baldin eta 2021eko urtarrilaren 1ean aurreko paragrafoetan adierazitako espezieetako 10 azienda larriko unitate baino gehiago badituzte.

Betekizunak

  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak
  • Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez.
  • EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo administrazio-arloko epai irmorik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatik ezarritako debekuak barnean direla.
  • Konkurtso-deklaraziorik eskatuta ez izatea, prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea, edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.
  • Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe eralgitzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
  • Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatuta dagoen herrialde edo lurralde batean.
  • Berreskuratze agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan kokatutako ustiategi baten titularra izatea, eta jarduera agindu hau indarrean jartzen den egunean gauzatzea.
  • Ustiategia inskribatuta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorrean eta Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan, behar den sailkapenean.
  • Elkartze-ustiategien titulartasuna figura juridiko batena denean, jarduera nagusia nekazaritzakoa izan behar da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaritza

E-maila: calimentaria@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1208601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk